Berun-zuri
Berun-zuri | |
---|---|
Formula kimikoa | C2H2O8Pb3 |
SMILES kanonikoa | [O-)[O-].C(=O)([O-])[O-].[OH-].[OH-].[Pb+2].[Pb+2].[Pb+2]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [O-)[O-].C(=O)([O-])[O-].[OH-].[OH-].[Pb+2].[Pb+2].[Pb+2] 3D eredua] |
Konposizioa | karbono, hidrogeno, oxigeno eta berun |
Mota | metal hydroxide (en) , gatz basiko, carbonate salt (en) eta lead compound (en) |
Masa molekularra | 777,904923324 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | RYZCLUQMCYZBJQ-UHFFFAOYSA-H |
CAS zenbakia | 1319-46-6 |
ChemSpider | 14148 eta 21171326 |
PubChem | 14834 |
ZVG | 3580 |
EC zenbakia | 215-290-6 |
ECHA | 100.013.901 |
UNII | WDF96425HV |
Berun-zuria edo zerusa (2 PbCO3·Pb(OH)2) berun karbonato basikoa da, margotzeko pigmentu gisa erabilia.[1]
Albayalde izenarekin ere ezagutzen den pigmentu hau sintetikoki sortzen da, behintzat K. a. IV. mendetik.[2] Berez, berun zuriaren konposizio kimikoa duen minerala (hidrozerusita) existitzen da, baina arraroa da, eta ez da pigmentu-iturri bezala erabili. Berun zuria lortzeko beruna eta ozpina erreakzionarazi behar dira; hortaz, ardo-produkzioarekin lotuta egon da, ozpina ardoaren azpiproduktua baita. Pigmentua lortzeko metodorik ezagunena prozedura holandarra da. Prozedura horretan, berun xaflak ozpinaren lurrinekin ipintzen dira kontaktuan zeramika-ontzi batean. Ontzia gorotzekin estaltzen da, CO2 eta bero-iturria izango dena[3]. Beruna duenez toxikoa da, eta egun ez da erabiltzen. Toxikotasun hori artisten gaixotasun askorekin lotu izan da, hala nola, saturnismoa[4]. Izan ere, kaltzio karbonatoa alde batera utzita, pigmentu zuri nagusia izan denez XX. mendera arte, margolari askok pairatu dute berun zuriaren arriskuak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Ertzaintzaren lexikoa] [2013]
- ↑ «Pigments through the Ages - Overview - Lead white» www.webexhibits.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- ↑ (Ingelesez) «Its all there in black and white Girl with a Pearl Earring blog» Mauritshuis (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Montes Santiago, J.. (2006-01-01). «Goya, Fortuny, Van Gogh, Portinari: el saturnismo en los pintores a lo largo de tres siglos» Revista Clínica Española 206 (1): 30–32. doi: . ISSN 0014-2565. (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).