Gatza eta argia
Gatza eta argia Jesus Nazaretekoak Mendi gaineko predikuan erabilitako irudiak izan ziren, Itun Berrian agertzen den Jesusen moraltasun eta diziplinari buruzko ikasgai nagusia[1]. Irudi hauek agertzen dira Mt 5:13, Mt 5:14, Mt 5:15 eta Mt 5:16 bertsetetan[2].
Mateoren ebanjelioaren 5:13-16 bertsetek promesen eta espektazioen inguruan hitz egiten dute, eta nola espektazioek lehen egindako promesei erantzun behar dioten. Lehenengo bertsioak "munduarentzat gatza" esaldia aurkezten du (antzinako grezieraz: τὸ ἅλας τῆς γῆς, to halas tēs gēs):
« | «Zuek zarete munduarentzat gatza. Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Ez du jadanik ezertarako balio, botatzeko baizik eta jendeak zapaltzeko. | » |
—Elizen Arteko Biblia[3] |
Bigarren betsetak "mendi gainean dagoen hiria" kontzetua aipatzen du (grezieraz: πόλις […] ἐπάνω ὄρους κειμένη, erromanizatua: polis […] epanō orous keimenē):
« | «Zuek zarete munduarentzat argia. Ezin daiteke ezkuta mendi gainean dagoen hiria. | » |
—Elizen Arteko Biblia[4] |
Azken bi bertsoek eskatzen dute ez ezkutatzeko kriseilua ontzipean, Lk 8:16-18 bertsetean ere agertzen dena. Munduarentzat argia ere Jn 8:12 bertsetean agertzen da, Jesusek bere buruari buruz hitz egiteko.
« | 15 Kriseilua ere ez da pizten ontzipean ipintzeko, argimutilaren gainean baizik, etxeko guztiei argi egiteko. 16 Era berean, zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita gorets dezaten. | » |
—Elizen Arteko Biblia[5] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Vaught, Carl G.. (2001). The Sermon on the mount : a theological investigation. (Rev. ed. argitaraldia) Baylor University Press ISBN 0-918954-76-2. PMC 45243167. (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
- ↑ Talbert, Charles H.. (2010). Matthew. Baker Academic ISBN 978-0-8010-3192-2. PMC 460060210. (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
- ↑ Mt 5:13
- ↑ Mt 5:14
- ↑ Mt 5:15-16