Edukira joan

Anna Petronella van Heerden

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Petronella van Heerden
Bizitza
JaiotzaBethlehem1887ko apirilaren 16a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaLurmutur Hiria1975eko urtarrilaren 10a (87 urte)
Hezkuntza
HeziketaAmsterdamgo Unibertsitatea
Hizkuntzakafrikaansa
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta sufragettea

Anna Petronella van Heerden (Betleem, Orangeko Estatu Librea, 1887ko apirilaren 16a - Lurmutur Hiria, Hegoafrika, 1975eko urtarrilaren 10a) ginekologo eta sufragista hegoafrikarra zen.[1][2][3][4]

Anna Petronellaren gurasoak Josephine Ryneva Beck Horak etxekoandrea eta François Willem van Heerden hainbat landa-hiritako magistratua ziren. Boersen komunitatearen parte zen.[1] Boersen gerran, familiak Lurmutur Hirira joan behar izan zuen 1901ean, eta seminario higanot batera bidali zuten ikastera.[1] 1905ean, Orangeko Estatu Librera itzulita, Emily Hobhouserekin elkartu zen Van Heerden, zeinak eskaini zion John Stuart Millen The Subjection of Women (Emakumeen sujbektibatzea) liburuaren ale bat.[1]

Bloemfonteingo Volkshospitaalean lanean hasi zen 1911n, Harrismithen bere kontsultategi medikoa ireki aurretik. 1923an, doktoretza lortu zuen, Afrikaansen bere tesia defendatu ondoren: Die sogenaamde adenioma van die ovarium[5][6][6], hizkuntza horretan idatziko lehena herrialdean. Handik gutxira, Lurmutur Hirira joan zen ginekologo[6] gisa lan egitera.[5]

Mediku-lanarekin batera, Hegoafrikan 1920ko hamarkadan emakumeek bozkatzeko duten eskubidearen alde egiten zuen.[1] 1930eko hamarkadan, Alderdi Nazional[1] berrian sartu zen. Arkeologiaren zale amorratua izaki, 1931n Palestinako Nahal Me'arot haitzuloan Dorothy Garroden zuzendaritzapean egindako indusketetan parte hartu zuen.

75 urte zituela, bere memorien lehen liburukia argitaratu zuen, medikuntzako ikasle gisa zituen oroitzapenak kontatuz.[6]

Lurmutur Hirian hil zen 1975ean.

  • Fascisme – Italië! Duitsland! Suid-Afrika? (1938)
  • Kerssnuitsels (1962)
  • Die 16e Koppie (1965), bere medikuntza-ikasketei buruzko memoria
  • Geslagsregister van die Familie Van Heerden, 1701–1968 (1969)
  • Dames XVII (1969)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f Louise Viljoen. (2008). «Nationalism, gender et sexuality in writing of two Afrikaners women» Social Dynamics: A journal of African studies: pp. 186-202.  doi:10.1080/02533950802280063..
  2. (Ingelesez) Women Marching Into the 21st Century: Wathint' Abafazi, Wathint' Imbokodo. HSRC Press 2000 ISBN 978-0-7969-1966-3. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  3. (Ingelesez) Poel, Jean van der. (2007-04-05). Selections from the Smuts Papers: Volume VII, August 1945-October 1950. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-03370-1. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  4. «Supplemental Information 3: An excerpt from Data Downloads page, where users can download original datasets.» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  5. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :1 izeneko erreferentziarako
  6. a b c d Smit, Lizelle. (2017-04-28). «‘Speaking’ and ‘silence’ in the memoirs of Petronella van Heerden» Literator 38 (1): 11. ISSN 2219-8237..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lotutako artikuluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]