Rotifera
Itxura
(«Errotifero» orritik birbideratua)
Rotifera | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Goierreinua | Holozoa |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Rotifera Cuvier, 1798
|
Klase eta ordenak |
Rotifera animalia sasizelomatu mikroskopikoz osatutako filum bat da. Lehenengo aldiz John Harrisek deskribatu zituen 1696an eta Anton van Leuuwenhoekek ere beste forma batzuk aipatu zituen 1703an. Gehienak 0,1 eta 0,5 milimetro arteko tamaina dute, nahiz eta 50 μm eta 2 milimetro arteko tamaina izan dezaketen. Normalki ur gezatan bizi dira mundu osoan zehar, itsastarrak diren espezie batzuekin batera. Rotifera batzuk igerilariak dira eta, beraz, guztiz planktoniko. Beste batzuk substratuan zehar mugitzen dira eta beste batzuk sesilak dira, tutu batzuen barruan bizi direlarik. 25 espezie kolonial dira (adibidez Sinantherina semibullata). Ur gezako zooplanktonaren parte garrantzitsua dira.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rotifera |