Eliza Wigham
Eliza Wigham | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Edinburgo, 1820ko otsailaren 23a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Dublin, 1899ko azaroaren 3a (79 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | sufragista eta abolitionist (en) |
Elizabeth (Eliza) Wigham (Edinburgo, 1820ko otsailaren 23a - Dublin, 1899ko azaroaren 3a) britainiar sufragista eta abolizionista zen. Emakume britainiarrentzako eskubide zibilak lortzeko hainbat kanpainatan parte hartu zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitak, John Tertius Wighamek, kotoizko tapaukak egiten zituen, eta ama Jane Richardson zuen. Familia Newingtongo 5 South Gray Streeten (Edinburgo) bizi zen. Wighamdarrak quaker antiesklabista batekoak ziren, Glasgown, Newcastlen eta Dublinen ere bazegoena. John Richardson Wigham (1829-1906) anaietako bat ingeniari ezaguna zen, gas-argiztapenari buruzko ikerketengatik. Elizaren ama eta haren ahizpa nagusia 1830ean hil ziren, eta anaia gazteena 1831n. Haren aita Jane Wighamekin ezkondu zen, sortzez Glasgowkoa, non aktiboa baitzen emakumeen boto-eskubidearen eta esklabotza abolitzearen alde.
1840ko ekainean, Eliza Wigham Esklabotzaren aurkako Mundu Konbentzioan izan zen Londresen, Elizabeth Pease Nicholekin. Beste ekintzaile britainiar batzuek ere parte hartu zuten, hala nola Lucy Townsend eta Mary Anne Rawson britainiarrek eta Lucretia Mott eta Elizabeth Cady Stanton estatu-batuarrek. Emakume ordezkariak gizonengandik aparte egon ziren eserita. The Anti-Slavery Cause in America and its Martyrs liburua argitaratu zuen. Esklabotzari buruz Gobernu Britainiarrean eragiteko liburua zen, eta, Sezesio Gerran, Erresuma Batuak Ameriketako Estatu Konfederatuei emandako laguntzak Estatu Batuetako esklabotza babestera eraman baitzezakeen erresuma.
1863an, Eliza Wigham Ladies' London Emancipation Society elkarteko batzordeko kide izan zen, Clementia Taylorrek eta Mary Estlinek sortua. Eliza Wighamen amaginarreba Jane Wighamek eta haren lagun batzuek Edinburgh National Society for Women's Suffrage delakoaren sukurtsala sortu zuten: Edinburgh National Society for Women's Suffrage. Eliza Wigham eta Agnès McLaren idazkari bihurtu ziren, Priscilla Bright McLaren presidente eta Elizabeth Pease diruzain.[1]
Oso aktiboa zen Adiskideen Erlijiozko Elkartean, eta oso konprometitua Scottish Christian Union-en (SCU), British Women Temperance Association mugimenduaren filiala, alkoholismoaren aurka borrokatzen zena, baina baita emakumeen sufragioaren alde ere. Scottish Christian Union-eko lehendakariordea izan zen, 1876an sortu zenetik 1898 arte. Ospitaleetako bizi-baldintzak hobetzeko ere lan egin zuen (workhouse delakoak en), Londresen quaker-bilera batean ezagutu zuen Elizabeth Fryrekin. Maiz bisitatzen zuen Edinburgoko Canongate auzoko St Cuthbert's ospitalea.
Eliza Wighamek ere prostituzioaren aurkako legeak indargabetzeko kanpainan parte hartu zuen. Edinburgoko Batzordeko idazkari izendatu zuten, eta 1869an Contagious Diseases Actsen aurka bozkatu zuten 19 emakumeetako bat izan zen. Ladies National Association for the Repeal of the Contagious Diseases Acts elkartea 1886an indargabetu ziren lege horiei erantzuteko sortu zen.
Amaginarreba 1888ko azaroan hil zitzaion, eta anaia 1897an. Familiaren etxea saldu, eta, 1898ko maiatzean, Mary Wigham Edmundson ahizpa alargunduarekin bizitzera joan zen, Foxrocken, Dublinetik gertu. Pixkanaka ahulduz joan zen, eta 1899ko azaroan zendu zen.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anti-Slavery Cause in America and its Martyrs, Londres, A.W Bennett, 1863 (berrarg. Cambridge University Press, 2015, 182 or. ( ISBN 9781108075640)
Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren omenez, omenaldi-liburu bat argitaratu zen. 2015ean, Edinburgoko historialariek ekimen bat jarri zuten abian hiri hartako lau emakume sufragista eta abolizionistaren lana aintzatesteko: Eliza Wighamez gain, Elizabeth Pease Nichol, Priscilla Bright McLaren eta Jane Smeal dira Eskoziaren historiako lau emakume “ahaztuak”.[2][3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Eliza Wigham, The Scottish Suffragists.
- ↑ Campaign to honour four 'forgotten' heroines of Scottish history, The Herald (Glasgow), 2 June 2015.
- ↑ John Simkin. (màj 2020). Jane Smeal. ..
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (en) Elizabeth Crawford, « Eliza Wigham », dans The Women's Suffrage Movement. A reference Guide 1866-1928, Londres, Routledge, 2001 (ISBN 0415239265), p. 708.
- (en) Lesley M. Richmond, « Wigham, Eliza (1820–1899) », dans Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, 2004 (lire en ligne )