Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketa
Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketa Euskal Herriko herri kirolen txapelketa da. Herrialdeka jokatzen da eta 10 herri kiroletan izaten dira lehiak.
Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketa | |
---|---|
Kirola | 10 herri kirol |
Antolatzailea | Euskadiko Herri Kirol Federazioa |
Sorrera | 1987 |
Eremua | Euskal Herria |
Tokia | aldakorra |
Garaipen gehien | Nafarroa Garaia (11) |
Txapelduna | Nafarroa Garaia (2019) |
Historia
aldatu1987an burutu zen ideia Atharratzen. Lapurdi nagusitu zen baina ez da ofizialtzat hartzen ekitaldi hura. Urtero herrialdedesberdinetan izaten da txapelketa baina Euskal Herritik kanpra ere jokatu izan da, Bartzelonan 1992an Olinpiaden garaian ezagutzera emateko, eta Parisen 1997an, exibizio gisa.
Kirolak
aldatu- Sokatira (goma gainean): 640 kilogramotako pisuan. 8 tiralari talde bakoitzeko.
- Lokotx biltzea: 50 lokotx, hauen arteko tartea 1'25 metrotakoa.
- Txinga eramatea: 50 kilogramotako txingak.
- Zaku eramatea: hirunaka eta erreleboka 360 metro osatzen dira osotara. Zakuak 80 kilogramo pisatzen ditu.
- Harri-jasotzea: 100 kilogramotako zilindrikoarekin bi minututan.
- Ingude altxatzea: 18 kilogramotako ingudea minutu eta erdian.
- Lasto altxatzea: 45 kilogramotako lasto fardoarekin bi minututan.
- Orga jokoa: 200 kilogramotako orgari birak ematea.
- Trontza: 10 epai 105 zentimetroko enborrean.
- Aizkora proba: 4 epai 105 zentimetroko enborrean.
Palmaresa
aldatu- 1987 eta 1997 urteetako ekitaldiak ez ziren txapelketa ofizialak izan.
Garaipenak
aldatu1991. urteko emaitza falta da.
Herrialdea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Nafarroa Garaia | 11 | 2002, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2015, 2018, 2019 |
Bizkaia | 10 | 1989, 1990, 1992, 1996, 1998, 1999, 2000, 2003, 2012, 2017 |
Gipuzkoa | 7 | 1993, 1994, 2001, 2011, 2013, 2014, 2016 |
Zuberoa | 1 | 1988 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Nafarroa Garaiak nagusitasunez irabazi du Herrialdeen arteko herri kirol txapelketa - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-08).
- ↑ «Gipuzkoa nagusitu da Zazpi Herrialdeen herri kirol txapelketan - Mendialdea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-08).
- ↑ SA, Baigorri Argitaletxea. (2017-09-10). «Bizkaiak irabazi du Zazpi Herrialdeetako Txapelketa» GARA (Noiz kontsultatua: 2019-08-08).
- ↑ «Zazpi Herrialdeen Arteko Herri kirol Txapelketan Nafarroa nagusitu da - Mendialdea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-08).
- ↑ «Zazpi herrialdeen arteko herri-kirol txapelketa irabazi du Nafarroak - Mendialdea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).