1988ko Neguko Olinpiar Jokoak
1988ko Neguko Olinpiar Jokoak, Kanadako Calgary hirian ospatu ziren. Neguko Olinpiar Jokoen XV. edizioa izan zen. Udako Olinpiar Jokoen urte berean ospatu zen azkenaurreko Neguko Olinpiar Jokoen edizioa izan zen. Arrakasta ekonomiko handia izan zuten, eta milioika dolarreko irabaziak izan zituen. Urte honetan, Neguko Olinpiar Jokoak eta Paralinpiar Jokoak egoitza ezberdinetan ospatu ziren azken edizioa izan zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Calgaryk, joko hauetako hiri antolatzaile bezala izendatua izan aurretik, beste bi alditan aurkeztu zuen bere hautagaitza, 1964 eta 1968koetarako.
Calgary, hautagai izendatua izan zen 1981eko irailak 30ean. Baden-Badenen egin zen bozketa, eta, lehen itzulian, Italiako Cortina d'Ampezzo eta, bigarrenean eta erabakigarrian, Falun hiri suediarra garaitu zuen, 35 aldeko bozkarekin.
Gobernuko estamentu ezberdinak Jokoen antolakuntzan murgildu ziren, eta, honela, Gobernu federalak 225 milioi dolar eman zituen, Alberta probintziak 125 milioi, eta Calgary hiriak berak, 50 milioi. ABC telebista kateak, telebista eskubideak erosi zituen, garai hartarako errekorra izan zen 398 milioi dolargatik. Gainera, beste 90 milioi, lizentzia eta babesleen bidez lortu ziren.
Zuzi olinpikoak, Kanada 88 egunetan zeharkatu zuen, eta hiritarrek, kilometro bateko ibilbideetan zuzia eramateko lehiaketa bat sortu zen.
Dominak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Sobietar Batasuna | 11 | 9 | 9 | 29 |
2 | Alemaniako Errepublika Demokratikoa | 9 | 10 | 6 | 25 |
3 | Suitza | 5 | 5 | 5 | 15 |
4 | Finlandia | 4 | 1 | 2 | 7 |
5 | Suedia | 4 | 0 | 2 | 6 |
6 | Austria | 3 | 5 | 2 | 10 |
7 | Herbehereak | 3 | 2 | 2 | 7 |
8 | Alemaniako Errepublika Federala | 2 | 4 | 2 | 8 |
9 | AEB | 2 | 1 | 3 | 6 |
10 | Italia | 2 | 1 | 2 | 5 |
Une handiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Finlandiako Matti Nykänenek, eski jauzi probatako izarra izan zen, hiru urrezko domina irabaziz.
- Yvonne van Gennip patinatzaile herbeheretarrak ere, hiru urre irabazi zituen abiadurako probetan, horretaz gain, bi munduko errekor gaindituz.
- Alberto Tomba italiarrak, bi urre irabazi zituen eski alpetarrean.
- Eslalom Superrerraldoi probak, bere debuta egin zuen Jokoetan, gizonezko zein emakumezkoetan.
- Curlinga, estilo libreko eskia eta pistako abiadura irristaketa, erakustaldi probak izan ziren.
- Jamaika izan zen jokoetako ikuskizuna bobsleighean. Esperientzia handirik gabeko taldea zen, eta ez zuen dominarik lortu. Baina talde honetako bobsleigh kirolarien grinaren ondorioz, ikusleen miresmena piztu zen. Honek, 6 urte beranduago, Cool Runnings izeneko filma inspiratu zuen.
Maskotak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokoetako maskota ofizialak, Hidy eta Howdy izeneko bi hartz polar izan ziren. Izenak, Calgaryko zooak antolatutako lehiaketa baten bidez aukeratuak izan ziren. Lehiaketa horretan, 7.000 proposamen baino gehiago egin ziren.
Aurrekoa 1984ko Sarajevoko Neguko Olinpiar Jokoak |
Aro Modernoko Neguko XV. Olinpiar Jokoak 1988 |
Ondorengoa 1992ko Albertvilleko Neguko Olinpiar Jokoak |