Argiope
Itxura
Argiope | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Agenor (en) |
Seme-alabak | Europa, Zilix, Kadmo, Phoenix (en) , Fineo eta Thasus (en) |
Argiope edo Telefasa (antzinako grezieraz: Τηλέφασσα), greziar mitologian, Tiroko erregina zen. Kasuren batzuetan, Niloren, izen bereko ibaiaren jainkoaren alabatzat hartzen zen. Zenbait seme-alaba izan zituen, horien artean, Europa, Zilix eta Kadmo. Bere senarra Agenor izan zen, edo, ziuraski, Fenix, Kadmo, Europa eta gainontzeko anai-arrebak, Fenixen seme-alaba ziren bertsioan.
Zeusek, Europa loreak biltzen ikusi zuenean, berehala maitemindu zen berataz, eta bahitu egin zuen, zezen zuri bihurtuz. Argiope, bere seme-alabekin batera abiatu zen Europaren bila, baina Trazian, nekatuta hil zen, non Kadmok lurperatu zuen.