Ikonoklasmo
Itxura
Ikonoklasmoa nahita egindako ikur eta irudi erlijiosoen suntsipena da, arrazoi politiko eta erlijiosoengatik. Ikonoklasmoaren defendatzaileak ikonoklastak dira, ikonoklasta hitzak hedaduraz beste esanahi batzuk ere bereganatu dituen arren. Kristautasunean, ikonoklasmoak Exodo liburuan agertzen den aginduari jarraizten dio, hor irudi horiek debekatzen zirelako.
VIII eta IX. mendeetan bi aldi ikonoklasta izan ziren Bizantziar Inperioan; halaber, XVI. mendean, Erreforma Protestantean zehar ere, garai ikonoklasta izan zen. Islamean ere irudikapen erlijiosoak debekatzen dira; hala, talibanek Bamyango bi irudi suntsitu zituzten 2001. urtean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |