Edukira joan

Girgilu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilur» orritik birbideratua)
Girgilua.

Girgilu edo grilloa[1] U letraren itxura duen metalezko lotura-pieza bat da. Bi muturrak zulatuak ditu, eta zulo horietatik kabila bat sartzen da, pieza ixteko[2]. Antzeko tresna bat eslinga dela esan daiteke.

Presoak zigortzeko tresna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zigor eta tortura tresna gisa ere erabiltzen dira girgiluak, pertsona baten mugikortasuna ebitatzeko, eta ibilera edo mugimenduak kontrolatzeko. Presoen eskuak edo oinak estekatzeko erabiltzen den burdinazko lotura, esku edo oinetan ezartzen diren eta kate batek lotzen dituen uztai moduko bi atalez osatua izaten da girgilu mota hau[3]. Lepoa eta bi eskuak lotu zitzakeen girgilua ezartzen zitzaien esklaboei, adibidez. Eta oinetako girgiluak badira, 21. mendean ere legalki erabiliak, eskuburdinen antzekoak baina orkatilak lotzen dituztenak tarteko kate batekin.

Garrotea deritzon exekuzio eta tortura metodoaren osagarri bat da halaber lepoan ezartzen den girgilu moduko bat.

Girgiluaren euskarazko beste sinonimo bat bilurra da[4]. Kasu honetan, lepoa edo beste gorputz atal batzuk lotzeko edo estutzeko tresna izan daiteke, sokaz edo zurez egindakoa ere, ez metalikoa bakarrik. Urkamendian kondenatuari lepoan ezartzen zaion korapiloari urka bilurra esan izan zaio, adibidez[4]. Adar malguekin egindako zurezko bilurretan egon daiteke hitzaren etimologia, bil-, bildu, forma eta hur/hurritz zuhaitzaren izena elkartzetik eratortzen baita etimologia probablea[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-15).
  2. www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-15).
  3. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-15).
  4. a b c «bilur - Orotariko Euskal Hiztegia bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]