Eduardo Pavlovsky
Eduardo Pavlovsky | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1933ko abenduaren 10a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Buenos Aires, 2015eko urriaren 4a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikiatra, mediku idazlea, antzerkigilea, saiakeragilea, antzerki aktorea eta zinema aktorea |
|
Eduardo Pavlovsky (Buenos Aires, Argentina, 1933ko abenduaren 10a - Buenos Aires, Argentina, 2015eko urriaren 4a) argentinar antzerkigilea, zuzendaria eta antzezlea, eta mediku psikoanalista izan zen.
Psikodramako antzerkigile nagusietako bat. Yenesi antzerki taldearen bidez, Ionesco, Pinter eta Beckett bezalako antzerkigileak ezagutarazi zituen Argentinan. Bere antzerki lanetako argudioa eduki sozial, politiko eta psikologikoz beterik dago. Pertsonaiak haiek berek ehundu duten armiarma sarean mugitzen dira, hiru eduki horiekin nahasturik. Argentinako diktadura militarraren garaian zentsura eta jazarpena pairatu zituen, eta zenbait urtean Espainian bizi izan zen erbesteraturik.
Argentinara itzuli zenetik haren ospea, antzezle eta antzerkigile gisa, alde guztietara hedatu zen. Obra nagusiak: Circus-loquio (1961-1970); Último match (1970, Azken match-a); La mueca (1971, Keinua); El señor Galíndez (1973, Galíndez jauna); Telarañas (1977, Amaraunak); Potestad (1985, Ahalmena); Pablo (1987).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-03-14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.