Heparina
Heparina jarduera antikoagulatzailea duen heteropolisakarido bat da, ugaztunen ehunetan modu naturalean dagoena.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Glikosaminglukano bat da, baina oso sulfatatua dago[1]. Hasiera batean gibeletik lortzen bazen ere (hortik datorkio izena), gaur egun animalien biriketatik eskuratzen da. Bere laborategiko sintesia arlo berria da, ikerketa asko burutzen duena, eta epe laburrean ziur aski emaitzak emango dituena.
Garrantzia biologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Heparinak odolaren gatzapen prozesua blokeatzen du, protronbina tronbina bihurtzen uzten ez duelako. Bere ezaugarri antikoagulatzaileak direla-eta tronbosi arriskua duten gaixoei eman ohi zaie, zain barneko bidetik edo larruazal azpiko bidetik[2].
Eragin dezakeen albo-ondoriorik ohikoena odoljarioak dira.
Mastozitoak eta leukozito basofiloak dira heparina ekoizten duten zelulak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Heparin (Mucous ) Injection BP - Summary of Product Characteristics (SmPC) - (eMC)» www.medicines.org.uk (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ (Ingelesez) «Heparin Sodium Monograph for Professionals - Drugs.com» Drugs.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karbono hidratoak | ||
---|---|---|
|