Erlatibitatearen teoria
Erlatibitatearen teoriak Albert Einsteinek XX. mendearen hasieran plazaratutako bi teoria hartzen ditu bere baitan, erlatibitate berezia eta erlatibitate orokorra, zeinak une hartan mekanika newtondarrak eta elektromagnetismoak zuten bateraezintasunari irtenbidea aurkitzeko asmoz garatu baitzituen.
Erlatibitate berezia 1905ean argitaratu zuen, eta mende batzuk lehenago Galileok eta Newtonek garatutako mugimenduaren legeak berdefinitu zituen Maxwellen elektromagnetismoarekin bateragarri bihurtuz; horretarako bi postulatutan oinarritu zen: erreferentzia sistema inertzial guztientzat lege fisikoak berdinak direla eta argiaren abiadura, hutsean, balio konstantea dela argiaren iturriaren mugimendua edozein izanik ere. Teoria honek grabitate indarrik gabeko kasua aztertzen du.
Erlatibitate orokorra 1915ean argitaratu zuen. Erlatibitate bereziaren orokortze bat da, bere baitan grabitate-indarraren eragina kontuan hartzen duena. Teoria honek Newtonen grabitazioaren teoria ordezkatu zuen, nahiz eta grabitate eremu ahulen pean eta abiadura txikietan Newtonen teoriak baliozkoa izaten jarraitzen duen. Erlatibitate berezia teoria honen kasu bat baino ez da.
Teoria hau izendatzeko, erlatibitate terminoa Max Planck fisikariak 1906an erabili zuen lehenbizikoz, erlatibitate bereziak (eta denborarekin, erlatibitate orokorrak) zeukan erlatibitate printzipioaren erabilera nabarmentzeko.
Erlatibitate berezia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1905an Albert Einsteinek bere Annus Mirabilisaren barne argitaraturiko "Gorputz Mugikorren Elektromagnetismoari Buruz" artikuluan erlatibitatearen teoria bereziaren kontzeptua aurkeztu zuen. Erlatibitate bereziak esaten duena zera da, bata bestetik higidura uniformean edozein erreferentzia sistema inertzialean dauden behatzaileek ezin dezaketela inolako saiakuntzarik egin mugitzen edo geldi daudela erabakitzeko. Ideia hau Galileorena da, baina Einsteinek Galileoren transformaketa teoria Lorentzen transformaketengatik aldatu zituen, aldaketarekin elektromagnetismoa teorian barneratuz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Etxebarria, Jose Ramon. (1971-10-15). «Errelatibitatearen teoria» Anaitasuna 220 (Noiz kontsultatua: 2020-08-08).
- ↑ Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2018-06-21). [https://www.flickr.com/photos/38892589@N02/48098802458/ Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Gardenkiak). ] UEU (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
- ↑ «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |