Paula Creamer
Paula Creamer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mountain View, 1986ko abuztuaren 5a (38 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Foothill High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | golf-jokalaria |
Izengoitia(k) | The Pink Panther |
Paula Creamer Mountain View hirian jaio zen, Kalifornian, AEB-etan, 1986ko abuztuaren 5ean. "Pantera Arrosa" apodatzen zioten golf jokalari amerikar profesionala da eta Ladies Professional Golf Association (LPGA) en parte hartzen du, amerikar emakumezkoen golfisten organizazioa da.
Lehen urtea eta Karrera amateurra
Paula Creamer alaba bakarra da, gurasoak Paul eta Karen Creamer ditu. Pleasantonean hezi zen eta Castlewood Country-ko golf zelaietatik gertu bizi zen. 10 urtekin hasi zen kirol hau praktikatzen, bitartean, dantza akrobatikoa eta gimnastika praktikatzen zituen bere infantzian.
12 urterekin 13 lehiaketa irabazi zituen infantil kategorian, denak Kalifornia Iparraldean, hurrengo urtean estatuko golfista amateur hoberena bihurtu zen.
Karrera profesionala
Paula Creamer 2005ean iritxi zen LPGA-ra, Q-School tourreko txapelduna izan eta gero 18 urte besterekin ez. Gaur arte, 11 txapelketa irabazi ditu profesional bezala, horietatik 9 lehiaketa LPGA organizatuta, Estatu Batuetako Emakumeen Opena barne, 2010eko ekainean.
Hasiberri denboraldian bere lehen garaipena lortu zuen Sybase Classic-en. Batxilergoa amaitu baino astebete lehenago, serialeko irabazle gazteena bilakatuz.[1] Urte berdinean 3 titulu irabazi zituen, horietatik 2 Japonian.
2006ko demboraldian ez zuen titulurik irabazi, baino hurrengo urtean 2 aldiz irabazi zuen eta Solheim Cup jokatzen duten talde amerikarrean parte hartu zuen. 2008an balentzia bikoiztu zuen Fields Open, SemGroup Championship, Jamie Farr Owens Corning Classic eta Samsung World Chapionshipeko txapelduna bihurtzean. Denboraldi horretako azken ekitaldian, ADT Txapelketan, birus gastriko baten ondorioz ospitaleratu zuten.
2009an, Creamerrek osasun arazoak izaten jarraitu zuen, medikuek ezin baitzuten behar bezala diagnostikatu. Horri ezkerreko erpuruan lesio bat gehitu zitzaion. Azkenean, "Pantera Arrosa"k hainbat txapelketatatik erretiratu behar izan zuen eta lortu zuten garaipen bakarra Solheim Kopa izan zen. Hala ere, LPGAren historiako diru-zerrendan 13. postuan kokatu zen 6.968.600 milioi dolarrekin.
Dena normaltasunera itzuli zela zirudienean, erpuruko lesioak piztu zuen 2010eko denboraldiko lehen txapelketan, Honda PTT LPGA Txapelketan, lesioak erretiratu eta Estatu Batuetara itzultzera bultzatu zuen mediku arreta eskatzera. Azkenean, kirurgia berreraikitzailea egin behar izan zioten, horretarako lehiaketaren lehen lau hilabeteak galdu zituen.[2]
Creamer ekainean itzuli zen LPGAra eta bere laugarren ekitaldian, AEBetako Irekian, txapelketako lehen garaipena lortu zuen, 11.na profesional bezala.
Bizitza pertsonala
2000. urtean, Creamer Bradentonera, Florida, joan zen IMG Golf Academy-ra joateko, bertan Pendleton High School-en graduatu zen. 2007an Isleworth-era joan zen, Windermere-ko, Florida, komunitatera, non beste golf-zale batzuk ere bizi diren, Tiger Woods horietako bat.
Creamerrek hainbat enpresarekin ditu kontratuak, besteak beste, TaylorMade-adidas, Citizen Watch Co, NEC, Ricoh eta The Royal Bank of Scotland Group. 2008an, Golf Digest-ek 4,5 milioi dolar inguru jaso zituela ziurtatu zuen, irabazi gehien lortu zituen hirugarren golfari gisa jarriz. Haren antza EA Sports-en Tiger Woods PGA Tour-en agertu da, bideo-joko sorta batean.
2005az geroztik, Creamerrek ongintzazko lana egin du "The First Tee"-rentzat, golf-zale gazteei mesede egiten dien erakundearentzat. Creamerrek klinikak eta bekak eman dizkio IMG Golf Akademiari.
Arrosa kolorearekiko zuen zaletasuna zela eta, Casey Wittenbergek, institutuko ikaskide batek, "Pantera Arrosa" ezizena jarri zion. Ezizena jarraitu zion profesional bihurtu arte. Bere arropaz gain, bere golf osagarrietako hainbatek, bere makilen heldulekuak eta bere poltsak barne, kolore hori daramate. Pilota arrosa bat ere erabiltzen du txapelketa bakoitzaren azken txandan, Preceptek, bere babesleetako batek, ematen duena.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «paula-creamer-sybase-may-15-2009» Golfweek 2016-12-01 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
- ↑ (Ingelesez) Auto, Hermes. (2021-06-03). «Golf: Finally injury-free, Paula Creamer confident heading into US Women's Open | The Straits Times» www.straitstimes.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).