Zierbena Arraun Elkartea
Zierbena Arraun Elkartea Bizkaia mendebaldean dagoen Zierbenako arraun elkartea da. Galipo ezizena dute[1]. Espainiako Txapelketa hiru aldiz irabazi du eta hirutan izan da bigarrena Kontxako Banderan.
Zierbena Arraun Elkartea | |
---|---|
Ezizena | Galipoak |
Sorrera | 1976 |
Herria | Zierbena, Bizkaia |
Lehendakaria | Jose Luis Herrerías |
Entrenatzailea | Daniel Perez |
Patroia(k) | Borja Gómez Aitor Lazkano Gartzen Balsera |
Kolorea(k) | marroia |
Trainerua | Zierbena |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 1 KAE Liga 3 Espainiako Txapelketa 1 Euskadiko Txapelketa 5 Bizkaiko Txapelketa |
2024: Kontxa | 2.a |
2024 | 2.a (TKE Liga) |
Webgunea | www.zierbena-arraun.com |
XIX. mendearen amaieran hasi ziren zierbenarrak lehiatzen eta XX. mendearen hasieran garaipen handiak lortu zituzten Bilboko itsasadarrean. 1949an Sociedad Virgen del Puerto izenarekin Espainiako txapeldun izan ziren baina Kontxako bandera ez zuten lortu gipuzkoarrek selekzio antzeko bat osatu zutelako haiek garaitzeko.
1980. hamarkadan Jose Luis Kortaren eskutik Kantauriko hirugarren trainerua izan ziren, pasaitarren atzetik.
Ligak sortu zirenean KAE Ligan hasi zen Zierbena baina 2016tik aurrera TKE Ligako traineru onenetakoa izan da eta urteko sailkatu da Kontxako Bandera jokatzera. Hiru aldiz izan da Kontxako bigarrena, 2018an 90 ehuneneko eskasengatik[2].
Uniformea
aldatuLarru koloreko elastikoa daramate eta Zierbena trainerua zuria da.
Historia
aldatuXIX mendea
aldatuArraun historia luzea duen herria da Zierbena, lehenengo garaipena 1882. urtean izan baitzuen Bilbon, Francisco Marquina patroi zuela. 1900.ean Portugaleten izandako garaipena ere jaso da.
Abrako estropadak
aldatuXX. mendean hiru garai bereiz daitezke galipoen historian. Lehenengoa 20.hamarkadaren inguruan, non Abra eta Portugaleteko estropadetan irabazle izan baitzen 1918, 1920, 1927 eta 1928 urteetan.
Sociedad Virgen del Puerto
aldatuBigarren garaia 40. hamarkadaren bukaeran iritsi zen, Sociedad Virgen del Puerto izenarekin. 1949ko uztailean Zarauzko trainerilla estropada sonatuan lehenengo bi postuak eskuratu zituzten galipoek, baina Espainiako Trainerilla Txapelketan Castrok aurrea hartu zien ustekabean. Astebete beranduago Castro Urdialesen Campeonato del Cantábrico antolatu zen eta han zierbenarrak izan ziren nagusi. Bien arteko berdinketa apurtzeko Deuston estropada antolatu zen baina Castrokoek istripua izan zuten eta ezin izan zen jokatu. Trainerilletan izandako arrakastak Espainiako Traineru Txapelketan izan zuen jarraipena eta German Barkinek gidatutako ontziak Pedreña handiari irabazi zion. 1950eko Kontxako Banderarako Zierbenarrak ziren faborito, baina bizkaitarrei aurre egiteko Donostiako Esperanza traineruak inguruko herrietako arraunlariak hartu zituen eta Zierbena gainditu zuen.
Sociedad de Remo San Román
aldatu1969an Sociedad de Remo San Román taldeak trainerua atera zuen eta Bizkaiko txapelduna izan zen. Generalisimoaren Kopan bigarren egin zuen eta Espainiako txapelketan laugarren. Kontxako Bandera ere jokatu zuen eta zortzigarren egin zuen. Hurrengo urtean Bizkaiko txapelketa irabazi zuen bigarrengoz eta Espainiako txapelketan laugarrena izan zen berriz.
1971n hirugarren urtez jarraian atera zuen trainerua. Bizkaiko txapeldunordea izan zen eta beste emaitza aipagarriak Generalisimoaren Kopako hirugarren postua eta Santanderko laugarrena izan ziren. Hurrengo urteetan ez zuen trainerua osatzerik lortu.
Zierbena Arraun Elkartea
aldatu1976an herriko S. R. San Román eta S. R. Virgen del Puerto arraun taldeek bat egin zuzen eta Sociedad de Remo de Ciérvana osatu zuten, gaur egungo elkartea alegia.
Garai on berri bat iritsi zen 80. hamarkadaren bukaeran. Jose Luis Kortaren eskutik Bizkaiko trainerurik onena izan zen eta Kantauri itsasoan San Juanek eta San Pedrok bakarrik gainditu zuten. Horrela Bizkaiko txapelduna izan zen hirutan, Espainiako txapeldunordea birritan eta 1990ean Kontxako Banderan hirugarren postua lortu zuen. 1990 hura urte bikaina izan zuen bandera ugari irabazi baitzituen, bai Euskal Herrian eta baita Galizian, Asturiasen eta Kantabrian ere.
90. hamarkada ondo hasi bazuen ere 1991 denboraldiaren amaieran Oriok Korta fitxatu zuen eta Zierbanaren gainbehera iritsi zen. Hamarkada hartan behin baino ez zen sailkatu Euskal Ligan, 1998an, eta orduan ere azkena gelditu zen.
XXI mendea
aldatuTKE Liga sortu denetik KAE Ligako goiko postuetan aritu da. Hirugarrena izan zen 2004 eta 2005ean eta 2011ean bigarrena izan zen. Play-offak jokatu eta TKE Ligara igotzea lortu zuen.
Patxi Frances entrenatzaile zuen traineruak urte bakarra egin zuen TKE Liga nagusian baina 2013an berriz igotzeko helburua izanik KAE Liga irabazi zuen eta hainbat bandera ere eskuratu zituen. Play-offetan mailaz igotzea lortu zuen estropada biak irabaziz. Arraunlariek eskatuta ordea irailaren bukaeran Patxi Frances egotzia izan zen entrenatzaile kargutik[3].
2014an denboraldi bikaina osatu zuen, TKE Ligan zortzigarren egin zuen eta Vicente Carpintero patroirik onena izendatu zuten. 2015ean motelago ibili zen baina arazorik gabe lortu du 10. postua. 2016 urtea bikain hasi zuen batel eta trainerilletan Espainiako txapeldun izan baitzen. Trainerutan ordea ez zuen maila bera eman eta TKE Liga 9. postuan amaitu zuen. Dena dela 23 urteren ondoren Kontxako banderarako sailkatu zen eta seigarren postua eskuratu zuen[4]. 2017an berriz ere batel eta trainerilletan nagusi izan zen eta Aresen TKE Ligako bandera bat irabaztea lortu zuen.
Puntako trainerua
aldatu2018an ere aurredenboraldian bikain ibiltzeaz gain batel eta trainerilletan Espainiako txapelduna izan zen. TKE Ligan ere hasieratik ohorezko txandan izan zen eta 69 urteren ondoren Espainiako Traineru Txapelketa irabazi zuen[5]. Kontxako Banderan ere bikain aritu zen eta 90 ehuneneko eskasengatik bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen[2]. 2019an Espainiako eta Euskadiko Txapelketetan txapeldunordea izan zen baina denboraldiaren amaieran maila apalagotzen joan zen eta Kontxako Banderan ere seigarren egin zuen. 2020an Euskadiko[1] eta Espainiako txapelduna izan zen[6] eta Kontxako Banderan bigarren egin zuen[7]. 2021ean hirugarren egin zuen Kontxako Banderan. 2022an apalago ibili zen. TKE Ligan erdiko txandan aritu zen eta zazpigarren amaitu zuen.
2023an Daniel Pérez galiziarra fitxatu zuen entrenatzaile lanetarako eta Galizian jokatu ziren TKE Ligako bi estropada irabazi zituen besteak beste, guztira lau[8]. Ligan bigarren amaitu zuen El Corte Inglés bandera lehen aldiz irabazi ostean. Kontxako Banderako sailkapen estropada irabazi zuen bigarrenez[9] eta Donostiako sailkapen nagusian ere bigarrena izan zen[10].
2024an TKE Ligako bi bandera irabazi zituen eta Kontxako sailkatze estropada ere bai, bigarren urtez jarraian. Ligan bigarren amaitu zuen.
Palmaresa
aldatu- Txapelduna (0):
- Bigarrena (5): 1950, 2018, 2020, 2023, 2024.
- Hirugarrena (2): 1990, 2021.
- Sailkapen estropadako irabazlea (3): 2020, 2023, 2024.
- Sailkatua (18): 1981, 1982, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1993, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (2): 2023, 2024
- Hirugarrena (1): 2018.
- TKE Ligan (10): 2012, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022.
- Irabazitako estropadak (2022 barne): 8
- Patroirik onena (1): 2014 (Vicente Carpintero)
- KAE 1 maila (1): 2013.
- Euskal Liga (0): Hamabigarren 1998an.
- Txapelduna (3): 1949, 2018 eta 2020.
- Bigarrena (3): 1988, 1989 eta 2019.
- Txapelduna (1): 2020.
- Bigarrena (1): 2019.
- Hirugarrena (1): 1988.
- Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa (5): 2016, 2018, 2019, 2020, 2021.
- Txapelduna (5): 1969, 1970, 1988, 1990 eta 1991.
- Bigarrena (5): 1971, 1983, 1984, 1989 eta 1993.
Estropada zaharrak
aldatu- Bilboko estropada zaharrak (6): 1882, 1900, 1918, 1920, 1927 eta 1928.
Aro modernoko estropadak
aldatuTrainerillak
aldatu- Espainiako Trainerilla Txapelketa (4): 2015, 2016, 2017, 2018
- Euskadiko Trainerilla Txapelketa (5): 1990, 2016, 2017, 2019, 2024
- Bizkaiko Trainerilla Txapelketa (6): 1978, 1988, 1989, 1990, 1997, 2016
- Zarauzko trainerilla estropadak (2): 1949, 1950
- Bermeoko trainerilla estropadak (2): 1949, 1951
Batelak
aldatu- Espainiako Batel Txapelketa (7): 1988, 1989, 1990, 2016, 2017, 2018, 2022.
- Euskadiko Batel Txapelketa (10): 1988, 1989, 1990, 2014, 2016, 2017, 2018, 2022, 2023, 2024.
- Bizkaiko Batel Txapelketa (12): 1982, 1983, 1984, 1988, 1990, 2016, 2017, 2018, 2020, 2022, 2023, 2024.
Azken denboraldiak
aldatuDendoraldiak | ||
---|---|---|
TKE | 13 | |
KAE 1 | 10 | |
KAE 2 | 0 | |
2025 barne. |
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2003 | Federazio Liga, 10.a | - |
2004 | Federazio Liga, 3.a | - |
2005 | Federazio Liga, 3.a | - |
2006 | KAE 1 Liga, 8.a | - |
2007 | KAE 1 Liga, 9.a | - |
2008 | KAE 1 Liga, 11.a | - |
2009 | KAE 1 Liga, 8.a | - |
2010 | KAE 1 Liga, 4.a | - |
2011 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
2012 | TKE Liga, 12.a | - |
2013 | KAE 1 Liga, 1.a | - |
2014 | TKE Liga, 8.a | - |
2015 | TKE Liga, 10.a | - |
2016 | TKE Liga, 9.a | 6.a |
2017 | TKE Liga, 5.a | 6.a |
2018 | TKE Liga, 3.a | 2.a |
2019 | TKE Liga, 4.a | 6.a |
2020 | TKE Liga, 5.a | 2.a |
2021 | TKE Liga, 5.a | 3.a |
2022 | TKE Liga, 7.a | 6.a |
2023 | TKE Liga, 2.a | 2.a |
2024 | TKE Liga, 2.a | 2.a |
Beteranoak
aldatuZierbena Arraun Elkartea | |
---|---|
Ezizena | Galipoak |
Kolorea(k) | marroia |
Trainerua | Zierbena |
Palmaresa | 3 ABE Liga 0 Euskadiko Txapelketa 0 Bizkaiko Txapelketa |
2024 | ez |
2011ean hasi eta lau urtetan hiru liga irabazi zituen. 2015ean bigarren egin eta ordutik ez du berriz beteranoen trainerurik atera.
Palmaresa
aldatu- ABE Traineruen Liga (3): 2011, 2012, 2014.
Denboraldiak
aldatuUrtea | ABE Liga | Euskadiko txap. |
---|---|---|
2011 | Txapelduna | - |
2012 | Txapelduna | - |
2013 | 3.a | - |
2014 | Txapelduna | - |
2015 | 2.a | - |
2016- | ez | - |
Petronor Bandera
aldatuZierbenak Petronor Bandera antolatu izan du 1984tik aurrera. San Pedro da garaile nagusia, 9 aldiz irabazi baitu. 2012an TKE Liga ireki duen estropada izan da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-07-31). «Zierbena estrena su palmarés en el Campeonato de Euskadi» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ a b User, Petronor. (2018-09-10). «Zierbena, Kontxako Bandera lortzeko ehunen gutxitara» Petronor (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) gondra, aner. (2013-09-19). «Zierbena no renueva a Patxi Francés» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lecea, Un reportaje de Jokin Victoria de. (2016-09-08). «El retorno de Zierbena e Iker Gimeno» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Zierbena gana el Campeonato de España de Traineras por segunda vez en su historia» Mundo Deportivo 2018-08-04 (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ «Zierbenak hirugarrenez irabazi du Espainiako Txapelketa» EITB 2020-08-02 (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ «Hondarribia eta Orio, berriro nagusi Kontxan» EITB 2020-09-13 (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Atlántico. (2023-07-04). «Dani Pérez llegó, vio y venció» Atlántico (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2023-08-31). «Zierbenak irabazi du Kontxako Banderarako sailkatze estropada» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Muñoz, Unai. (2023-09-10). «Urdaibai frena a Zierbena y se adjudica La Concha» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
Kanpo estekak
aldatu