Edukira joan

Julio Soto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julio Soto

(2011)
Bizitza
JaiotzaGorriti1987ko abuztuaren 28a (37 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Discogs: 6878960 Edit the value on Wikidata
Julio Soto, Baionako finalaurrekoan, 2022ko Txapelketa Nagusian.

Julio Soto Ezkurdia (Gorriti, Nafarroa Garaia, 1987ko abuztuaren 28a) bertsolaria da. San Fermin ikastolatik pasa eta gero, Nekazal ingeniaritza eta Euskal filologia ikasi zituen. Halaber, zutabegilea da Berria egunkarirako, "Larrepetit" atalean. Bertso-irakasle lanetan ere aritu da Iruñeko Bertso Eskolan, Erleta Ikastetxean (Leitzan), Ibarberri Eskolan (Lekunberrin) eta Xalto Ikastetxean (Goizuetan).

Bertsolaritza ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko Bertso Eskolan hezia da. 2003, 2004 eta 2005eko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan txapelduna izan zen. Nafarroako Bertsolari Txapelketako (NBT) 2006ko edizioan finalean sartu zen, 2008koan hirugarrena eta 2009koan txapeldunordea izan zen. Aurrerantzean, Nafarroako txapelduna sei aldiz izan da, 2010ean, 2011an, 2015ean, 2017an, 2019an eta 2023an hain zuzen ere. 2009, 2013, 2017 eta 2022 urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen baita ere.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]