Bourbon (edaria)
Itxura
Bourbon (edaria) | |
---|---|
American whiskey (en) | |
Materialak | kontserbako artoa |
Historia | |
Jatorria | Ameriketako Estatu Batuak |
Sorrera-data | XVIII. mendea |
Honen izena du | Borboi leinua |
- Artikulu hau edariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bourbon».
Bourbon Estatu Batuetako whiskien familiako edari destilatua da. Bere izena Kentuckyko Bourbon konderritik datorkio.[1]
AEBetako legediaren arabera, artoa oinarri hartuta egin behar da, %50 eta 70 arteko kontzentrazioan. Beste osagai batzuk garia, zekalea edo garagar malteatuak dira. Ez dago legezko errekerimendurik gutxieneko aldi baterako eta azken produktua bourbon izendatzeko, baina straight bourbon izendatzeko, gutxienez bi urteko zahartzea izan behar du. Gainera, lau urte baino gutxiago dituen bourbon orok etiketan jakinarazi behar du aldi zehatza. Oro har, bourbona bost urtez heltzen da haritzezko upeletan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cowdery, Charles K.. Bourbon, Straight: The Uncut and Unfiltered Story of American Whiskey. , 25 or..
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |