Javalambreko Behatoki Astrofisikoa
Javalambreko Behatoki Astrofisikoa | |
---|---|
Unique Scientific and Technical Infrastructures | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Teruelgo probintzia |
Aragoiko udalerria | Arcos de las Salinas |
Kokapen fisikoa | Javalambre |
Koordenatuak | 40°02′29″N 1°00′59″W / 40.0414°N 1.0164°W |
Altitudea | 1.957 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2013 |
Kudeatzailea | Centro de Estudios de Física del Cosmos de Aragón |
Webgune ofiziala | |
Javalambreko Behatoki Astrofisikoa (gaztelaniaz: Observatorio Astrofísico de Javalambre) Aragoiko Gobernuak kudeatzen duen behatoki astronomiko bat da. Eraikina Arcos de las Salinas udalerrian dago, Javalambre mendiguneko Buitre Haitzeko (1957 m.) tontorretik gertu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buitre Haitza munduko lekurik onenetakoa da espazioa behatzeko, argi-kutsadura txikia baitu. Helburu horretarako lehen instalazioa 1992an hasi zen, baina bertan behera geratu zen finantziazio faltagatik. 2007an proiektuari berriro ekin zioten,[1] eta 2008an Aragoiko Kosmosaren Fisika Ikasketen Zentroa sortu zen, Javalambreko Behatoki Astrofisikoa garatzeko.
Behtokiaren hasierako helburua, energia iluna eta astrofisika aztertzeko espazio ikusgarri guztia kartografiatzea izan zen.[2] Gainera, behatokiak behaketa-orduen ehuneko bat ematen zien beste ikerketa-proiektu batzuei, lehiarako sarbide-deialdien bidez.[3]
Proiektuaren aurrekontu osoa, Galáctica izeneko zentroa barne, 34 milioi eurokoa da, eta Espainiako Gobernuak eta Aragoiko Gobernuak zati berdinetan partaidetutako Teruelgo Inbertsio Funtsak %70 finantzatzen du. Gainerakoa EEGF Funtsek, Rio de Janeiroko Behatoki Nazionalak eta São Pauloko Unibertsitateak eman dute (hauek proiektu honetan interes berezia baitute).
Teleskopioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Javalambreko Behatoki Astrofisikoak eremu osoan irudi-kalitatea duten ikuseremu handiko (FoV) bi teleskopio profesional ditu nagusiki: JST250 teleskopioa- Javalambre Survey Telescope izenekoa- 3 graduko ikuseremua duen 2,55 metroko étendue handiko teleskopioa, eta JAST80 teleskopioa- Javalambre Auxiliary Survey Telescope izenekoa- 2 graduko ikuseremua duen 80 zentimetroko teleskopioa. Bi teleskopioek formatu handiko CCDak dituzten azken belaunaldiko kamera panoramikoak dituzte, bai eta unibertsoaren kartografiatze bat egiteko bereziki diseinatutako iragazki optikoen multzo bakar bat ere, nazioarteko astrofisikan aurrekaririk ez duen espektro optikoaren maila osoan.[4]
2020an JPCam instalatu zuten, 1.200 milioi pixel baino gehiagoko kamera astronomikoa. 9 milioi euro baino gehiagoko inbertsioaren ondoren, unibertsoa kartografiatzea ahalbidetuko zuen. Munduko bigarren kamerarik handiena da Hawaiiko Pan-STARRS teleskopioarenaren atzetik.[5]
Behatokiko eraikin guztiak lurpeko bideen bidez konektatuta daude, eta, horiei esker, instalazio guztiak erabil daitezke Buitre Haitzeko meteorologia kontrakoa denean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «El Observatorio Astronómico de Javalambre será un referente para el estudio de la Astrofísica y la Energía Oscura» aragondigital.es 2007-5-10.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Teruel cartografiará el cosmos» El periódico de Aragón 2014-8-1.
- ↑ (Gaztelaniaz) «El observatorio de Javalambre descubre una supernova a más de 600 millones años luz» El Periódico de Aragón 2020-12-25.
- ↑ cefca.es
- ↑ (Gaztelaniaz) «La segunda cámara astronómica más potente del mundo se instala en Javalambre» Heraldo de Aragón 2020-6-16.