Grange harrespila
Grange harrespila (ingelesez Grange Stone Circle, irlanderaz Lios na Grainsi) Limerickeko konderrian dagoen Gur aintziraren ondoan dagoen harrespila da, Irlandako handiena hain zuzen ere. Bruff herritik 4 kilometro eskasera dago.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]45 metrotako diametroa dauka eta guztira 113 harri zenbatu dira. Harririk handienak 2'8 metrotako altueraraino iristen dira eta 40 tonako pisua dute. Honetaz gain lurreko buztina 60 cm-ko sakoneraraino iristen dela ikusten da. Udako solstizioarekin lerrokaturik dago harrespila, egun hartako egunsentian eguzki izpiek zirkuluaren erdian jotzen baitute.
Indusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi giza bihotzen aztarnak aurkitu dira, erretako hezur batzuk ere bai, hala gizakienak nola animalienak. Honetaz gain Brontze Aroko eta Neolito garaiko eramikazko tresneria ere bai.