Asoka
Asoka | |||
---|---|---|---|
K.a. 268 - K.a. 232 ← Bindusara (en) - Dasaratha Maurya (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Patna, K.a. 304 | ||
Herrialdea | Maurya Inperioa India | ||
Lehen hizkuntza | sanskritoa | ||
Heriotza | Patna, K.a. 232 (71/72 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Bindusara | ||
Ama | Subhadrangi | ||
Ezkontidea(k) | Tishyaraksha (en) Karuvaki (en) Asandhimitra (en) Padmavati (en) (K.a. 265 - Devi (en) (K.a. 285 - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Maurya dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Prakritoa | ||
Irakaslea(k) | Upagupta (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, Enperadorea eta bhikkhu (en) | ||
Influentziak | Siddhartha Gautama | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | budismoa |
Asoka edo Ashokavardhan Maurya[1] (hindiz: अशोक), Asoka Handia izenaz ezaguna (K.a. 304 - K.a. 232) Maurya Inperioko hirugarren enperadorea izan zen. Indiako azpikontinentearen jabe zen, eta Bengala eta Afganistan arteko lurretan agindu zuen. Nolabait, Indiaren sortzaile kontsideratzen da, lur guztien lehenengo batasuna egin baitzuen.
Bindusararen semea eta Chandraguptaren biloba zen. Indiako azpikontinentearen zatirik handienean izan zen errege K.a. 269 ingurutik K.a. 232ra, gaur egungo Afganistanetik Bengalaraino[2], baita hegoalderantz ere, gaur egungo Mysoreraino. K.a. 260. urtearen inguruan, Kalinga[3] konkistatu zuen gerra suntsitzaile batean, bere aurrekoek lortu ez zutena[4]. Gerra sarraskiak ikusi ondoren, budista bilakatu zen pixkanaka[5].
Asokak gerra suntsitzailea hasi zuen Kalingako estatuaren aurka (Odisha berria), zeina K.a. 260. urte inguruan bereganatu zuen[6]. Haren ediktuetako interpretazio baten arabera, budismora[7] bihurtu zen Kalingako gerrako heriotza ugari ikusi ondoren eta bereganatu nahian ekin zuena, eta, diotenez, gerrak 100.000 heriotza eta 150.000 deportazio baino gehiago eragin zituen[8]. Asoka oroitua da zutabeengatik eta ediktuengatik, Sri Lankara eta Erdialdeko Asiara monje budistak bidaltzeagatik eta Buda Gautamaren bizitzan leku esanguratsu batzuk markatzen dituzten monumentuak ezartzeagatik[9].
Asokaren ediktuez harago, hari buruzko informazio biografikoa mende batzuk geroago idatzitako kondairetan oinarritzen da, esaterako, II. mendeko Ashokavadanan (Asoka narrazioa, Divyavadanaren zati bat) eta Sri Lankako Mahavamsa (Kronika Handia) testuan. Indiako Errepublika modernoaren ikurra Asokaren lehoiaren kapitelaren egokitzapen bat da. Ašoka izenak Sanskritoz «minik gabe, penarik gabe» esan nahi du (A «privativum» da, eta Šoka, «mina, larritasuna»). Bere ediktuetan, Devānāmpriya (Jainkoen maitatua) eta Priyadaršin edo Priyadarshi (Guztiak maitasunez begiratzen dituena) deritze. Zuhaitz batenganako zuen afektua da bere izena asoka zuhaitzarekin edo Saraca indicarekin (batzuetan, Polyalthia longifoliarekin gaizki identifikatua) erlazionatzeko arrazoia, eta, horri, erreferentzia egiten zaio Ashokavadanan.
Historia unibertsalaren eskema bilduman (1920), H.G. Wellsek idatzi zuen: «Historiako zutabeak betetzen dituzten erregeen dozenaka milaka izenen artean: maiestate, graziadun, gorentasun eta antzekoak, Asokaren izenak distira egiten du, ia bakarrik, izar batek bezala distiratzen du»[10].
Izena eta etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- aśokavardhana, Sanskritoaren Transliteraziorako Nazioarteko Alfabetoaren sisteman, (IAST ingelesez)[11].
- अशोकवर्धन, sanskritoaren devanagari idazkeran[11].
- Ahskera: /ashóka vardhána/ edo /ashoká várdhana/ (gutxiago erabilia)[11].
- Etimologia: atsekabea arintzen duena:[11]
- aśoka izanik (tristurarik eragiten ez duena)[11].
- * a: partikula negatiboa da[11].
- * śoká (sumina, beroa edo erresumina, sufrimendua, atsekabea, itomena, galera, atsekabea, mina, kezka) dagoeneko Rig-vedan (Indiako testurik zaharrena, K.a. II. milurtekoa) dagoena. Puranatan, Shoká bada ere nahigabearen pertsonifikazioa, heriotzaren semea edo Drona eta Abhimati-ren semea[11].
- várdhana: (gehitzen duena).[11].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebaldeko lurretan, Chanakya jaunak (Chandragupta Mauryaren aholkulari izan zenak) 16 herritako noble eta errege hil zituen, eta bere burua Maurya Inperioko buru izendatu. Artean, Bindusarak, bere semeen artean krudelena zena, Asoka, bidali zuen, matxinada zapuztera. Asokak bere lana egin, eta Ujjaineko gobernadore izendatu zuen Bindusarak.
K.a. 273an, Bindusara hiltzean, haren oinordekotzarako lehia hasi zen. Enperadoreak bere seme Sushim nahi zuen ondorengo, baina ministroek Asoka babestu zuten, eta horrek, anaiordeak hilez, enperadore izatea lortu zuen. Dipavamsa eta Mahavamsa idatziek diotenez, Asokak bere 99 anaiordeak hil zituen: Tissa izeneko bat baino ez zen salbatu.
Enperadore krudela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enperadore izatera iritsi bezain laster, gortean leialtasun probak pasa zituen, eta 500 ministro desleial hil omen zituen. Hurrengo zortzi urteetan, inperioa norabide guztietara zabaldu zuen: mendebalderantz (egungo Afganistan eta Iraneraino); hegoalderantz, Indiako azpikontinentea osatuz, bai eta gaur egungo Sri Lanka ere; iparralderantz, Pamir mendietaraino, eta, ekialderantz, egungo Bangladesh eta Assameraino.
Azpikontinentearen ekialdeko Kalinga eskualdeak (gaur egungo Orissa) aurre egin zion, eta, K.a. 265ean, bi urte iraun zuen gerra hasi zen. Kalinga menperatzeko, krudeltasun osoa erakutsi zuen Asokak, eskualdea erabat suntsituz, 100.000 kalingar gizon hilez eta milaka emakume eta haur deportatuz. Gerra hartan, Asokaren 10.000 gerlari ere hil ziren.
Enperadore handia eta baketsua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kalingako gerran ikusitakoak Asoka bera ere izutu zuen, eta zera esan omen zion bere buruari:
« | Zer egin dut? Hau garaipena bada, zer da porrota? Hau zer da, garaipena ala porrota? Justizia da ala injustizia? Ausardia ala ihesa? Ausarta al da haur eta emakume errugabeak hiltzea? Nire inperioa zabaldu eta aberasteko egiten dut ala beste batzuen erreinuak suntsitzeko? Batek senarra galdu du, besteak aita, honek semea, horrek jaio ez den haurra... Zer da gorpuen zarama hau? Hauek garaipenaren ala porrotaren zantzuak dira? Sai, bele eta arrano hauek herioren edo deabruaren mezulariak al dira? | » |
Gogoeta hauek Budaren ikaskuntzak jarraitzera eta budismoa onartzera eraman zuten Asoka. K.a. 260 urtean, Inperioko erlijio ofizial bihurtu zuen, eta 250 urtetik aurrera, budismoaren enbaxadorea izan zen munduan. Bere seme, Rahul, eta alaba, Sanghamitra, Sri Lankara bidali zituen budismoa zabaltzera, milaka estupa eraiki zituen India osoan, eta, harrezkero, biolentziarik gabeko politikak bultzatu zituen.
Asoka hil arteko garaiak baketsuak izan ziren, eta Inperioaren azpiegiturak modernizatzeari ekin zion. Errepide nagusiak berriztu zituen; ibaiak kanalizatu, eta nekazaritzarako ureztatze sistemak ezarri zituen; ospitale eta unibertsitateak eraiki zituen, eta, erlijio ofiziala budismoa izan arren, erlijio askatasuna ezarri zuen herritarrentzat.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita, Bindusara, enperadore Maurya zuen, eta, ama, ofizialki Dharma bazen ere, kondairak dio gortetik kanporaturiko Subhadrangi erreginaren semea zela. Anaiorde zaharragoak izan arren, Asokak ikasketa militarrak ere egin zituen, eta besteak baino gerlari eta ehiztari hobea zela frogatu. Bindusarak, Jaraunsletza, Susima semearentzat nahi zuen. Baina Ašokak aitaren ministroen babesa lortu zuen, Susima harroegia zela uste baitzuten[12]. Radhagupta izeneko ministro batek zeregin garrantzitsua jokatu omen zuen tronurako sarbidean. Koroatzea K.a. 269an izan zen.
Lehengo urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asokaren idazkunek berek ez dute bere lehen urteak deskribatzen, eta gai honi buruzko informazioaren zati handi bat bera baino ehunka urte geroago idatzitako kondaira apokrifoetatik dator[13]. Elezahar horiek fikziozko xehetasunak dituzten arren, hala nola Asokaren iraganeko bizitzei buruzko narrazioak, Asokaren garaiari buruzko xehetasun historiko onargarri batzuk barne hartzen dituzte[13][14].
Datak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asokaren jaiotzaren data zehatzik ez da, Indiako testu garaikideek ez baitituzte xehetasun horiek erregistratzen. Badakigu K.a. III. mendean bizi izan zela, bere idazkunetan ziurtasun handiagoz ezagutzen diren hainbat gobernari garaikide aipatzen baitira, hala nola Antioko II.a Theos, Ptolomeo II.a Filadelfoa, Antigono II.a Gonatas, Magas Zirenekoa eta Alejandro (Epiro edo Korintokoa)[15] Beraz, Asoka K.a. IV. mendearen amaieran edo K.a. III. mendearen hasieran (K.a. 304 inguruan) jaio zen[16].
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asokaren idazkunak berak nahiko zehatzak dira, baina ez dituzte arbasoak aipatzen[17]. Beste iturri batzuen arabera, hala nola Puranak eta Mahavamsa, bere aita Bindusara Mauryako enperadorea izan zen, eta bere aitona Chandragupta, Inperioaren sortzailea[18]. Ashokavadanak ere Bindusara ematen du aitatzat, baina, bere jatorria, Budaren garaikidea den Binbisara erregeraino darama Ajata shatru, Udayin, Munda, Kakavarnin, Sahalin, Tulakuchi, Mahamandala, Prasomenit eta Nandaren bitartez[19]. Taranathak, XVI. mendeko monje tibetarrak, zeinaren kontakizuna aurreko tradizioen bertsio distortsionatua den[20], Asoka honela deskribatzen du: Champako errege nemitarraren merkatari baten alabaren seme ez-legitimoa[21].
Ashokavadanak dio Asokaren ama Champako brahman baten alaba zela, eta errege batekin ezkonduko zela profetizatu zen. Ondorioz, aitak Pataliputrara eraman zuen, eta, han, Bindusararen haremean sartu zuten, non, azkenean, bere erregina nagusi bihurtu zen[22]. Ashokavadanak ez du bere izenez aipatzen[23], baina beste kondaira batzuek izen desberdinak ematen dizkiote. Adibidez, Asokavadanamalak Subhadrangi deitzen dio[24][25]. Vamsatthapakasini edo Mahavamsa-tikak (Mahavamsari buruzko iruzkin bat), Dharma deitzen dio (Dhamma Palieraz), eta Moriya Kshatriya leinukoa zela dio. Divyavadana kondaira batek Janapada-kalyani deitzen dio[14]; Ananda W. P. Guruge adituaren arabera, hori ez da izen bat, goitizena baizik[24].
II. mendeko Appian historialariaren arabera, Chandraguptak ezkontza aliantza bat egin zuen Seleuko I.a Nikator gobernari greziarrarekin, Horrek eraman du Chandragupta, edo bere seme Bindusara, printzesa greziar batekin ezkondu zela espekulatzera. Hala ere, ez dago frogarik Asokaren ama edo amona greziarrak ziren esateko, eta ideia baztertu egin dute historialari gehienek[26].
Printzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ashokavadanaren arabera, Bindusarari ez zitzaion Asoka gustatzen bere azal latzagatik. Egun batean, Bindusarak Pingala-vatsajiva aszetari eskatu zion zehatz zezala zein zen bere ondorengoa izateko duina bere seme-alabetatik. Aszetaren aholkuari jarraituz, Urrezko Pabiloiko Lorategian biltzeko eskatu zien printze guztiei. Asokak ez zuen joan nahi, aitak ez zuelako gustuko, baina amak konbentzitu egin zuen. Radhagupta ministroak Asoka hiriburutik Lorategirantz irteten ikusi zuenean, printzeari, bidaiarako, benetako elefante bat emateko prest agertu zen[27]. Lorategian, Pingala-vatsajivak printzeak aztertu zituen, eta konturatu zen Asoka izango zela hurrengo erregea. Bindusara ez gogaitzeko, aszetak uko egin zion oinordeko izendatzeari. Horren ordez esan zuen zaldi, jarleku, edari, ontzi eta janaririk onena zuena izango zela hurrengo erregea; aldiro, Asokak irizpidea betetzen zuela adierazi zuen. Geroago, Asokaren amari esan zion semea izango zela hurrengo erregea, eta, haren aholkuari jarraituz, erresuma utzi zuen Bindusararen haserrea saihesteko[28].
Kondairen arabera, Bindusara atsekabetuta zegoen Asokaren itxura itsusiagatik, baina Bindusarak ardura garrantzitsuak eman zizkiola ere badiote, hala nola Takshashila-n errebolta bat erreprimitzea (India iparraldeko tradizioaren arabera), eta Ujjain gobernatzea (Sri Lankako tradizioaren arabera). Horrek iradokitzen du Bindusara txundituta zegoela printzearen gainerako dohainekin[29]. Beste aukera bat izan daiteke Asoka urruneko eskualdeetara bidaltzea hiriburu inperialetik urrun mantentzeko[30].
Kalingako konkista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kalinga Indiako ekialdeko kostaldeko estatua zen, monarkia parlamentarioa zuena. Konkista gerrari ekin zion Ašokak koroatu eta zortzi urtera. Gerrak 100.000 hildako baino gehiago eta 150.000 deportatu eragin zituen. Garaipena ospatzen ari zela eta Kalingako lorategietan paseoan zebilela, hunkituta geratu zen hildakoen kopurua eta hildakoen senideen auhenak ikusita.
Budista bilakatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ašokaren ediktuen XIII. ediktuak Kalingaren suntsipena ikusi ondoren erregeak sentitu zuen bihotz-zimikoa islatzen du:
« | Maiestateak damu du Kalingaren konkistagatik. Izan ere, aurrez menperatu gabeko herrialdea menperatzean, sarraskiak, heriotzak eta deportazioak gertatu ziren, eta, horregatik, Maiestateak tristura eta min handia sentitzen du. | » |
Kalingarekin izandako gerra hilgarriak budismoaren mezenas egonkor eta baketsu bihurtu zuen Ašoka enperadore mendekatia. Budismora bihurtu zen ala ez, ez dago argi[31], tradizio budistak hori baieztatzen duen arren. A. L. Basham indiari buruzko aditu ospetsuaren arabera, Ašokaren erlijio pertsonala budismoa izan zen, Kalingarekin izandako gerraren ondoren behintzat, baina hark zabaldutako Dharma ez zen budismoa[32].
Hala ere, bere babesletzak budismoaren hedapena ekarri zuen Maurya Inperioan, beste erresuma batzuetan, eta mundu osoan K.a. 250 inguruan[33].
XIX. mendeko berraurkitzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendera arte, Ašoka beste izen bat baino ez zen budisten garaiko Indiako erregeen genealogietan. Garai hartako Europako hainbat adituk ere Indiako literaturako kontakizun budistak itzuli zituzten. Kontakizun horiek doktrina budistak erakusten zituzten, baita doktrinaren istorio eta biografia legendarioak ere.
Zeilan, Tibet eta Txinako iturri budista horiek, Divia avadana, Aśoka avadana, Maja-vamsa eta beste batzuetan zeudenak, errege handi baten irudia agertzen zen, Aśoka. Gisa horretako zorroztasun historiko eskaseko hainbat istorio zeudenez, herri-kulturatik zetozela uste baitzen, legendazko figuratzat hartu zen, eta ez zitzaion sinesgarritasunik eman.
Historiak printze krudel gisa deskribatu ohi zuen, tronura igotzeko bere anaiak hil zituena, baina, Kalinga konkistatu ondoren, (Indiako ekialdeko kostaldean, gaur egun Odisha estatuan), Ašoka budista bakezale bihurtu, eta, budismoaren hedapenean, lagundu zuen, une hartatik aurrera modu zuzen eta baketsuan gobernatuz.
Lehen ebidentzia historikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1837. urtean, James Prinsep arkeologo eta filologoak Delhi hirian (iparraldean) kokatutako harrizko zutabe handi baten inskripzio zahar bat itzuli zuen. Inskripzioaren idazkera brahmi-a zen, Indiako idazkerarik zaharrena, sanskritoa eta prakritoa idazteko erabiltzen zena. Brahmi-aren antzinako bertsioa zen, eta, mendeetan bilakaera handia izan zuenez, lehen inskripzio horiek irakurtezinak ziren.
Inskripzioak, bere burua Devanampiya Piyadasi (jainkoen maitea, Piyadasi erregea) aldarrikatzen zuen errege batek, ediktu batzuk erakusten zituen. Aurkitu zituen erreferentzia budisten ondorioz, ikertzaileak Devanampiya Piyadassi Sri Lankako errege bat zela uste izan zuen hasieran.
Baina, urte berean, James Prinsepek Sri Lankako historiako kronika zaharrenetako bi irakurtzeko aukera izan zuen: Dipa vamsa eta Maha vamsa, monje budistek osatuak. Kroniketan, Piyadassi titulua Ašoka errege ospetsuari egozten zitzaiola ondorioztatzen zen.
Inskripzioak dituzten beste zutabe eta harkaitz batzuk ere ezagutzen dira, eta, hurrengo hamarkadetan, erregearen ediktu gehiago aurkitzen eta itzultzen joango dira. Ašokari buruz ditugun ezagutza gehienen iturri dira: bere inperio osoan zutabe eta harkaitzetan grabarazi zituen inskripzio ugari, gehienbat, magadhi-n (hizkuntza prakrito bat), brahmi idazkeran (eta, batzuetan, kharosthi karaktereetan), baina baita grezieraz eta arameeraz ere.
Gainera, idazkun horiek hizkuntza indiar baten idazkera idatziaren lehen laginak dira, eta idazkera horrek berak sortu zituen gaur egun indiar lurrean dauden hizkuntza erdi silabiko guztiak (hala nola idazkera devanagaria), etika budista hedatzen lagundu zuten, eta indarkeriarik eza eta dharmaren doktrinarekiko, eginbeharrarekiko edo bidezko portaerarekiko atxikimendua sustatu zituzten.
Herri-hizkuntza eta herri-hizkuntza bati emandako garrantzia ere ikusten da, prakritoa, hizkuntza «noble» eta literarioaren kalterako, sankritoa, horrela herriak uler dezan kezka erakutsiz.
1915ean, Ašoka izena aipatzen zuen ediktu bat itzuli zenean berretsi zen behin betiko bere nortasuna.
Asokaren ediktuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inperio osoarentzat balioko zuten legeak atera zituen, Asokaren ediktuak izenarekin ezagutzen direnak; Asokaren esanetan, «Gizon guztiak nire haurrak dira. Ni aita bezalakoa naiz haientzat. Aita orok bere haurrentzat ona eta zoriontasuna nahi duenez, nik ere gizon guztiak beti zoriontsu izan daitezen nahi dut».
Ediktuak 33 inskripzio ziren, eta Asokaren zutabeak deritzen zutabeetan idatzi zituen. Inperioko hiri handienetan ezarri ziren zutabe ugari banatu ziren, horietako 19 baino kontserbatzen ez diren arren. Zutabe horiek Asokaren sinboloa zen lehoiak zituzten kapitel gisa. Famatuena, Sarnatheko zutabea da; hiru lehoi ditu kapitelean, eta, gaur egun, Indiako sinbolo nazionala bihurtu da. Zutabe berean, Asoka Chakra (Asokaren Gurpila) ere ageri da, eta, hori, Indiako banderaren erdian ezarri dute.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asokak 40 urtez agindu zuen, baina, bera hil ondoren, Maurya Inperioak beste 50 urte eskas iraun zituen. Anitz emazte eta seme-alaba izan zituen; haietako asko, budismoa zabaltzera bidali zituen inperioko lau muturretara. Asokak Kunala semeren alde jokatu zuen, baina Sampatri bihurtu zen enperadore. Inperioaren gainbeheraren hasiera zen. K.a. 185 urtean, azken enperadorea zen Brihadratha hiltzean, lurrak hainbat printzerritan zatitu ziren. Hogei mende geroago Britainiar Raj bihurtu arte, Indiak ez zuen inoiz batasunik ezagutuko.
Asokaren berraurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendera arte, genealogia budistetan agertzen zen izen ugarietako bat baino ez zen Asoka. Geroago, Sri Lanka, Tibet eta Txinan aurkituriko Divia avadana, Asoka avadana eta Majá vamsha idatziak ediren ziren: hor, Asoka errege handia izan zela irakurri arren, arkeologoek ez zioten sinesgarritasun handirik eman, eta kondairetako pertsonaia baino ez zela uste izan zuten.
1837an, James Prinsep indiar-britainiar arkeologoak Delhin zegoen harri handi bateko inskripzioak itzuli zituen. Asokaren ediktuak ziren, eta Devanampiya Piyadasi (jainkoek maite dutena) erregea ageri zen bertan. Primsepek Sri Lankako erregeren bat zela uste zuen, baina, ediktuan idatzita zeuden aztarna gehiago aurkitu ziren, eta Asokarekin identifikatzen hasi ziren. 1915ean, erabat baieztaturik geratu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑ Thapar, Romila: Asoka y el declive de los Mauryas (1973), p. 51.
- ↑ Jerry Bentley, Old World Encounters: Cross-Cultural Contacts and Exchanges in Pre-Modern Times (New York: Oxford University Press, 1993), 44.
- ↑ Kalinga aurreko Nanda dinastiak konkistatu zuen, baina gero libre geratu zen Asokak berriro konkistatu zuen arte. (Raychaudhuri, H. C.; y Mukherjee, B. N. (1996): Political History of Ancient India: From the Accession of Parikshit to the Extinction of the Gupta Dynasty. Oxford University Press, págs. 204-209, pp. 270-271)
- ↑ Bentley, Jerry (1993): Old World Encounters: Cross-Cultural Contacts and Exchanges in Pre-Modern Times. New York: Oxford University Press, 1993), 45.
- ↑ Kalinga aurreko Nanda dinastiak konkistatu zuen, baina gero askatu egin zen, Asokak K.a. 260. urtean birkonkistatu zuen arte. (Raychaudhuri, H. C.; Mukherjee, B. N. 1996. Historia política de la India antigua: From the Accession of Parikshit to the Extinction of the Gupta Dynasty. Oxford University Press, pp. 204-9, pp. 270-71)
- ↑ Bentley 1993, 44 orr. .
- ↑ Bentley 1993, 45 orr. .
- ↑ Bentley 1993, 46 orr. .
- ↑ Nayanjot Lahiri. (2015-08-05). Ashoka in Ancient India. Harvard University Press, 20- or. ISBN 978-0-674-91525-1..
- ↑ a b c d e f g h . Ikus - vardhana adiera, pág. 114 114. orrialdearen lehen zutabeko hamargarren lerroburuan dagoena 20200924221003. Monier Monier-Williams sanskritologo britainiarraren (1819-1899) Sanskrit-English Dictionaryn. अशोक a-śoka se encuentra 12 renglones antes del final de la tercera columna de la página pág. 113. 113. orriko 3. zutabearen bukaera baino 12 lerro aurretik dagoena 20200614083220.
- ↑ Gyan Swarup Gupta. (1 de enero de 1999). India: From Indus Valley Civilisation to Mauryas. Concept Publishing Company, 268– or. ISBN 978-81-7022-763-2..
- ↑ a b Lahiri 2015, 27 orr. .
- ↑ a b Singh 2008, 332 orr. .
- ↑ Lahiri 2015, 25 orr. .
- ↑ Lahiri 2015, 24 orr. .
- ↑ Lahiri 2015, 26 orr. .
- ↑ Thapar 1961, 13 orr. .
- ↑ Strong 1989, 204 orr. .
- ↑ Thapar 1961, 9 orr. .
- ↑ Thapar 1961, 25-26 orr. .
- ↑ Strong 1989, 204-205 orr. .
- ↑ Lahiri 2015, 323 orr. : Ashokavadanan, ez da Asokaren ama aipatze
- ↑ a b Guruge 1993, 19 orr. .
- ↑ Mookerji 1962, 2 orr. .
- ↑ Thapar 1961, 20 orr. .
- ↑ Strong 1989, 206 orr. .
- ↑ Strong 1989, 207 orr. .
- ↑ Thapar 1961, 21 orr. .
- ↑ Lahiri 2015, 65 orr. .
- ↑ Ashoka - Ancient History Encyclopedia. Ancient.eu.
- ↑ The Wonder That was India : A.L. Basham page 56
- ↑ Buckley, Edmund. Universal Religion. The University Association.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Albinski, Henry S.: «The place of emperor Asoka in ancient indian political thought». En: Midwest Journal of Political Science (volumen 2, n.º 1, pp. 62-75). Midwest Political Science Association: febrero de 1958.
- Dhammika, Ven S.: «The edicts of king Ashoka». En The Wheel Publication (n.º 386/387). Sri Lanka: Buddhist Publication Society, 1993.
- Ganguly, Dilip Kumar: Ancient India, history and archaeology. Abhinav Publications, 1994.
- García, Roberto. «El Dhamma de Aśoka».
- Geiger, Wilhelm: «The trustworthiness of the “Mahavamsa”». En The Indian Historical Quarterly (volumen VI, n.º 2, 1930.
- Hunter, William Wilson: The Indian empire: its people, history, and products. Asian Educational Services, 2005.
- Mahānāma; Geiger, Wilhelm; Haynes Bode, Mabel: Mahavamsa: great chronicle of Ceylon. Asian Educational Services, 1993.
- Naskar, Satyendra Nath: Foreign impact on indian life and culture. Abhinav Publications, 1996.
- Prebish, Charles S.: Buddhism: a modern perspective. EE. UU.: Penn State Press, 1975.
- Smith, Vincent A.: Asoka, the buddhist emperor of India. Read Books, 1920.
- Strong, John S.: The legend of king Aśoka: a study and translation of the «Aśokāvadāna». Motilal Banarsidass Publications, 1989.
- Thapar, Romila: «Asoka and buddhism». En Past and Present (n.º 18, pp. 43-51). Oxford University Press, noviembre de 1960.
- Thapar, Romila: Ashoka and the decline of the mauryas. Nueva Delhi: Oxford University Press, 1997.
- Williams, Paul: Buddhism: buddhist origins and the early history of buddhism in South and Southeast Asia. Taylor & Francis, 2005.
- Allen, Charles. (2012). Ashoka: The Search for India's Lost Emperor. Hachette ISBN 978-1-408-70388-5..
- Bentley, Jerry. (1993). Old World Encounters: Cross-Cultural Contacts and Exchanges in Pre-Modern Times. New York: Oxford University Press ISBN 9780195076400..
- Fitzgerald, James L., ed. The Mahabharata. 7 The University of Chicago Press ISBN 0-226-25250-7..
- Gombrich, Richard. (1995). «Aśoka – The Great Upāsaka» in Anuradha Seneviratna King Aśoka and Buddhism: Historical and Literary Studies. Buddhist Publication Society ISBN 978-955-24-0065-0..
- Guruge, Ananda W. P.. (1993). Aśoka, the Righteous: A Definitive Biography. Central Cultural Fund ISBN 978-955-9226-00-0..
- Guruge, Ananda W. P.. (1995). «Emperor Aśoka and Buddhism: Unresolved Discrepancies between Buddhist Tradition & Aśokan Inscriptions» in Anuradha Seneviratna King Aśoka and Buddhism: Historical and Literary Studies. Buddhist Publication Society ISBN 978-955-24-0065-0..
- Guruge, Ananda W. P.. (1995). «Emperor Aśoka's Place in History: A Review of Prevalent Opinions» in Anuradha Seneviratna King Aśoka and Buddhism: Historical and Literary Studies. Buddhist Publication Society ISBN 978-955-24-0065-0..
- Kosmin, Paul J.. (2014). The Land of the Elephant Kings: Space, Territory, and Ideology in Seleucid Empire. Harvard University Press ISBN 978-0-674-72882-0..
- Lahiri, Nayanjot. (2015). Ashoka in Ancient India. Harvard University Press ISBN 9780674057777..
- Mookerji, Radhakumud. (1962). Aśoka. (3rd revised. argitaraldia) Delhi: Motilal Banarsidass ISBN 978-81-208-0582-8..
- Singh, Upinder. (2017). Political Violence in Ancient India. Harvard University Press ISBN 978-0-674-97527-9..
- Singh, Upinder. (2008). A history of ancient and early medieval India : from the Stone Age to the 12th century. New Delhi: Pearson Education ISBN 978-81-317-1120-0..
- Singh, Upinder. (2012). «Governing the State and the Self: Political Philosophy and Practice in the Edicts of Aśoka» South Asian Studies (University of Delhi) 28 (2): 131–145. doi: ..
- Strong, John S.. (1995). «Images of Aśoka: Some Indian and Sri Lankan Legends and their Development» in Anuradha Seneviratna King Aśoka and Buddhism: Historical and Literary Studies. Buddhist Publication Society ISBN 978-955-24-0065-0..
- Strong, John S.. (1989). The Legend of King Aśoka: A Study and Translation of the Aśokāvadāna. Motilal Banarsidass ISBN 978-81-208-0616-0..
- Thapar, Romila. (1995). «Aśoka and Buddhism as Reflected in the Aśokan Edicts» in Anuradha Seneviratna King Aśoka and Buddhism: Historical and Literary Studies. Buddhist Publication Society ISBN 978-955-24-0065-0..
- Thapar, Romila. (1961). Aśoka and the Decline of the Mauryas. Oxford University Press OCLC .736554.
- Thapar, Romila. (1980). Aśoka and the Decline of the Mauryas. (2.. argitaraldia) Oxford University Press SBN 19-660379 6 OCLC .736554.