Edukira joan

Antton Mendizabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antton Mendizabal (dantzaria)» orritik birbideratua)
Antton Mendizabal
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1960 (63/64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakdantzaria

Antton Mendizabal Barandiaran (Donostia, 1960) dantzaria da, Eskola taldean ibilitakoa. Hiru urtez jarraian izan zen Euskal Herriko Dantza Sueltoko txapelduna Amaia Illarretarekin batera.[1][2][3][4] Gipuzkoako txapeldunak ere izan ziren hainbatetan.

Dantzako ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskola dantza-taldean ikasi zuen. Amaia Illarretak eskolakoei fandangoa eta arin-arina bere moduan irakasten zien, bere aita Kepa Illarretarekin Aieten ikasi zuen moduan. Interesa erakutsi zuten dantzarien artetik Antton Mendizabal animatu zen Amaiarekin txapelketetan parte hartzeko, eta 1989an hasita hiru urtez jarraian Euskal Herriko Dantza Sueltoko txapela eraman zuten etxera. Hamar urtez dantzatu zuten elkarrekin txapelketaz-txapelketa.

Dantza klasikoa eta garaikidea ere ikasi zituen Donostian eta Parisen. Katatonix taldeko kidea ere izan zen.[5]

Geroago txapelketako epaimahaian ere parte hartu du hainbatetan.[6]

Besteak beste txapelketa hauek irabazi zituzten:

  • 1991: Euskal Herriko Dantza Sueltoko txapelduna Antton Mendizabal-ekin batera
  • 1990: Euskal Herriko Dantza Sueltoko txapelduna Antton Mendizabal-ekin batera
  • 1989: Gipuzkoako Dantza Sueltoko txapelduna Antton Mendizabal-ekin batera Errenteria.[7]
  • 1989: Euskal Herriko Dantza Sueltoko txapelduna Antton Mendizabal-ekin batera

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Villanueva, Aitor. (1991-12-05). Amaia Illarreta: "Gogorra izan arren agian iritsi zait agurraren garaia". Euskanon Egunkariaren hemeroteka.
  2. Beasaingo Jaietako egitaraua. 1991. Dantza Libreko jarduna San Martin Plazan. Antton Medizabal eta Amaia Illarreta. .
  3. «Bizitzaren eskola ere izan da Illarreta familiarentzat» Irutxuloko Hitza 2015-11-19 (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  4. Ohiartzabal, Ainhoa. (2003-02-07). «Kepa Illarreta, Dantza irakaslea eta epaimahaikidea. "Gaurko dantza bikoteek ez dituzte hankak trebatzen"» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  5. Berria.eus. «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  6. «Oiartzualdeko Katerin Artola eta Iker Belintxon dira Euskal Herriko dantzari txapeldunak» Goierriko Hitza 2020-10-17 (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  7. (Gaztelaniaz) Errenteriako gerrtakizunak. Agenda 1989. Errenteria.[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Amaia Ilarreta eta Antton Mendizabal dantzari txapeldunak Euskaldunon Egunkariaren hemerotekan (18 artikulu)