Edukira joan

Crater (konstelazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Crater 
Datuak
LaburduraCrt
GenitiboaCrateris
SinbologiaKopa
Eremua282 gradu karratu (53. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
0
Izarrik distiratsuenaδ Crateris (itxurazko magnitudea 3,57)
Meteoro euriakrateridak
Konstelazio mugakideakLeo (konstelazioa), Sextans (konstelazioa), Hydra, Corvus eta Virgo
Behaketa
Igoera zuzena11 h
Deklinazioa-15°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Apirila
+65° eta −90° latitude bitartean ikusgai.

Crater edo Kopa[1][oh 1]latinez: Crater— Hego hemisferioko konstelazio bat da. Ptolomeok II. mendean deskribatutako 48 konstelazioetariko bat da, eta, halaber, gaur egungo 88 konstelazioetariko bat[2]. Tradizioaren arabera, Apolo jainkoaren kopa irudikatzen du[3]. Ez du distira handiko izarrik.

Izar nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • α Crateris (Alkes), 4,08ko magnitudekoa, konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena.
  • β Crateris, 4,46ko magnitudeko izar zuria.
  • γ Crateris, 4,08ko magnitudekoa; sekuentzia nagusiko izar zuri bat da.
  • δ Crateris, 3,56ko magnitudekoa, erraldoi laranja, konstelazioko izarrik distiratsuena.
  • ε Crateris, 4,82ko magnitudekoa, erraldoi laranja.
  • θ Crateris, 4,68ko magnitudeko izar zuri-urdina.
  • HD 96167, izar horia; exoplaneta bat du.
  • HD 98800 (TV Crateris), izar-sistema gaztea, lau izarrez osatua.
  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 19 or..
  2. (Ingelesez) Kanas, Nick. (2012). Star Maps: History, Artistry, and Cartography. Springer New York, 111 or. ISBN 9781461409175..
  3. (Gaztelaniaz) Llosa, Jorge Guillermo. (1965). El libro de Odiseo. Zig-Zag, 79 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]