Zorrotza
Zorrotza Bilboko auzoa da. Bilboko zortzigarren barrutian kokatuta dago, Basurtu-Zorrotzako distrituan alegia. Auzoak distrituari izena ematen dio eta Bilboko ipar mendebaldean kokatua dago. Bilboko auzorik iparrekoena da. Iparraldean Barakaldorekin egiten du muga, mendebaldean Alonsotegirekin, eta ekialdean Ibaizabal errekarekin.
Zorrotza | |
---|---|
Euskal Herria | |
Zorrotzako auzoa Barakaldotik ikusia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bilbo |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′30″N 2°58′23″W / 43.275°N 2.973°W |
Azalera | 12,85 km² |
Garaiera | 150 |
Demografia | |
Biztanleria | 10.999 (2023) |
Dentsitatea | 8.526 bizt/km² |
Auzoak 12.309 biztanle dauzka eta 128,54 hektareako azalera. Guztira 96 biztanle bizi dira hektareako. Auzoa Ibaizabal ibaitik hego-ekialdeko norabidean hedatzen da Zazpilandako gunerarte, itsas mailatik 150 metrora, malda handiarekin. Bilboko udalerriko gune industrial nagusia da, eta Zorrotzaurreko proiektua aurrera egiterakoan, hirugunean geratuko den bakarra.
Garraiobide eta azpiegiturak
aldatuA-8 autobideak bitan banatzen du Zorrotzako auzoa, batetik Zazpilandako gune malkartsua, eta bestetik Zorrotzako gune laua. Azken urteetan autobidearen lurperatzearen aldeko ahotsak agertu dira, baina lurperatze lanek izango zuketen kostu altua dela eta, ez da oraindik horretarako proiekturik aurkeztu.
Zorrotzako auzoak bi garraiobide mota dauzka, trena eta autobusa. Renfe Aldiriakek geltoki bat dauka auzoaren ekialdean, eta FEVEk beste geltoki bat dauka auzoaren mendebaldean. FEVEren trenbideak arazo ugari sortzen ditu, trenbidea lur azaletik joateagatik hainbat trafiko arazo sortzen direlako. Bilbobuseko 18. eta 85. lineen bitartez auzoa Bilbo erdigunearekin, eta Deustuko San Pedroko auzoarekin elkarturik dago. Berez 18. linea Zorrotzara bakarrik heltzen zen arren, 2005. urtean Zazpilandaraino luzatu zen.
Bilbobus lineak
aldatuLinea | Ibilbidea | Maiztasuna (min) |
---|---|---|
18 | San Ignazio - Zorrotza | 15´ |
85 | Zazpi Landa - Atxuri | 20´ |
88 | Kastrexana - Indautxu | 60´ |
Bizkaibus lineak
aldatuLinea | Ibilbidea | Maiztasuna (min) |
---|---|---|
3115 | Bilbo - Santurtzi | 15´ |
3122 | Bilbo - Sestao - Errepelega | 30´ |
3136 | Bilbo - Gurutzeta - Barakaldo Erretuertotik | 30´ |
3137 | Bilbao - Barakaldo Lutxanatik | 30´ |
3144 | Bilbao - Gurutzeta - Barakaldo Ugartetik | 30´ |
Kale garrantzitsuenak
aldatu- Fray Juan Etorbidea
- Ontziola kalea
- Zazpilanda kalea
Elkarteak
aldatu- Txinbotarrak (konpartsa)
- Zorrotzako Euskal Txokoa
- Zorrotzako Gazte Asanblada
- Gure Lurra
- Ibai-Arte (dantza taldea)
Ondasun nabarmenak
aldatu- Molinos Vascos izeneko industria-eraikina, 2009an Eusko Jaurlaritzak Kultura Ondasun saikatua izendatua. Irina-fabrika bat zen, eta 1923-24 urte bitartean eraiki zuten Federico Ugalde arkitektoaren proiektuaren arabera. Hormigoizko egituraz Bilbon eraikitako bigarren eraikina izan zen, La Ceres irin-lantegiaren ondoren[1].
- Zorrotzako eliza
Argazki galeria
aldatu-
Molinos Vascos eraikina.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) El Correo: Declaran monumento la fábrica de harinas de Zorroza
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |