Webgune
Webgune bat Interneten HTTP protokoloaren bitartez eskuragarri dagoen fitxategi eta web orrien bilduma bat da. Orri sorta horrek gai bat garatzea, zerbitzu batzuk ematea edota orriaren inguruko informazioa eskaintzea ditu helburu.
Publikoak diren webgune guztiek World Wide Web izeneko informazio sarea osatzen dute.
Webgune batean, orri nagusia izeneko URL baten bidez egiten da sarbidea, normalean zerbitzari fisiko berean kokatuta dagoena. URLak orri guztiak hierarkizaturik. Hala ere, beraien arteko hiperestekek egitura orokorra nola hautematen eta web-trafikoak gune bakoitzaren artean nola mugitzen diren kontrolatzen dute.
Webgune batzuek harpidetza eskatzen dute, gune horietako eduki batzuetara edo guztietara iristeko. Harpidetza behar duten guneetako adibide batzuk Interneteko pornografia, albisteen webgune askoko zatiak, jokoen guneak, foroak, Weban oinarritutako posta elektronikoen zerbitzua keta burtsa eta eguraldiari buruzko informazioa errazten dituzten guneak dira horietako batzuk.
Ikuspegi orokorra
aldatuWebgune bat pertsona, enpresa edota bestelako erakundeetako lana izan daiteke, tipikoki gai edo asmo partikularrei eskainita dago. Edozein webgunek izan dezake beste webguneekin lotzen dituen estekak.
Ezin daiteke nahasi webgune bat web orrialde batekin, azkeneko hau HTML artxiboa besterik ez da eta. Helbide bat sartzerakoan, www.wikimedia.org esate baterako, beti webgune bati egiten dio erreferentzia, hasierako HTML orrialde bat duena, zeina ikustarazten den lehenengo gauza baita. Interneten bidezko bilaketa bat, sartutako DNS eta bilatzen den HTML orriaren webgunearen zerbitzariaren IP helbidearen arteko elkartuz egiten da.
Webguneak HTML (Hyper Text Markup Language) moduan daude idatzirik, edo dinamikoki honetara aldatzen delarik. Bertara sartzeko web nabigatzaile izeneko software baten bitarte zegiten da, HTTPren bezero bezala ere ezagutzen delarik. Webguneak Internetezko dispositibo askoz ikustarazi daitezke, konputagailu pertsonalak, konputagailu mugikorrak, PDAk edo telefono mugikorrak kasu.
Webgune bat web zerbitzari izeneko konputagailu batean dago kokaturik. Apache da web zerbitzari bezala erabiltzen den programarik ohikoena Netcraf estatistiken arabera. Microsoften Internet Information Services (IIS) ere arrunki erabiltzen den beste programa bat da.
Webgune estatiko bat horren edukia maiz aldatzea espero ez dena da eta eskuz pertsona batzuk bere mantentzeaz arduratzen dira, editore-programa mota baten bidez. Helburu honetarako erabiltzen diren editore-programa erabilienetarikoetan bi sail nagusi bereiz ditzakegu:
- Testu editoreak, non HTMLa zuzenean editore-programan aldatzen den.
- WYSIWYG editoreak, non gunea GUI interfaze bat erabilita aldatzen den. HTML berria editore-programak automatikoki sortzen du.
Webgune dinamiko bat informazio edo edukian dituen aldaketak sarritan eman daitekeen gunea da. Web zerbitzariak webgune baten orrialde batentzako eskakizuna jasotzen duenean, orrialdea automatikoki sortzen da softwarearen bidez, orrialdearen eskakizunaren erantzun zuzenaren bidez; Ondorioz, aukera asko irekiaz, adibidez: Guneak erabiltzaileen arteko elkarrizketaren egungo egoera eman dezake, egoera aldakorrak monitorizatu, edo norbanako erabiltzailearen baldintzei lotutako informazioa ematea.
Mota askotariko software sistema daude, PHP programazio lengoaia, Active Server Pages (ASP) eta Java Server Pages (JSP) bezalakoak, webgune dinamikoak sortzeko erabilgarri daudenak. Askotan, webgune dinamikoek, eduki bat gordetzen dute base datu bat edo batzuetatik informazioa errekuperatzeko edo XMLn oinarritutako teknologiak, RSS kasu.
Eduki estatikoak noizean behin modu dinamikoki eman daiteke, errendimendua galtzeko baldintzak ematen baldin badira. Izan ere, errendimenduaren jaitsiera erabiltzaile edo konexio bakoitzarentzat motorra martxan jartzen denean ematen da.
Badira nabigatzaileentzako eskuragarri dauden plugin-ak, eduki aktiboa erakusteko erabiltzen direnak, Flash, Shockwave edo Javan idatzitako applets-ak dira horietako batzuk. HTML dinamikoak ere erabiltzaileen artean elkarreraginkortasuna eta denbora errealean berritzen doazen web orri ezberdinen arteko komunikazioa baimentzea ematen dute, nagusiki DOM edo JavaScript erabilita, web nabigatzaile berrietan berez barneraturik dagoen euskarria.
Gai hau geroz eta zabalagoa eta egunero webgune profesionalen eredu berriak sortzen dira.
Webguneek arau batzuk betetzea gomendatzen da, ahalik eta pertsona gehien sartzeko eta ikusteko aukera izan dezan, beren muga fisikoak edo inguruneetakoak kontutan hartuz. Web irisgarritasuna W3Cko Web WCAG 1.0an jasota daude.
Webgune kopuruen bilakaera
aldatuJarraian, webguneen kopuruen bilakaera urteetan zehar erakusten taula bat azaltzen da:
Urtea | Webgune Kopurua |
---|---|
1995 | 19.000 |
1997 | 1.000.000 |
2000 | 10.000.000 |
2004 | 57.000.000 |
2005 | 74.000.000 |
2006 | 101.000.000 |
Webgune motak
aldatuAskotariko webguneak aurki ditzakegu, zeintzuetatik bakoitzak modu konkretu baterako aproposena baita, erabileraren arabera. Sailkatzeko modu bat honako hau izan liteke:
- Fitxategi gunea: baliotsua den eduki elektronikoa babesteko erabiltzen dena. Hauetako bi adibide Internet Archive, 1996tik bilioika web orrialde zahar eta berri gorde dituena, eta Google Groups, 2005 urtearen hasieratik 845.000.000 mezu baino gehiago gordetzen zituena Useneten albisteetan, Deja News-en eskuraketaren ondorioz.
- Weblog gunea (edo blog): Irakurgaiak online erregistratzeko edo egunerokoak sarean azaltzeko erabilitako guneak; eztabaida-foroak ere izan ditzake. Adibideak: Blogger, Xanga, LiveJournal, WordPress.
- Enpresa-gunea: Enpresa edo zerbitzuren bat promozionatzeko erabiltzen den gunea.
- Komertzio elektronikoko gunea: Ondasunak erosteko balio duena, Amazon.com kasu.
- Komunitate birtualeko gunea: Antzeko helburua duten pertsonen arteko iritzi eta elkarrizketak ematen diren gunea da, gehienetan chat edo foroen bitartez. Horren adibide dira: MySpace, Facebook, Hi5, Multiply, Orkut edo Tuenti.
- Datu-base gunea: Internet Movie Database bezalako datu-base baten bilaketa bere jarduera nagusiena den.
- Garapen gunea: Softwarearen garapenerako, weben diseinurako… informazio eta errekurtsoak biltzeaz arduratzen diren guneak dira.
- Direktorio gunea: Eduki anitzeko guneak, sail eta azpisailetan bereizten dena, sailetan bereizten dena, Yahoo! Direktorioa, Google direktorioa edo Open Directory Project bezalakoak.
- Deskarga gunea: Eduki elektronikoa deskargatzeko guneak, softwarea, jokoen demoak edo idaztoki fondoak: Download, Tucows, Softonic, Baulsoft.
- Joko gunea: Jendea jokoetan egoteko bideratutako guneak, MSN Games, Pogo.com eta MMORPGsak (VidaJurasica, Planetarion eta Kings of Chaos).
- Informazio gunea: Bisitariak informatzeko helburua duten informazio edukia duten guneak dira, helburu komertzialetatik at: RateMyProfessors.com, Free Internet Lexicon and Encyclopedia. Gobernu eta instituzio gehienek irabazi gabeko informazio gune bat dute.
- Albiste gunea: Informazio gunearen antzekoa, baina albiste eta komentarioak erakustera bideratzen dena.
- Gune pornografikoa: Eduki sexuala duen irudi eta bideoak erakusten ditu.
- Bilatzaile gunea: Informazio orokorra duen gunea da, beste guneetako bilatzaile bezala erabiltzen dena. Google eta Yahoo! dira gune hauen adibiderik aipagarrienak.
- Shock gunea: Bisitariei haserrarazteko helburua duten irudi eta bestelako materialak dituen gunea da. Adibideak: rotten.com, ratemypoo.com, e.a.
- Enkante gunea: Interneten bidez egindako artikuluen enkanteak egiten diren gunea da, eBay bezala esate baterako.
- Gune pertsonala: Pertsona edo talde txiki batek eramaten duen gunea da, non pertsonak nahi duen eduki edo informazioaz betetzen duen.
- Web 2.0 gunea: Erabiltzaileak aplikazioa mantentzeko ardura duten guneak dira, non teknologia berritzaileak erabiltzen diren: pikeo, flickr…
- Gune sortzailea: Beste guneak sortzeko aukera ematen duen gunea da, onlineko lan-herramintak erabiliaz.
- Wiki gunea: Erabiltzaileen laguntzarekin sortzen eta moldatzen den tokia. Wikipedia dugu horren adibiderik aipagarriena.
- Gune politikoa: Jendeak bere ikuspegi politikoa azaltzeko duen gunea da, New Confederacy adibidez.
- Rating gunea: Jendeak gunearen edukia komentatu, goraipatu edo gutxietsi dezakeen gunea da.
- Gune hezigarriak: Presentziazko zein urruneko kurtsoak, irakasle eta ikasleentzako informazioa, arlo edo gaien deskarga… baimentzen duen gunea da.
- Spam gunea: Balorezko edukirik gabeko gunea, mozkinak eta promozionatzeko helburuak dituen gunea da, bilatzaile-motorrak atzipetzen dituena.