Edukira joan

Ketchup: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
51. lerroa: 51. lerroa:


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==
[[b:Sukaldaritza_liburua/Errezetak#Saltsa,_Zopa,_Salda_eta_Gelatina_errezetak|Saltsa,_Zopa,_Salda_eta_Gelatina_errezetak]]
*[[b:Sukaldaritza_liburua/Errezetak#Saltsa,_Zopa,_Salda_eta_Gelatina_errezetak|Saltsa,_Zopa,_Salda_eta_Gelatina_errezetak]]


== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==

10:33, 6 maiatza 2022ko berrikusketa

Ketchup
tomate saltsa, saltsa eta ongailu
Osagaiaktomatea, azukrea, gatz arrunta, baratxuria, tipula eta ozpina

Ketchupa tomatea oinarri duen saltsa edo ongailua da. Tomate kontzentratua, ozpina, azukrea eta gatza izan ohi dira ketchuparen osagai nagusiak, halere, berakatza, arto siropea, tipula, edota bestelako ortuari eta belarrak ere erabili ohi dira saltsa egiteko. Ketchupa oso erabilia da patata frijitu, hot dog, hanburgesa edota sandwicha bezalako jakietan, eta beste hainbat saltsaren oinarria ere bada.

Historia

Dirudienez, ketsiap izeneko saltsa min txinatarrean du bere jatorria. Saltsak arraina lagundu ohi zuen baina ez zegoen tomaterik osagaien artean. Ingelesek, ondoren, Malasiara eraman zuten saltsa, XVIII. mendean. Gaur egungo ketchupa Henry J. Heinz estatubatuarrak sortu zuen, 1876an, lehendabizikoz, saltsari tomatea gehitu zionean. Saltsaren asmatzailea ez zen bera izan, baina berak izan zuen osagaiei tomate saltsa gehitzeko ideia. Heinzek 1876an merkaturatu zuen ketcupa.

Bere bazkide L. Clarence Noblerekin Heinz & Noble enpresa sortu eta kristalezko ontzietan merkaturatu zuen ketchupa. 1990an, ketchupa plastikozko ontzietan merkaturatzeari ekin zion Heinzek. Mundu osoan zehar egin zen ezaguna.

Ezaugarri fisikoak

Fluido ez-newtondarren zerrendan ageri da ketchupa, irabiatutako krema, odola, argazkigintzako zilar-emultsioa, azkazaletako esmaltea edota koloidearen ondoan. Astinduz gero biskositatea aldatzeko propietatea dute fluido hauek. Fenomeno honek azaltzen du zenbaitetan ketchup poteari astinaldi batzuk eman beharra. Izan ere, astinaldiak biskositatea kentzen dio fluidoari, eta horrek ontziaren zulotik erraz ateratzea dakar.

Onarpen kulturala

Oso ezaguna egin da ketchupa. AEBetan, esaterako, adierazle ekonomiko bezala uler daiteke. Estatubatuar bakoitzak urteko hiru ontzi kontsumitzen dituela esan ohi da (ia litro bat). Bestalde, Hare Krishna erlijioetan ketchupa ez dago onartua, ozpina duelako eta horrek jakiak hartzitzen dituelako.

Osasuna

Ketchupa ez da txarra berez, baina neurrian erabili beharrekoa da. Ezaugarri eta osagaiengatik kasu eman behar dute ultzerak, gastritisa edota sabeleko arazoak dituzten pertsonek. Diabetesa dutenek kontrolatu egin behar dute erabilera, azukrea baitauka ketchupak. Tentsio altua dutenek, berriz, jakin beharko lukete ohiko gatz kopurua %2koa dela. Hainbat enpresa Light erako ketchupa merkaturatzen hasi dira.

Ketchup saltsaren errezeta

Ketchupa

200 ml. inguru lortzeko.

Osagaiak

Prestaketa

  • Kazola batean azukrea eta eztia su motelean karamelizatzen jarri, kontu hartuz ez dadila erre.
  • Karamelu gorri bat egindakoan, ozpina erantsi eta karamelua ozpinarekin disolbatu dadin mugitu.
  • Gehitu jarraian oliba olioa, tipula eta baratxuria, eta jarri su motelean sueztitzen.
  • Barazki hau ere ongi eginik dagoenean, tomatea gehitu eta hau ere utzi denbora luzean eta su baxuan hezetasun guztia galdu arte.
  • Puregailutik pasatu lehenik, eta iragazkitik ondoren.
  • Amaitzeko ondu ziape pittin batekin eta soja saltsarekin.

Aholkuak

  • Irabiagailu elektrikotik pasatuz gero, bere kolore gorri nagusia galduko luke.

Ikus, gainera

Kanpo estekak