Edukira joan

Rudi Altig

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Rudi Altig

(2006)
Bizitza
JaiotzaMannheim1937ko martxoaren 18a
Herrialdea Mendebaldeko Alemania  (1949 -  1990eko urriaren 3a)
 Alemania  (1990 -  2016ko ekainaren 11)
HeriotzaRemagen2016ko ekainaren 11 (79 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia, pistako txirrindularia eta kirol zuzendaria
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Saint-Raphaël-Gitane-Dunlop 1962-1964
Rapha-Gitane-Dunlop 1960-1961
Margnat-Paloma-Inuri 1965-1965
Molteni-Campagnolo 1966-1967
Salvarani 1968-1969
G.B.C. 1970-1971
 
Pisua80 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak

Rudi Altig (Mannheim, 1937ko martxoaren 18a - Remagen, 2016ko ekainaren 11) alemaniar txirrindularia izan zen.

Kirol ibilbidea

Alemanian inoiz izan den txirrindularirik onenetakotzat jotzen da. Amateur gisa hasi zen Alemaniako nahiz munduko lasterketak irabazten. Besteak beste, amateur-mailako kilometro bateko (1´09´´6) eta 5 kilometroko (6´10´´2) munduko errekorrak lortu zituen Kolonian, profesional egin zen urte berean (1959). Profesionaletan, 5 kilometroko munduko errekorra ere lortu zuen 1962an Zurichen (6´07´´60). Oso-osorik pistan jarduteko aukera izan zuen arren, errepiderako zituen gaitasun handiak ere frogatu nahi izan zituen, eta goi-mendietan izan ezik beste alor guztietan nabarmendu zen. Jacques Anquetilen taldekide zelarik, azken erlojupekoan aurrea hartu eta Rudik irabazi zuen 1962ko Espainiako Itzulia. 1963an, bizkarrezurrean ebakuntza izan ondoren, izter-hezurra hautsi zuen Espainiako Itzulian, eta, beste ebakuntza bat jasan eta gero, berriro lehiatzen hasi zen. Harrezkero, Andaluziako Itzulia eta Flandriako Tourra irabazi zituen 1964an, Lasarteko Munduko Txapelketan bigarren izan zen, eta, 1966an, berriz, munduko txapeldun Alemaniako Nurbugrigen, orduan ere J. Anquetilen aurretik. Erretiratu zenean (1971), Alemaniako taldearen entrenatzaile egin zen.

Palmaresa

1953

  • Alemaniako errepideko junior mailako txapelketa

1960

1962

1963

1964

1965

1966

1967

1968

1969

1970

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

Lasterketa 1962 1963 1964 1965 1966 1967 1968 1969 1970
Pink jersey Italiako Giroa 13. UT UT 9. 45.
Yellow jersey Frantziako Tourra 31. 15. 12. UT
Red jersey Espainiako Vuelta 1. UT 18.
Munduko Txapelketa UT UT 18. 2. 1 14. 12. 41. 15.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Erreferentziak

Kanpo estekak