Hierakonpolis
Hierakonpolis (antzinako grezieraz: Ἱεράκων πόλις, Hierakōn polis) edo Nekhen ("gotorlekua"), egun Kom el-Ahmar (arabieraz: الكوم الأحمر, "muino gorria"), Egipto Garaiko III. nomoko hiriburua izan zen.
Aro aurredinastikotik, Goi Egiptoko hiriburua izan zen, eta bertatik abiaut zen Egiptoko lehen faraoitzat hartzen den Narmer, bi lurrak, Egipto, alegia, batzeko. Egiptoko Inperio Berriaren garaian, hiriburua, Eleithyaspolis izatera pasa zen.
Hierakonpolis, Horus jainkoaren gurtzaren gunea izan zen, lehen dinastietako erregeen jainko zaindaria, erregea bera, Horusen lurreko manifestazioa zelarik. Horusek, Niloren ibarraren alde emankorra ordezkatu zuen, eta Sethek, idorra, basamortua, alegia.
Hierakonpolis eta egiptoar zibilizazioaren aurrekariak
Lehen gune proto-estatalak, Niloren ibarrean, honako toki hauetan agertzen dira: Hierakonpolis, Naqada eta Abidosen (Naqada IIc-d K.a. 3400-K.a. 3200).
Hierakonpolis inguruan aurkitu dira tenplu primitiboen aurrekariak, Nilo ibaiaren ibarreko biztanleen txabola apalak imitatzen zituztenak.
Narmerren Paletak jada erakusten ditu hieroglifoak, egiptoar hieroglifoekin idatzitako lehen testu ezagunak, Abidosen grabatu ziren arren.
Hondar arkeologikoak
Hierakonpoliseko hondar arkeologiko garrantzitsuenak honako hauek dira:
- 100 Hilobia delakoa, Naqada II edo Gerzear garaikoa, bere margo muralagatik ospetsua, XIX. mendearen amaieran aurkitua eta gaur egun suntsitua dagoena, non nabigazio, ehiza eta borroka eskenak irudikatzen diren.
- Khasekhemuyren barruti erraldoia
- Horus jainkoaren tenplua Hierakonpolisen, non exbotu ugari utzi ziren, irudi historikoekin apaindutako errege mazo ospetsuak barne, horietatik, hemen aurkitutako bostak baino ezagutzen ez direlarik.
Gordailu Nagusian, Quibellek eta Greenek (1898) honako hauek aurkitu zituzten.
- Horus Eskorpioi II.aren mazoa, erregeak, dirudienez, Behe Egiptoren aurka lortutako garaipena irudikatzen duena.
- Narmerren Paleta, Gardinerren arabera, nazio bikoitzaren batasuna irudikatzen duena eta Deltako bere etsaien aurkako garaipena ospatzen duena.
- Jasejemuyren bi eseritako estatua, Behe Egiptoren aurka lortu zuen garaipena erregistratzen duten inskripzioekin.
Hierakonpoliseko eraikinen hondakinen artean, garai eta aro guztietako objektuak aurkitu dira, Kairoko Egiptoar Museoan dagoen Horus irudikatzen duen VI. dinastiako urre eta obsidianazko belatz buru bat bezala.
Kanpo estekak
- (Ingelesez)Hierakonpolis