Bergamotondo
Itxura
(«Bergamota» orritik birbideratua)
Bergamotondo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Sapindales |
Familia | Rutaceae |
Leinua | Citreae |
Generoa | Citrus |
Espeziea | Citrus ×bergamia |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | bergamot orange (en) eta Bergamot essential oil (en) |
Bergamotondo (Citrus bergamia) garrazkien generoko zuhaitza da, fruitutzat bergamotak ematen dituena.
Ikerketa genetikoen arabera, bergamotondoa limondo eta laranja mingots arbolaren arteko hibridoa da.[2]
Bergamota laranja mota da, zuku asko duena, kolorez horixka. Klase bat baino gehiago da: bergamota arrunta, udazkenean hartzen dena; udako bergamota; Crassane bergamota, etab. Bergamota ez da zuzenean jaten. Bergamotatik, landu ondoren, lurringintzan asko erabiltzen den esentzia ateratzen da.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ The International Plant Names Index. .
- ↑ Federici, C.T., Roose, M.L. & Scora, R.W.. (2000). «RFLP ANALYSIS OF THE ORIGIN OF CITRUS BERGAMIA, CITRUS JAMBHIRI, AND CITRUS LIMONIA» Acta Hortic. (535): 55-64. doi: ..
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.