Friedrich Heinrich Füger
Friedrich Heinrich Füger | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Heilbronn, 1751ko abenduaren 8a | ||
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua Austriar Inperioa | ||
Heriotza | Viena, 1818ko azaroaren 5a (66 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | State Academy of Fine Arts Stuttgart (en) | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Irakaslea(k) | Nicolas Guibal Adam Friedrich Oeser | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria eta miniaturist (en) | ||
Lantokia(k) | Viena Erroma eta Napoli | ||
Enplegatzailea(k) | Academy of Fine Arts Vienna (en) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Izengoitia(k) | Fuger, Heinrich Friedrich | ||
Genero artistikoa | erretratua | ||
Friedrich Heinrich Füger (Heilbronn, 1751ko abenduaren 8a – Viena, 1818ko azaroaren 5a) alemaniar klasizismo garaiko margolaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stuttgarten Nicolas Guibalen ikasle izan zen eta Leipzigen Adam Friedrich Oeserena. Ondoren Erroma eta Napolira bidaiatu zuen eta bertan Casertako jauregiko freskoak margotu zituen. Vienara itzultzean gorteko margolari, irakasle eta Akademiako zuzendariorde izendatu zuten eta 1806 urtean Belvedere Galeriako zuzendari.
Bere margolan garrantzitsuenak honako hauek diraː Coriolanusen agurra (Czernin Galeria, Viena), Vienako Bakearen Alegoria (1801), Germanicus-en Heriotza (1789an), Cesarren heriotza eta Bathsheba (Budapest Galeria).
Egindako erretratu garrantzitsuenak: Josef II.a Enperadorea, Würtembergeko Elizabeth Wihelmine dukesa, Napoliko Karolina Erregina[1] eta Horatio Nelson (National Portrait Gallery, Londres).[2] Louis David[1] eta Anton Raphael Mengs-en estilo klasikoa jarraituz margotzen zuen eta antzerkizale kutsua zuten bere margoek.
Füger irakasle ere izan zen eta bere ikasleen artean hauek dira ezagunenak: Gustav Philipp Zwinger, eta Franciszek Ksawery Lampi.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Gilman, D. C.; Thurston, H. T.; Colby, F. M., eds. (1906)
- ↑ "Horatio Nelson"
- ↑ "Franciszek Ksawery Lampi"