Edukira joan

François Mansart

Wikipedia, Entziklopedia askea
François Mansart

Bizitza
JaiotzaParis1598ko urtarrilaren 23a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1666ko irailaren 23a (68 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Salomon de Brosse (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
MugimenduaGrand Siècle (en) Itzuli
Maisons-Laffitten jauregia askoren ustez Mansarten lan nagusia.
Oroigarria bere Pariseko etxean.

François Mansart (Paris, 1598ko urtarrilaren 13a - ib., 1666ko irailaren 23a) frantses arkitektoa izan zen. Frantziako arkitektura klasikoak izan duen artista handienetakoa. Mansarda izeneko ganbera asmatu zuen. Lan aipagarriak: Parisko Sta. Maria eliza (1632) eta Balleroy (1626) eta Maisons-Lafitte gazteluak (1642-51).Frantziako arkitektura barrokoan klasizismoa sartu zuen arkitektoa izan zen. Encyclopædia Britannica-k lorpen handieneko XVII. mendeko arkitekto frantziar bezala aipatzen du, bere lanak bere finezia, sotiltasun eta dotorezia maila altuagatik aintzatesten direlarik.[1] Bere proiektu guztiek antzinateko ereduak hobetzera jo zuten.

François Mansarten eragina handia izan zuen. Horrela Johann Bernhard Fischer von Erlach arkitekto austriarraren eta Christopher Wren ingelesaren lanetan. Biak Parisen ezagutu zituen, 1666an.

Mansarte Parisen jaio zen, Saint-Victor faubourgen. Aita Absalon Mansart erregearen zerbitzuan zegoen maisu-zurgina izan zen.[2] Ama, Michelle Le Roy, arkitektoen ingeniarien familia batekoa zen, esaterako Philibert Le Roy, Luis XIII.a Frantziakoaren arkitektoa Versallesen.[3] Zazpi seme-alaba izan ziren, François seigarrena. Baina aita 1610ean hil egin zen, Françoisek hamabi urte zituenean.

Bere familiak hargin eta eskultore gisa trebatzen lagundu zion. 1612tik 1617ra, Germain Gauthier eskultore eta Rennes hiriko arkitektoarekin ikasi zuen. Orduan ezagutu zituen Salomon de BrosseHenrike III.a Nafarroakoaren erregealdiko arkitektorik ezagunena — eta Charles du Ry. 1618tik 1621era, bere osaba Marcel Le Roy ordezkatuz, Tolosa Okzitaniako Zubi Berria (1541-1632) berreraikitzen lan egin zuen, Jacques Lemercierren proiektuaren arabera. Eraikuntza honek bere prestakuntzaren amaiera markatu zuen. Mansertek ez zuen Italiara ikasketa-bidaia bat egiteko aukerarik izan, bere jarduera ezin zuelako eten. Gazteak bere liburutegi handiari esker ikasi zuen arkitektura, XVI. mendeko arkitektura frantsesa eta arkitektura italiarra ezagutuz.

Bere lehen lorpen nabarmena Feuillantsen elizaren fatxada izan zen; 1623an marrazkia aurkeztu zuen. Konposizio horrek Salomon de Brosse arkitekoaren Saint-Gervais-Saint-Protais elizan (1616) inspirazio handia izan zuen lan hori eta nolabaiteko arrakasta izan zuen bere garaian.[4] Urte berean, Bernyko gazteluaren berrikuntzan parte hartu zuen. Berrikuntza hori atsegin izan zuen Jean de Choisy, Orleanseko dukearen kantzilerrak. 1626an 1631n amaituzen Choisyk Balleroyko châteauaren eraikuntza, bere esku uztea erabaki zuen. Gaztelu horrek Mansart estiloaren berezitasun guztiak biltzen ditu: bolumenek piramide forma dute, sabaiak ebakita eta linternaz errematatuta daude, eta eskailera bertan eusten da estereotomiaren kontrol garrantzitsuari esker.[5] Konposizioak Plessis-Bellevilleko jauregiaren (1628) planoari heltzen zion berriz ere. Gainera, lorategiko patioaren aldean terraza bat sortu zuen, gaztelua lorategiaren gainean irekitzen zuena. Formula hori sarritan errepikatuko da geroago.[6] Bere lehen lanetatik zutik dirauen adibide bakarra da jauregi hau.[7]

1634an, Gaston Orleanskoak berriz deitzea erabaki zuen, Bloisko gaztelu berri bat sortzeko; azkenean honen zati bat bakarrik osatuko zen (egungo ipar hegala edo Gaston Orleanskoarena). Proiektu erraldoi bat zen baina 1638an abandonatua izan zen, Luis XIV .a errege izango zenaren jaiotzaren ondoren, Gaston Orleanskoak tronuaren oinordeko izateari utzi baitzion.[8]

1641ean, René de Longueilek bere Maisons-Laffitte jauregiaren eraikuntza agindu zion. Proiektuak Balleroyko gazteluaren elementu asko biltzen zituen eta arkitektoaren ospea behin betiko ezarri zuen. Geroko arkitekturarako benetako eredu bihurtu zen; horrela idatzi zuen Jacques-François Blondelek bere Cours d'Architecture (1771) liburuan.

Egiten zituen eraikuntza-kostuengatik ere ezaguna izan zen. Aberatsenek bakarrik egin zezaketen berarekin lan. Izan ere, Maisons-Laffitteko gazteluaren hegal bat eraiki ondoren, suntsitu eta berreraiki egin zuen, emaitza on bat lortzeko. René de Longueil atxilotzeak lana eten zuen. 1658an berriz ekin zioten lanari.

1645etik aurrera, Mansart Parisko Val-de-Grâce abadiaren komentuan eta elizan aritu zen lanean, Ana Austriakoaren enkargu gutiziatua. Baina, Mansart egin zuen diru xahuketa zela eta, baztertua izan zen[9] eta haren ordez Jacques Lemercierrek ordezkatua zuen lanetan. Lemercierrek Mansartek egindako proiektua jarraitzeari ekin zion.

1650ean, lehen ministro Jules Mazarin kardinalaren etsai ziren politikariek haren kontra egiteko Mansart helburu gisa aukeratu zuten. Mansart maiz Mazarinentzat lan egiten baitzuen. 1651n La Mansarade argitaratu zuten, arkitektoari bitxikeria basatiak eta azpijokoak leporatzen zizkion panfletoa.

Behin Luis XIV.a Borboikoa tronuan, Mansart enkargu ugari galdu zituen. Haren proiektuak Louvre berritzeko eta Saint-Denisko errege-mausoleoa eraikitzeko inoiz ez ziren aurrera eraman. Izan ere, garai honen proiektu batzuk bere iloba-biloba zen Jules Hardouin-Mansartek berreskuratu zituen.

Mansart gaixotasun baten ondorioz hil zen Parisen, 1666an. Saint-Paulen hilobiratu zuten.

Mansart inoiz ez zen ezkondu eta ez zituen seme-alabarik izan.

François Mansart arkitektoak eraikin hauek egin zituen:

Châteaux eta jauregiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilobi monumentuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://www.britannica.com/biography/Francois-Mansart
  2. Charles Bauchal (1887). Nouveau dictionnaire biographique et critique des architectes français. París: A. Daly fils et Cie. 415.or. [1]
  3. https://www.larousse.fr/encyclopedie/personnage/François_Mansart/131554
  4. Jean-Marie Pérouse de Montclos (1995). Histoire de l'architecture française. De la Renaissance à la Révolution. Paris: Mengès. 511.or. ISBN 2-85620-374-4..
  5. Jean-Marie Pérouse de Montclos (1995). Histoire de l'architecture française. De la Renaissance à la Révolution. Paris: Mengès. 511.or. ISBN 2-85620-374-4.
  6. Jean-Pierre Babelon; Claude Mignot (1998). François Mansart - le génie de l’architecture. Paris: Gallimard. 303.or. ISBN 2-07-011592-5.
  7. https://www.unav.es/ha/009-MAES/MANSART.htm
  8. Jean-Marie Pérouse de Montclos (1995). Histoire de l'architecture française. De la Renaissance à la Révolution). Paris: Mengès. 511.or. ISBN 2-85620-374-4.
  9. https://www.unav.es/ha/009-MAES/MANSART.htm
  10. http://philippecachau.e-monsite.com/
  11. Rémi Mathis, « Travaux au château de Pomponne » Jules Hardouin-Mansart (1646-1708), zuz. A. Gady, Paris, Maison des sciences de l'homme, 2010, 305-306.or.
  12. Jean-Claude Daufresne, Louvre & Tuileries: architectures de papier, Paris, Liège/Bruxelles, Mardaga, 1987, 61-66. or. ; William Peter Jackson Smith, « MANSART FRANÇOIS -  », Encyclopædia Universalis, "Projets pour le Louvre et la chapelle des Bourbons à Saint-Denis".

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.