Edukira joan

Lacubegiren idazkuna: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
36. lerroa: 36. lerroa:
== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==
{{Autoritate kontrola}}
{{Autoritate kontrola}}

<references group="oh" />
[[Kategoria:Uxue]]
[[Kategoria:Erromatartze garaiko epigrafia Euskal Herrian]]
[[Kategoria:Nafarroako museoaren bildumak]]
[[Kategoria:Eusko-akitanierazko izendun idazkunak]]
[[Kategoria:Antzinako euskal-akitaniarren erlijioa]]
[[Kategoria:Euskara Antzinaroan]]
[[Kategoria:Baskoiak]]

22:18, 27 iraila 2024ko berrikusketa

Lacubegiren idazkuna, Uxueko Zuriko Andre Maria baselizan aurkitutako aldare batean idatzita dagoen erromatar garaiko latinezko testu bat da. Lacubegi jainkoari eskainita dago, eta uste da Lacubegi jainko baskoi baten euskal izena dela.

Aldarea K.o. 301- urteen artean egin zela uste da.[1]

Aldarearen aurkikuntza

Uxueri buruzko artikulu batean, "Euskalerriaren Alde" aldizkarian (XIX. liburukia, 1929. urtea, 23. orrialdea), Jose Ripa Vega iruindarrak Harri botibo erromatar batzuk aurkitu zituela eta "harri" horiek lehenengo eserlekutik mugituak zeudela idatzi zuen. Aldareak Andre Maria Zuriaren ermitan zeuden eta bata Jupiterri eskainia zegoen eta bestea Lacubegi jainko indigenari.

José Javier Uranga Santestebanek "Ujué Medieval" (1984) liburuan artikulu hori aipatzen du eta aldare horien aurkikuntzaren data Jose Ripak albistea argitaratu zuen urtea ematen du, hau da, 1929.[2]

Aldarearen ezaugarriak

Oinarri karratuko prisma zuzeneko pieza da. Erdiko gorputzean, inskripzioa du aurrealdean eta erliebeak alboetan.Inskripzioa oso ondo landuta dago karaktere erregularrekin, behar bezala lerrokatuta eta banatuta. Bi alboetan, aurrez ikusten den zezen baten burua irudikatzen da, diseinu erraz eta kontu handiz landua duena. Zokaloak eta erlaitzak moldurak dituzte, nahiz eta erlaitzaren aurrealdea moztuta dago. Bi ertzetan galerak izan dira, eta ezkerraldean ebaki nabarmena dago zezenaren irudian.

Testuak Coelite Telesphorosek, Festak eta Telesinusek, Lacubegiri, egindako eskaintzaren berri ematen digu. Aldarea hau antzeko beste baten ondoan dago, jatorri berekoa, baina alboko erlieberik gabea, Jupiterri subjektu berberek eskainia[3].

Idazkuna

  • Testuak honela dio: Coelii Te/sphoros / et Festa / et Telesi/nus Lacu/begi ex / voto
  • Tamaina:46 x 35 cm
  • Letren modulua: 4,5 cm
  • Letra mota: Letra maiuskula karratu monumentala. Letra erregularrak
  • Itzulpena: Coellii Telesphorosek eta Festak eta Telesinusek Lacubeg(i?)ri eskaintzen diote hau zin egin zutenez[oh 1].

Eskaintzaileak libertoak edo esklaboak izan daiteke, eskaintzaileetako batek bakarrik ditu bi izen (nomen eta cognomen) eta baliteke bera izatea pertsona libre bakarra aipatzen diren artean. Bestalde, Telesinus, Telesphoros cognomen bezala, greziar jatorrikoak dira, eta, kontuan hartuta, esklaboei izen grekoak eman ohi zitzaiela, bi gizon eta emakume horrek ere esklabo edo esklabo ohiak (libertoak) izatea.

Bestalde, kontuan hartu behar da, Lacubegi izenaren azken -i hori, latinaren datiboaren marka izan daitekeela. Horrela balitz, jainko edo jainkosaren izena bere forma nominatiboan, Lacubeg litzateke.

Zezen-burua

Lacubegi-ren inskripzioa duen aldarearen albo batean, gorago esan den bezala, zezen buru bat irudikatu zen erliebean. Batzuentzat jainko edo jainkosaren irudikapena litzateke eta beste batzuentzat, sakrifizioan eskainitako zezen baten oroitzapena, edo sakrifizioaren irudikapena bera. Azken finean, erromatar aldareetako albo bietan, arrunta zen sakrifizioetako objektuak paratzea, adibidez, zeremoniatan erabiltzen ziren pitxarrak likidoak jaurtitzeko, cochleare bat (koilara moduko bat)[oh 2], secéspita bat (labana), eta abar. Edonola ere Euskal Herriko beste leku dezentetan, eta gutxiago beste leku batzuetan agertu diren aldare taurobolikoekin[oh 3] lotu da Uxueko monumentua, adibidez, Amurrion aurkitutakoa. Alicia Maria Canto historialariak zezen-behi burua duten beste aldareekin erlazionatu du Uxuekoa eta ilargiarekin lotzen duen jainko-jainkosa beten gurtza Uxuen epizentroa zuela proposatu du[4][5].

Oharrak

  1. Wikilariak egindako itzulpena
  2. ikus patera artikulua
  3. Taurobolium, zezenaren sakrifizioa esan nahi du.

Erreferentziak

  1. «Ara votiva» Nafarroako kulturaren atari digitala (Nafarroako Gobernua).
  2. Burgui, Mikel. (domingo, 19 de octubre de 2008). «Uxue, Ujué atalaya de Navarra.: Lacubegi. Dios precristiano propio de Uxue.» UXUE, UJUÉ ATALAYA DE NAVARRA. (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  3. (Gaztelaniaz) «Red Digital de Colecciones de Museos de España - Museos» ceres.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  4. Canto, Alicia María. «Vascones: la Tierra del Toro» www.tierravascona.info (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  5. (Gaztelaniaz) Canto, Alicia María. (1997). «La tierra del toro. Ensayo de identificación de ciudades vasconas» Archivo Español De Arqueología (Madril Unibertsitate Autonomoa) 70(175-176): 31-70.  doi:https://doi.org/10.3989/aespa.1997.v70.256..

Kanpo estekak