Jurisdikzio-biribilki
Jurisdikzio-biribilkia harrizko zutabea zen, herri baten jurisdikzioa adierazten zuena.[1] Batzuetan, pikota gisa ere erabiltzen zen, alegia, kondenatuak zigortzeko.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jurisdikzio-biribilkiak XIV. mendean sortu ziren, jurisdikzio helbururekin. Biribilkiak tokiko erregimen administratiboa irudikatzen zuen, kokaturik zegoen lekuko herria zen jabea, eta haren bidez jakinarazten zitzaion kanpotarrari herri horrek hiribildu-pribilegioa zuela. Herrien sarreran edo jurisdikzioen mugan jarri ohi ziren, beti bide nagusien ondoan.[2]
1813tik aurrera erabilerarik gabe geratu ziren, Cadizko Gorteek sistema feudalaren adierazpen guztiak herrietatik kentzeko agindu baitzuten. Asko suntsituak izan ziren, eta gaur egun gutxi batzuk baino ez dira geratzen.[2][1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Gallego, Juanma. Joan zaitez pikotara, aizu!. Alea, 2022ko urriak 23, alea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-2-27).
- ↑ a b c Buradon Gatzagako pikota (Buradon Gatzaga, Bastida). Done Jakue bidea: Barrualdeko bidea, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-2-27).