Kevin Lynch
Kevin Lynch | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Park, 1956ko maiatzaren 25a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | Maze espetxea, 1981eko abuztuaren 1a (25 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: Ahuleria |
Jarduerak | |
Jarduerak | Gaelic football player (en) , hurler (en) eta boxeolaria |
Kidetza | Irlandako Nazio Askapenerako Armada |
Kevin Lynch, irlanderaz Caoimhghín Ó Loinsigh (1956ko maiatzaren 25a, Park, Derry konderria – 1981eko abuztuaren 1a, Maze espetxea) INLAko kidea izan zen. 1981eko Irlandako gose greban hil zen 10 errepublikar presoetako bat izan zen.
Paddy and Bridie Lynch senar-emazteen zortzi seme-alabetan gazteena izan zen. Hurlingen jokatu ohi zuen, Dungiven udalerriko talde amateurrean, gerora 1971-1972 artean Derry GAA 16 urte azpiko taldearen kapitaina izan eta Dublingo Croke Park estadioan Irlada Osoko 16 Urte Azpiko Hurling Finalean Armagh GAA taldea garaitu eta taldekideekin batera maila horretako herrialdeko txapelketa lortzea ere iritsi zen.
Ondoren, INLArentzat armak lapurtu, zigor tiroketetan parte hartu eta britainiar indar armatuen aurkako ekintza armatuak prestatzeko saiakerak burutzearen karguak leporatu zitzazion, 10 urteko espetxe zigorra jasoz.
1977ko abenduan Maze espetxean preso sartu zuten eta burusien protestan parte hartu zuen.
1981eko Irlandako gose grebara batu eta maiatzaren 23an gose grebari ekin zion. Abuztuaren 1ean 25 urte zituela zendu zen, 71 egunez gose-greban egon ondoren.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]