Edukira joan

253 Matilde

Wikipedia, Entziklopedia askea
253 Matilde 
Behaketa
Magnitude absolutua10,38
Gorputz-gurasoaEguzkia
AurkitzaileaJohann Palisa
Aurkikuntza-data1885eko azaroaren 12a
Aurkikuntza-lekuaVienako behatokia
Planeta txikien taldeaAsteroide gerrikoa
Honen izena daramaMathilde Loewy (en) Itzuli
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis3,3462014965402 AU
Periapsis1,946978283183 AU
Ardatzerdi handia2,6465898898616 AU
Eszentrikotasuna0,2643445474339
Orbita-periodoa1.572,6366788669 egun
Batezbesteko anomalia136,04175809101 °
Makurdura orbitala6,743283 °
Goranzko nodoaren luzera179,4983654184 °
Periapsiaren argumentua157,65459596011 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa52,8 km
Masa1,033 kg
Dentsitatea1,3 g/cm³
Tenperatura174 K
Albedoa0,0436
Mota espektralaC-type asteroid (en) Itzuli
Behin-behineko izendapenak1949 OL1
A915 TN
A885 VA
Nabigazioa
« 252 Klementina • 254 Augusta (mul) Itzuli »

253 Matilde, asteroide gerrikoan aurkitutako 253. asteroidearen izena da. 1885eko azaroak 12an aurkitu zuen Johann Palisak Vienako behatokitik. Matildek, orbita erlatiboki eliptiko bat du, eguzkiaren inguruan bira bat egiteko lau urte behar dituena. Asteroide honen errotazio periodoa, nahiko motela da, 17,4 egun behar bait ditu bere ardatzaren inguruan bira bat ematen. C motako asteroide bat da, honek, bere azalerak, karbono kopuru handia duela esan nahi duelarik, bere gainera dihoan argiaren %4a baino isladatzen ez duen azalera ilun bihurtzen duena.

Asteroide hau, NEAR Shoemaker espazio zundak ikusi zuen 1997ko ekainean, espazio zunda hau 433 Eros asteroiderantz zihoanean. Espaziontziak, asteroidearen hemisferio baten irudiak hartu zituen, bere azalera higatu zuten krater handi ugari zituela ezagutaraziz. Matilde, espazio zunda batek ikusi duen asteroiderik handiena da, eta esploratua izan den C motako lehen asteroidea.

1880an, Johann Palisari, amaitu berria zen Vienako behatokian laguntzaile postu bat eskaini zioten. Lana onartzean, Johannek, 27 hazbeteko errefraktore berri bat erabili ahal izan zuen, garai hartan, munduko teleskopiorik handiena zena. Garai horretarako, Johannek, jada 27 asteroide aurkitu zituen, eta Vienako 27 eta 12 hazbeteko teleskopioak, erretiratu aurretik aurkituko zituen beste 94 asteroideak aurkitzeko erabiliko zituen.

Johann Palisaren aurkikuntzen artean, 253 Matilde asteroidea dago, 1885eko azaroak 12an aurkitu zuena. Asteroidearen hasierako elementu orbitalak, V. A. Lebeufek kalkulatu zituen, behatokian lan egiten zuen beste astronomo austriar bat zena. Matilde izena, Lebeufek iradoki zuen, Matilde, Parisko behatokiko zuzendariordea zen Maurice Leowyren emaztearen izena baitzen.

1995ean, Lurretik eginiko behaketa batzuen bidez, Matilde asteroidea C motakoa zela ikusi zen. Errotazio periodo luze bat zuela ere aurkitu zen.

1997ko ekainak 27an, NEAR Shoemaker zunda, Matilde asteroideagandik 1212 kilometroko distantziara pasa zen, 9,93 kilometro segundoko abiaduran mugitzen zen bitartean. Honek, espaziontziari, asteroidearen azaleraren 500 irudi baino gehiago hartzea ahalbidetu zion, eta datu berri eta zehatzagoak eman zituen asteroidearen neurri eta masari buruz (espaziontziaren grabitate perturbazioetan oinarrituak). Baina, hurbiltze horretan, Matilderen hemisferio bakarrari hartu zizkion irudiak. Hau, argazkiak nahiko hurbiletik hartu zitzaizkion hirugarren asteroidea izan zen, 951 Gaspra eta 243 Idaren ondoren.

253 Matilderen kraterrik handienetako bat.

Matilde oso iluna da, asfalto freskoaren antzeko albedo batekin, eta, uste denez, kondrita karbonazeozko CI1 edo CM2 meteoritoen antzeko konposaketa duela uste da, mineral filosilikatoz beteriko azalera batekin. Asteroideak, krater ugari ditu, horietako bakoitzak, gure munduko ikatz hobi eta arroen izena jaso duelarik. Bi kraterrik handienak, Ishikari, 29,3 kilometroko luzerarekin, eta Karoo, 33,4 kilometroko luzerarekin dira, asteroidearen batez besteko erradioa bezain zabalak direlarik. Krater hauek eragin zituzten talkek, talka hauek, tamaina handiko beste asteroide batzuen aurka izan zirela adierazten dute, eta, beraz, hauen hondoko marketan nabari daitezke. Kraterretan, ezin daiteke kolore edo dizdira ezberdintasunik ikusi, eta ez dago ukondotze itxurarik ere, eta beraz, asteroidearen barnealdeak nahiko homogeneoa izan behar du. Material mugitzearen aztarnak daude asteroidearen hegoaldeko zatian zehar.

NEAR Shoemaker zundak neurtutako dentsitatea, 1300 kilo metro kubikoko, kondrita karbonazeozko ohiko asteroidearen batez besteko dentsitatea baino txikiagoa da, asteroidea, hondar trinko multzo bat dela esan nahi lezakeelarik. Gauza bera gertatzen da Lurretik optika egokitzaileekin aztertuak izan diren C motako beste asteroide batzuekin ere, 45 Eugenia, 90 Antiope, 87 Silvia eta 121 Hermiona kasu. Matilderen barne bolumenaren %5oeraino, espazio huts bat da. Baina, 20 kilometroko luzera duten mendilerroen existentziak, asteroideak, benetan, indar egituralen bat baduela adieraz lezake, eta, beraz, bere barnealdearen zati handiak, trinkotuak izan ditzake. Matilderen dentsitate baxua, beste asteroide batzuekin izan ditzaken talken arintzaile on bat da, azaleko ezaugarriak mantentzen laguntzen duena.

Matilderen orbita eszentrikoa da, eta asteroide gerriko nagusiaren kanpoaldeko muturrak zeharkatzen ditu. Hala ere, bere orbita, erabat, Martitz eta Jupiterren orbiten artean dago, hau da, ez dituela aipaturiko planeten orbitak zeharkatzen. Matildek, asteroide ezagun guztien artean, errotazio periodorik motelenetako bat ere badu, asteroide baten batez besteko errotazio periodoa, 2,4 eta 24 ordu bitartekoa baita, berea, 17,4 egunekoa den bitartean. Bere errotazioaren iraupen luzearen ondorioz, NEAR Shoemaker zundak, soilik asteroidearen azaleraren %60aren argazkiak hartu ahal izan zituen. Errotazio periodo motela, asteroidearen ilargi baten existentzia adieraz lezake, baina NEAR zundak eginiko bilaketa batean, irudiek ez zuten 10 kilometro baino gehiagoko ilargi baten existentziarik adierazi, Matilderen erradioaren halako 20ko distantzia batean alde guztietara.


Aurrekoa
252 Klementina
Asteroidea
1885eko azaroak 12an aurkitua
Ondorengoa
254 Augusta

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]