Dihidroxiazetona
Dihidroxiazetona | |
---|---|
Formula kimikoa | C3H6O3 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono, oxigeno eta hidrogeno |
Mota | Zetosa eta triosa |
Masa molekularra | 90,032 Da |
Erabilera | |
Tratatzen du | leukoderma (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | RXKJFZQQPQGTFL-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 96-26-4 |
ChemSpider | 650 |
PubChem | 670 |
Reaxys | 1740268 |
Gmelin | 16016 |
ChEMBL | CHEMBL1229937 |
ZVG | 492562 |
EC zenbakia | 202-494-5 |
ECHA | 100.002.268 |
CosIng | 75563 |
MeSH | D004098 |
RxNorm | 3430 |
Human Metabolome Database | HMDB0001882 |
KNApSAcK | C00053166 |
UNII | O10DDW6JOO |
NDF-RT | N0000148108 |
KEGG | D07841 eta C00184 |
PDB Ligand | 2HA |
Dihidroxiazetona konposatu organikoa da formula duena,monosakaridoen familiakoa. Zehakziago, zetosa bat da; zetosarik sinpleena, 3 karbono soiik baititu.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Molekularen muturretan hidroxilo taldeak ditu eta 2. karbonoan karbonilo taldea. Horregatik zetona bat da. Karbono asimetrikorik ez duen gluzido bakarra da eta beraz ez du L eta D enantiomerorik.
Normalean dimero gisa aurkitzen da eta ez da uretan disolbatzen erraza, monomero gisa dagoenean ordea azkar disolbatzen da uretan zein eter edo azetonatan.
Garrantzia biologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Forma fosforilatuak (dihidroxiazetona fosfatoa) glukolisian hartzen du parte. Fruktosa-1,6-bisfosfatoa erdibitzean sortzen da eta berehala Glizeraldehido-3-fosfato bihurtzen da glukolisian aurrera jarraitzeko.
Glukolisian dihidroxiazetona-fosfatoa fruktosa 1-6 difosfatotik abiatuta sortzen da, fruktosa difosfato aldolasa izeneko entzima batek katalizatutako errakzio honetan:
Dihidroxiazetona-fosfatoarekin batera glizeraldehido-3-fosfatoa ere agertzen da goiko erreakzioan. Ondoren, eratutako dihidroxiazetona-fosfatoa glizeraldehido-3-fosfato bihurtzen da isomerasa batek katalizatutako erreakzio honetan:
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1920. hamarkadan larruazala belzteko erabili zuten zientzialari alemaniarrek. Gerora ikusi da ez dela toxikoa, eta dihidroxiazetona hainbat aminoazidorekin elkartuz gero kolore gama zabala lortzen dela, horitik hasi eta marroiraino. Bitiligo gaixotasuna dutenentzako tratamentutan erabiltzen hasi zen baina gaur egun belzteko krematan ohiko konposatua izaten da.
Azken urteotan nork bere burua belzteko kremak indarrez merkaturatu dira eta arrakasta adierazgarria izan dute. Horien osagai nagusia dihidroxiazetona da[1].
Ardogintzan Acetobacter aceti eta Gluconobacter oxydans bakteriek glizerola erabiltzen dute karbono iturri gisa eta 2. karbonoa oxidatuz dihidroxiazetona ekoizten dute. Honek ardoa gozotu egiten du[2].
Kirolariek dihidroxiazetona eta pirubatoa konbinatuz lorturiko gluzidoa hartzen dute elikagai gehigarri bezala, gantzen biodegradazioa sustatzen baitu eta horrela masa muskularra handitzen da[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Autobrontzeadoreak | Consumer. 2005-08-02 (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- ↑ Drysdale, D.S., Fleet, G.H.. (1988). «Acetic acid bacteria in winemaking: a review» American Journal of Enology Viticulture (39).
- ↑ Pyruvate. 2007-10-11 (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karbono hidratoak | ||
---|---|---|
|