Jules Feiffer
Itxura
Jules Feiffer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bronx, 1929ko urtarrilaren 26a (95 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Pratt Institute (en) James Monroe High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea, haur literaturaren idazlea, komikigilea, kazetaria, antzerkigilea, marrazkilaria eta aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Jules Feiffer (New York, 1929ko urtarrilaren 26a) estatubatuar marrazkilaria da.
Art Students Leaguen eta Pratt Institutuan ikasi zuen. 1949tik 1951ra bitartean, Clifford izeneko lana argitaratu zuen egunkarien igandeko gehigarri ilustratuetan. Armadan egin zituen bi urteetan, marrazki bizidunak egin zituen transmisio-taldearentzat. 1956an, New Yorkeko The Village Voice astekari intelektualean hasi zen lanean. Aldizkari horretarako egindako lehen marrazkiak bi liburuotan daude bilduta: Sick, Sick, Sick (1958) eta Boy Girl, Boy Girl (1961). Horiez gainera, beste lan hauek ere egin zituen: Passionella and Other Stories (1959), Munro, George´s Moon eta Boom! Music-Hallerako ere hainbat ikuskizun satiriko egin zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.