Katherine Dunn
Katherine Dunn | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Garden City, 1945eko urriaren 24a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Portland, 2016ko maiatzaren 11 (70 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Reed College (en) Tigard High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, kazetaria, poeta, irrati-esataria eta sportswriter (en) |
Enplegatzailea(k) | Lewis & Clark College (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Katherine Karen Dunn (Kansas, Ameriketako Estatu Batuak, 1945eko urriaren 24a – 2016ko maiatzaren 11) estatubatuar eleberrigilea, kazetaria, ahots artista, irrati-pertsonalitatea, liburu-ikuskatzailea eta Portland-eko (Oregon) poeta izan zen. Geek Love (Maitasun frikia) (1989) eleberriagatik da ezagunagoa bera. Boxeoan ere idazle oparoa zen.
Bizitza goiztiarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dunn Garden City-n (Kansas)1945ean jaio zen.[1] Bera bost anai-arrebetatik bigarren gazteena zen; aita bi urte bete baino lehen joan zen. Bere ama, Velma Golly, Ipar Dakotako artista, Ozeano Bareko ipar-mendebaldeko mekanikari edo arrantzale batekin ezkondu zen.[2][3] Familia maiz mugitu zen haurtzaroan.[3] Tigard-en (Oregon) bigarren hezkuntza eskolara joan zen, eta gero Portland-eko Reed Collegera (unibersitatea) joan zen beka oso batekin, baina ez zen inoiz graduatu. Haurtzaro zaila izan zuen, pobrezia eta ama bortitz baten ondorioz. Betiko joan zen etxetik 17 urte zituenean. Pobrezia ere elementu garrantzitsua zen bere nobeletan.[4] Unibertsitatean filosofian espezializatu zen, eta gero psikologian.[3]
Geroko bizitza eta karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dunn-ek bere lehen eleberria, Attic (1970),Reed Collegen ikasten ari zela hasi zuen 1967an. Ashbury Heights-era egindako Eguberrietako bidaia batean, gizon bat ezagutu zuen, eta harekin igaroko zituen hurrengo hamar urteak. Elkarrekin joan ziren Mexikora, Bostonera, Ternuara eta Sevillara, eta han amaitu zen Attic; gero, Karpathosera. Han, Truck (kamioa) (1971) bere bigarren eleberria amaitu zuen, eta haurdun geratu zen.[3] Dublinen (Irlanda) erditu zen semea. Zazpi urtez hainbat tokitan bizi ondoren, Portlandera itzuli ziren "eskola publiko alternatibo on bat zegoelako" geratzeko, Metropolitan Learning Center.
Ikasketa Zentro Metropolitarra, alegia.[3] Nob Hill auzoan finkatu zen eta bertan bizi zen hil arte.[2]
Dunn-ek goizetan mahaiak zerbitzatzen zituen semea esnatu baino lehen, eta gauez tabernetan lan egiten zuen, etxeak margotzen zituen, eta ahots off lana egin zuen.[3] 1970eko hamarkadan, Portlandeko KBOO irrati komunitarioan irratsaio bat hartu zuen, eta bertan beste autore batzuen fikzio laburra irakurtzen zuen. Sormenezko idazketa eskola aurreratuak irakatsi zituen Oregon's Lewis & Clark College-n, eta gai bereko graduondoko ikastaro bat Pacific University-n (Ozeano Bareko Unibertsitatea), Forest Grove-n (Oregon).[5]
1981ean, boxeoari buruz idazten hasi zen Dunn, Willamette Astean. Kirolaz maitemindu ondoren, kirolaren berri ematen jarraitu zuen hainbat argitalpenetarako, PDXS,The Oregonian (Oregoitarra) eta The New York Times, besteak beste.[6][7] "Ameriketako Estatu Batuetako boxeo idazlerik onenetariko bat" dela esan dute.[8] Bere 40 urteetan hasi zuen boxeo entrenamendua.[2]
Online boxeo aldizkariko cyberboxingzone.com editore eta kolaboratzailea izan zen. Laurogeita hamarreko hamarkadan, Dunn-ek boxeoari buruzko ohiko albisteen zutabea idatzi zuen PDXSrako. Bertan, noizbait Evander Holyfielden kiroltasunari kritika zehatzak egin zizkion Mike Tyson-ekin izan zuen borroka eztabaidagarria.[9] Dorothea Lange – Paul Taylor Saria irabazi zuen 2004an, School of Hard Knocks:The Struggle for Survival in America's Toughest Boxing Gyms.-egatik (Kolpe gogorren eskola: Ameriketako boxeo gimnasio gogorrentakotan biziraupen borroka). Bere boxeoari buruzko iruzkinak batu ziran bere 2009ko bilduman One Ring Circus: Dispatches from the World of Boxing. (Pista bateko zirkoa: Bidalketak boxeo mundutik).
Bere hirugarren eleberria Geek Love (1989) izan zen, eta bere lanik ezagunena izan zen. National Book Award(Liburuaren Sari Nazionalerako) finalista izan zen. Finalista izan zen, baita ere, Bram Stoker sariarentzat, beldurrezko lehen eleberriagatik. Dunn-ek hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran idazten hasi zeneko bere memoria deskribatu zuen, Portlandeko Washington Park Rose Garden-era bidean, natura versus ondua eta liburuaren sorrera 1989an argitaratzearekin batera ikusiz.[3] Saltzaile indartsua izaten jarraitzen du, milioi erdi bat kopia baino gehiago saldu ditu, eta inoiz ez da inpresiotik atera.[4]
1989an, nobela berri bat lantzen ari zela iragarri zuen Dunn-ek, The Cut Man izenekoa (Gizon ebakia). 1999tik aurrera, oraindik proiektua lantzen ari zen.[10][11] 2008an jakinarazi zuten Alfred A. Knopf editoreak The Cut Man programatu zuela irailean ateratzeko.[8] Nobela argitaratu gabe dago. Laburpen bat The Paris Review[7] aldizkariaren 2010eko udako zenbakian argitaratu zen "Rhonda Discovers Art" izenburupean (Rhondak artea ezagutzen du).
2012an, Dunn Paul Pomerantz Reed Collegeko mutil-lagunarekin elkartu zen berriro, eta ezkondu egin ziren.[2] Dunn 2016ko maiatzaren 11n hil zen. Semeak esan zuen biriketako minbiziak eragindako konplikazioengatik hil zela.
Hil osteko argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022an, idatzi zuen hirugarren eleberria, Toad (1971) (Apoa), Molly Crabapple-ren sarrera batekin, hil ostean argitaratu zuten Farrarrek, Strausek eta Girouxek, eta argitaratutako bere laugarren nobela bihurtu zen. (Horrela, Geek Love baino 18 bat urte lehenago idatzi zuten.) 1971n Harperrek eta Rowk, Attic and Truck eleberriak argitaratu zituztenak, eskubideak ere erosi zizkioten Toadi baina azken finean, ordea, ez zuten argitaratu. (“Liburu honetan inor ez da atsegina!” esan zitzaien bere ). “Haustura baten ondoren bakartze bizitza batean bere burua erretratatu duen emakume bat da, 1970eko hamarkadako lehen urteetan Portland-en, Oregonen, emakumeen askapen mugimenduaren gorenean pobretutako unibertsitateko ikasle bat bezala bere denboran islatzen duena, eta berak lagun egiten dituen haur fundazioako aberatsen taldea”. Beste editore batzuek baztertu egin zuten hurrengo urteetan, eta 1979tik aurrera liburua albo batera utzi zuen.[12] Naomi Huffman editoreak Lewis & Clark College-ko bere artxiboetan aurkitu zuelako bakarrik argitaratu zen. Dunn-en semeak eta beste batzuek presio egin zuten lan hori azkenean argitara zedin.[4]
Toad-ekin lotutako istorio labur bat,"The Resident Poet" (Poeta egoiliarra), The New Yorker-ek argitaratu zuen 2020an. Beste istorio labur bat,"The Education of Mrs. R." "R andrearen hezkuntza.", The Paris Review-k argitaratu zuen 2022an. Bere ipuin laburren liburu bat ere argitaratuko da.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fikzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Attic (1970) (Ganbara)
- Truck (Kamioia) (1971)
- Geek Love (Maitasun frikia) (1989)
- Toad (Apoa) (2022ko azaroaren 1a)
Istorio laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 3 day fox : a tattoo (3 eguneko azeria: tatuajea) (1979) (sarrera-liburua)
- "The Resident Poet (Poeta Egoiliarra) - The New Yorker-en argitaratua 2020ko maiatzaren 11n
- The Education of Mrs. R (R andrearen Hezkuntza) argitaratuta The Paris Review Fall 2022
- Near Flesh (Giza haragitik gertu)(ipuin laburren bilduma) (2025eko udaberria)[13]
ez fikzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Slice: Information with an Attitude (1989) (Xerra: informazioa jarrerarekin
- Just as Fierce (Bezain gogorra). Mother Jones. 1994ko azaroa/abendua.
- Call of the Wild (Naturaren deia). Vogue. 1995eko ekaina.
- Death Scenes: A Homicide Detective's Scrapbook (Heriotzaren eszenak: Homizidio detektibe baten Scrapbook liburua (1996) (argazki bildumarako testua lotzen duena)
- One Ring Circus:Dispatches from the World of Boxing (Pista bateko zirkoa: Bidalketak boxeo mundutik). (2009)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Katherine (Karen) Dunn." Contemporary Authors Online. Detroit: Gale, 2005. Biography In Context. Web. 5 Oct. 2013.
- ↑ a b c d SAM ROBERTS. (14 May 2016). «Katherine Dunn, Author of 'Geek Love,' Dies at 70» NY Times.
- ↑ a b c d e f g Roper, Caitlin. (April 2, 2014). «Geek Loved» Willamette Week.
- ↑ a b c (Ingelesez) «Review | ‘Geek Love’ put Katherine Dunn on the map. Was it her sole masterpiece?» Washington Post ISSN 0190-8286..
- ↑ Geek Love Begets More Love Through Pacific University's Katherine Dunn Scholarship. .
- ↑ «Award-winning Portland writer Katherine Dunn dies at 70» Portland Tribune May 12, 2016.
- ↑ a b Cowles, Gregory. (June 11, 2010). «The Return of Katherine Dunn» New York Times Paper Cuts Blog.
- ↑ a b Starr, Karla. (February 1, 2006). «But you promised!» Willamette Week.
- ↑ Dunn, Katherine., Defending Tyson, PDXS via cyberboxingzone.com, 1997-07-09, Retrieved on 2007-04-18.
- ↑ The Guardian, April 1989
- ↑ Buckingham, Matt. (10 November 1999). «Whatever Happened To...?» Willamette Week.
- ↑ Attention: We are getting TWO new Katherine Dunn books. 30 January 2020.
- ↑ Redden, Jim. «"Geek Love" by Portland writer Katherine Dunn named Great American Novel» portlandtribune.com (Pamplin Media Group).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- On the Beauty of Violence (Indarkeriaren Edertasunaz). Mateo Hoke Katherine Dunn-en elkarrizketak 2009ko ekainaren 9an, One Ring Circus liburu berriari buruzko Guernica Magazine
- What the Hell Ever Happened to... Katherine Dunn?Zer demontre gertatu zion... Katherine Dunn-i? LitErreaktorea, 2012
- Katherine Dunnin The Encyclopedia of Science Fiction ( Zientzia Fikziozko Entziklopedian)
- Katherine Dunn 'Geek Love' egilea 2016ko hil da NPR, Gauza guztiek kontutan hartute.
- Geek Love Author Katherine Dunn Dies at 70 (Friki Maitasunaren egilea hil egiten da 70 urteekin) Dan Kois, 2016ko maiatzaren 12a, Slate.com
- “Geek Love” egilea Katherine Dunn hilda 70 Washington Post-en, Associated Press, 2016ko maiatzaren 13a
- Katherine Dunn hil da; 'Geek Love' egileak behin hartu zuen mundua ekaitzagatik, Carolyn Kellogg, 2016ko maiatzaren 12a, Washington Post