Ingalaterra-Eskozia muga
Itxura
Ingalaterra-Eskozia muga, Eskoziako gaeleraz: Crìochan Anglo-Albannach) eta ingelesez: Anglo-Scottish border, Erresuma Batuan, Ingalaterra eta Eskozia herrialdeak banatzen dituen muga da. 154 kilometro luze ditu, eta ekialdeko kostalden dagoen Marshall Meadows badiatik mendebaldeko kostaldeko Solwayko fiordora doa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muga hau ez da beti egonkorra izan. Adibidez, Antzinaroan Erromatar Inperioaren Britainia probintzia eta Kaledonia arteko muga hasieran Antoninoren Harresia eta ondoren Hadrianoren Harresiak adierazten zuten. Ondoren, Erdi Aroan, pikto eta gaelikoen Albako Erresumaren arteko muga Fortheko fiordoan zegoen.
Gaur egungo Solway-Tweet arteko Ingalaterra eta Eskozia arteko muga 1237an legalki ezarri zen.