Edukira joan

Kolon eta ondesteko minbizi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koloneko minbizi» orritik birbideratua)
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Kolon eta ondesteko minbizi
Deskribapena
Motacolorectal neoplasm (en) Itzuli, large intestine cancer (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaonkologia
Azterketa medikoakolonoskopia, virtual colonoscopy (en) Itzuli, Sigmoidoskopia, lower gastrointestinal series (en) Itzuli, ordenagailu bidezko tomografia axiala, erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza, Positroi-igorpenaren bidezko tomografia, RAS test (en) Itzuli
odol-analisi
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakirinotecan (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10C18, C20 eta C21
GNS-9153.0 eta 154.1
O-GNS:8140
OMIM114500
DiseasesDB2975
MedlinePlus000262
eMedicine000262
Disease Ontology IDDOID:9256

Kolon eta ondesteko minbiziak, koloneko minbizi ere deitua, heste lodian, ondestean edota apendizean emandako era guztietako neoplasiak hartzen ditu barne. Mota honetako minbizi kasu askok jatorria koloneko polipo adenomatoso batean dutela uste da. Hazkuntza zelular hauek onberak izan ohi dira, baina noizbehinka minbizi-tumore bihurtu daitezke denborarekin. Gehienetan minbiziaren diagnostikoa kolonoskopia bidez egiten da. Tratamendua kirurgia izaten da, eta kasu askotan kimioterapia bidez jarraitzen da.

Epidemiologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren minbizi mota ohikoena da, eta minbiziari loturiko bigarren hilkortasun kausa Estatu Batuetan. Minbizi mota honek 694.000 hildako eragiten ditu munduan urteko.[1]

Euskadin, urtero, 1.800 kasu baino gehiago detektatzen dira: emakumeetan bigarren tumorerik ohikoena da, bularreko minbiziaren ondoren, eta gizonetan ere bigarren ohikoena, prostatako minbiziaren ondoren.[2]

Arrisku faktoreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Adina. Kolon eta ondesteko minbizia izateko arriskua handiagotu egiten da adinak gora egin ahala. Kasu gehienak 60-70 urte bitartean ematen dira. 50 urtetik beherako kasuak ez dira oso ohikoak izaten, historia familiarrean aurrez horrelako minbizi motak agertu ez badira.
  • Kolonoskopia bidezko koloneko polipoen erauzketak minbizia izateko arriskua gutxitzen du.
  • Aurrez minbizia diagnostikatu eta tratatu zaienengan arriskua handiagoa da. Are gehiago obulutegiko, umetokiko edota bularreko minbizia izan duten emakumeengan.
    Kolon eta ondesteko minbizi bidezko heriotzak mundu mailan
  • Herentzia:
    1. Historia familiarrean kolon eta ondesteko minbizia izan duen norbait egonez gero, batik bat 55 urte baino gazteagoa den gertuko senide bat baldin bada.
    2. Familiako poliposis adenomatosoak %100eko arriskua dakar minbizi mota hau izateko.
    3. Lynch sindromea izateak.

Gai honi buruz egin diren ikerketen kopurua handia den arren, alkoholaren eta minbizi honen arteko erlazioa ez da zehatza oraindik.[5]

Estatu Batuetako Minbiziaren Institutu Nazionalak ez du alkoholismoa kolon eta ondesteko minbizia izateko arriskutzat hartzen.[6] Institutu bereko beste artikulu batzuek, aldiz, alkoholdun edarien gehiegizko kontsumoak minbizia izateko arriskua handitu dezakeela diote.[7][8]

Beste ikerketa baten arabera, egunean 30 g alkohol baino gehiago edaten dutenek kolon eta ondesteko minbizia izateko arrisku handiagoa dute.[9][10] Eguneko alkoholdun edari bat edo gehiago hartzeak %70 gehiagoko intzidentzia dakarrela ere frogatu zuen ikerketa batek.[11][12][10]Alkohola kontsumitzeagatik (garagardoa barne) minbizia izateko arriskua bikoizten den arren, ardoa edaten dutenek arrisku gutxiago dute.[13]

Kolon eta ondesteko adenokartzinoma

Patologia koloneko tumore bat da, normalean biopsia batean lorturiko ehunaren analisi batetik edota ebakuntza batetik erdiesten dena. Txosten patologikoak zelula motaren deskribapena eta aurrerapen maila biltzen ditu. Zelula kantzerigeno ohikoena (kasuen %95ean agertzen da) adenokartzinoma da, gainerakoak linfomak eta zelula ezkatatsuen kartzinomak izan ohi dira.

Kolon itsuko eta goranzko koloneko minbizietan (eskuin aldeko minbizietan) tumorea argirantz hazten da mukosako paretatik hasita. Mota honetako tumoreak oso gutxitan eragiten du gorotzen buxadura, normalean sintoma modura anemia aurkezten du.

Ezker aldeko minbizietan, aldiz, tumorea zirkunferentziala izaten da, eta heste lodiaren buxadura eragin dezake koloneko argia inguratzean.

Desberdintzapen urriko kolon eta ondesteko kartzinoma

Adenokartzinoma epitelio zelula gaiztoen tumore bat da, kolon eta ondesteko mukosako epitelio glandularretik sortzen dena. Zenbaitetan tumoreko zelulek mukia jariatzen dute, interstizioa inbaditu eta hutsune mukosoak eta koloideak sortuz.[14] Mukia zelula gaiztoaren barnean geratzen bada, nukleoa periferiarantz bultzatzen du “zigiluko eraztun zelula” eratuz.[15]

Koloneko minbizia

Adenomak hiru desberdintzapen gradu aurkezten ditu: urria, neurrizkoa eta ona.[16]

Kolon eta ondesteko minbiziak ez du sintomarik adierazten minbiziaren fase aurreratuetara iritsi arte, eta hori dela eta, pazienteen gehiengoek heste lodiko pareta osoa hartu duten edo eskualdeko gongoiletan eragiten duten tumoreak izaten dituzte. Sintomak agertzen direnean hauek aldakorrak eta ez-espezifikoak izaten dira. Ohikoenak digestio-hemorragia baxua, ondesteko hemorragia (rektorragia), gorotzetan aldaketak eta min abdominala dira. Sintomen agerrera eta hauek adierazten diren modua tumorearen lekuaren eta gaixotasunaren hedapenaren araberakoak dira:

Eskuineko koloneko minbizia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintoma nagusiak min abdominala, anemia, eta noizbehinka, tumore abdominalaren haztapena dira. Balbula ileozekala igaro eta eskuineko kolonera iristean heste lodiko eduki gehiena likidoa denez, tumoreak nahiko handiak izatera iritsi daitezke. Hori dela eta, estenosi garrantzitsuak eragin ditzakete heste lodiaren argian, betiere buxadura sintomak eragin gabe.

Koloneko polipo adenomatosoa

Min abdominala kasuen %60an ematen da, barrunbe abdominalaren eskuineko aldean. Anemia ere kasuen %60an ematen da tumorearen azalera ultzeratuko odoljario jarraia dela eta. Odol-galera honek, ordea, ez du gorotzen itxura aldatzen.

Pazienteek nekea, ahuleria, palpitazioak eta bularreko anginak ere izaten dituzte, eta anemia mikrozitiko hipokromikoa detektatzen zaie burdin falta dela eta. Hala ere, odoljarioa aldizkakoa izan daitekeenez, gorotzetan odola aurkitzeko proba zoriz eginez gero negatibo eman dezake. Ondorioz, anemia ferropenikoa duen edozein heldutan (behin baino gehiagotan erditu duen emakume premenopausika batean izan ezik) beharrezkoa da kolon osoko endoskopia eta erradiologia egitea.

Arrazoi ezezagunengatik, arraza beltzeko pertsonek arraza zuriko pertsonek baino koloneko zaurien intzidentzia handiagoa dute. Oharkabeko igaro daiteke tumorea gibeleko angeluan (eskuineko angeluan) agertzen bada.

Ezkerreko koloneko minbizia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuineko koloneko minbizian gertatzen den bezala paziente batzuen kasuan anemia garatu daiteke. Pazienteek gorotzetatik ez ezik sudur-zuloetatik edo ahotik odol galerarik izan ez dezaten ziurtatu behar da. Oso probablea da gorozkietan aldaketak eta ondesteko hemorragiak izatea, koloneko argiaren murrizpena dela eta. Tumorearen hazkuntzak honako koadro klinikoa adierazten du: hesteetako buxadurak eragindako min kolikoa, distentsio abdominala, okada eta hesteen itxiera.

Sigmoide eta ondesteko minbizia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeharkako kolona eta beheranzko kolona zeharkatu ostean gorotzak biltzen joaten direnez, maila honetan kokaturiko tumoreek gorotzen iragatea ekiditen dute. Honek min abdominala eragiten du, zenbaitetan heste buxadura eta heste zulaketarekin batera. Eskualde honetako minbizietan oso ohikoa da ondesteko hemorragia (rektorragia), tenesmo rektala eta gorotzen diametroaren gutxitzea ematea. Zenbaitetan ondesteko hemorragia eta tenesmo rektala hemorroidesaren sintomak izaten dira, baina rektorragia agertzen den guztietan (beherako edo idorreriakoa zein gabekoa izan daiteke) ondeste ukipena eta proktosigmoidoskopia egin behar izaten dira. Tumorea uretratik gertu kokatzen denean, eta hau zanpatu eta infekzio urinarioak eragin ditzakenean uretritisa ematen da.

Hainbat froga erabiltzen dira ondeste eta koloneko minbizia hautemateko. Hala ere, lehenik eta behin, pazienteak medikuari kontatutako sintomak kontuan hartuz historia kliniko bat egingo da, non sintomak, aurrekari familiarrak eta anamnesiaren arrisku faktoreak zehaztuko diren. Horrez gain, medikuak berak bilaketa fisikoa egingo du; ondesteko ukipena, besteak beste. Azkenik, froga desberdinetan lortutako emaitzak izanik, froga zehatzagoak eta  bilaketa gehigarriak eskatuko dira diagnostikoa konfirmatzeko.

Ondesteko ukipena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Froga honen bidez ondeste eta koloneko kartzinomen % 20 ukitzeaz gain, horien itsapen-maila inguruko ehunekiko baloratu daiteke. Ondesteko ukipena lerro pektineoa baino ia 8 zentimetro gorago izatera iritsi daiteke. Dena den, ondesteko minbizi baten kasuan arretatsu burutu beharko da minbiziaren tamaina, itsaspen-maila, ultzerazioa... baloratu ahal izateko.

Ondesteko ukipena edozein bilaketa fisiko arruntaren barne aurkitzen da 40 urte baino zaharragoak diren pertsonen artean, izan ere, gizonezkoetan prostatako minbizia  antzemateko balio du eta, emakumezkoetan, pelbisean bilaketak egin eta ondestean masak hautemateko baliogarria da. Hala ere, ez da gomendatzen froga hau izatea froga bakarra ondeste eta koloneko minbizia diagnostikatzeko, egia esan, ez da oso zehatza eta mugatuta dago.

Gorotzetan ezkutatutako odol analisia edo PSOH

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorotzetan ezkutatutako odol-analisia erabilia da ikusezina den odola gorotzean hautemateko. Adenoma, polipo edo ondeste eta koloneko minbizien inguruan aurkitzen diren odol hodiak oso ahulak izaten dira gehienetan eta erraz mintzen dira gorotzen garraioan zehar. Ondorioz, odol hodiek odol kantitate oso txikiak askatzen dituzte gorotzera. Dena den, oso arraroa izaten da behar adina odol isurtzea eta, ondorioz, ikusezina izaten da. Froga honek odolaren agerpena hautematen du erreakzio kimiko baten bidez; eta emaitza positiboa baldin bada, zehazki minbizi bat edo beste arazoren bat den jakiteko kolonoskopia froga egin behar da. Hala ere, elikagaiek edo medikamentuek eragina izan dezakete frogaren emaitzan, beraz, hurrengoak ekidin behar dira:

Laginari dagokionez, gorotza kontsultategi edo laborategi klinikora eramango da bere analisirako. Aitzitik, ondesteko ukipen bidez lortutako lagina ez da egokia.

PSOH egoera idealetan egin arren, muga garrantzitsuak izango ditu; hala nola, goiztiar hautemateko teknikak. Ondeste eta koloneko minbizia dutenen % 50 gutxi gora behera PSOH negatiboa (faltsu negatiboa) emango du eta honen arrazoia tumoreak eragindako odoljarioen patroi intermitenteekin erlazionatuta egongo da. Halaber, PSOH positiboa dutenen artean soilik % 5-10 pairatuko dute ondeste eta koloneko minbizia. Hala ere, emaitza positiboa izan duten pazienteei froga desberdinak egingo zaizkie emaitzen arrazoiak egiaztatzeko; hala nola, sigmoidoskopia, kolonoskopia... Beraz, PSOH frogarekin soilik ezin da asoziazio kliniko egoki bat egin (ziurtasun falta).[17]

Gaur egun, PSOH mota desberdinak existitzen dira: zaharrena “Test de guayaco” deitzen da, eta honen bidez gorotzen hemo taldeen peroxidasa aktibitatearen agerpena edo falta aztertzen da. Horrez gain, test inmunohistokimikoa existitzen da, non antigorputz mono edo poliklonalek gizakien hemoglobina zati intaktuak hautematen duten. Gainera, azkenaldian, test inmunohistokimiko bat aurkitu daiteke DNAren mutazioak detektatzen dituena. Azken hau, sensibleagoa eta espezifikoagoa da ondeste eta koloneko minbiziaren detekzioan.

Sigmoidoskopia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sigmoidoskopia

Kolonoskopioa hodi argi, argal, flexible eta huts bat da. Ondestearen bidez sartzen da beheranzko kolonean. Medikuak, gainera, sigmoidoskopioaren bitartez ikusteaz gain, bideo kamara batera konektatu eta monitore baten bidez irudiak hobeto ikusi eta gorde ditzake. Froga hau zerbait deserosoa izan daiteke, baina ez du zertan mingarria izan behar. Dena den, aipagarria da esatea hodiak 60 zentimetro neurtzen duela luzeran eta, ondorioz, soilik kolonaren erdia ikusi daiteke teknika honen bitartez. Sigmoidoskopia bat egin aurretik pazienteak enema bat aplikatu behar da kolonaren beheranzko atala garbitzeko.

Teknika honek hainbat zaitasun izango ditu:

  1. Osasun gastu handia. Salbatutako bizitza bakoitzeko 60.000€-ko gastua.
  2. Froga egiteko prest daudenen kopurua baxua da (soilik % 13).
  3. Teknikaren prozedurekin erlazionatutako hemorragia eta perforazio arazoak.

Proktosigmoidoskopia zurruna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hodi argi bat da eta, honen bitartez, ondeste eta koloneko kartzinomen % 20-25 hautematen dira. Erabilgarria izango da arriskua eta 40 urte baino gutxiago dutenen helduen aukeraketarako.

Sigmoidoskopia flexiblea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sigmoidoskopia instrumentu fibroptiko bat da eta 6 zentimetroko luzera dauka. Ezkerreko kolonaren bilaketarako erabilgarria da. Angelu esplenikorarte ailegatu daiteke ere. Ez da polipektomia terapeutikorako erabilia izan behar (egoera berezitan izan ezik) eta kartzinomen % 50 detektatu ditzazke.

Irudi endoskopikoa ondeste eta koloneko minbizia batena

Ikerketa honek kolon, ondeste eta ileon terminalaren  mukosa bere osotasunean ikusteko aukera ematen dizu. Lehen aipatu bezala, kolonoskopioa 160 zentimetroko hodi flexible bat da eta bideo kamara bat dauka bere puntan (sigmoidoskopioaren bertsio luzea). Egun, kolonoskopia azterketa zehatzena eta osoena da heste lodiari dagokionez. Hala ere, froga hau eta bario enema bateragarriak kontsideratzen dira.

Polipo txiki (<3 zentimetro) bat aurkitzen bada, normalean polipektomia posible da. Gainera, ahal den heinean polipoa anatomia patologikora bidaltzen da, bertan mikroskopio bidez aztertzeko. Aldiz, tamaina handiko polipo, tumore edo anomalia bat aurkitzen bada, biopsia bat burutuko da.Kolonoskopia bat egin baino lehenago pazienteak kolona garbitu beharko du. Horretarako, ohiko laxanteak ez diren garbitzaileak hartu beharko ditu eta, batzuetan, enemak jarri beharko dira kolona garbitzeko. Normalean 15-30 minutu irauten du frogak, baina denbora luzatu egin daiteke biopsia bat burutu behar bada.

Kolonokopia egitea ezinbestekoa izango da PSOH positiboa izan ondoren, polipo edo tumore baten agerpenaren ondoren edo bario enema susmagarri baten ondoren. Horrez gain, gomendatzen da beti ere froga egitea aurrekari familiarrak dutenei eta 50 urte baino gehiago dutenei.

Kontraste bikoitza duen bario enema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bario sulfatoa sustantzia radioopakoa da eta kolona partzialki bete eta irekitzeko erabiltzen da. Bario sulfatoa sartzen da hodi txiki baten bidez uzkian eta kolona erdi betea  dagoenean x izpiak erabiltzen dira barioa zabaltzeko. Ondoren, airea ponpatuko da hodi berdinetik zabaltzeko helburuarekin. Azken honek kolon mukosaren irudi hoberenak eratzen ditu.

Ezinbestekoa da pazienteek laxanteak hartzea aurreko gauean eta goizean enema garbitzaile bat jartzea kolona garbitzeko.

Kolonoskopia birtuala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pazienteek kolona gorotzez garbia eduki behar dute. Froga honetan ez da kontrastea kolonean sartzen, baizik eta  haizea ematen da dilatatzeko. Ondoren, tomografia konputarizatu berezia , helikoidala edo espirala egiten da. Prozedura hau seguruenez bario enema baino zehatzagoa da, baina ez da kolonoskopia bezain eraginkorra polipo txikiak hautemateko orduan.

Birtualaren abantailak hurrengoak dira:

  • Prozedura oso azkar egiten da
  • Pazienteari ez zaio lasaigarririk eman behar
  • Kolonoskopia baino merkeagoa da.

Dena den, teknika honek desabantaila bat dauka: polipo edo neoplasia bat hautematen bada, ezingo da biopsia edo erauzketa egin aztertzen den bitartean.

Egin beharreko beste proba batzuk:

  • Odol analisiak: pazienteak anemia eduki dezake tumoreak eragindako odoljario luzeengatik. Anemia duen ikusteko hemograma bat egingo zaio
  • Markatzaile tumoralak: minbizi mota honek antigeno kartzinoembrionario (CEA) edo CA19-9 izeneko substantziak jariatzen ditu odolera. Proba hau batez ere jada tratatuta dauden pazienteetan erabiltzen da. Honen bidez, tumorea guztiz ezabatuta dagoen ikusi daiteke. Hala eta guztiz ere, ez da guztiz fidagarria beste faktore batzuek substantzia hauen mailak igo ditzaketelako (tabakoak adibidez).
  • Biopsia: proba honen bitartez diagnostiko histologikoa egin daiteke, orokorrean definitiboa izaten dena.
  • Ekografia: orokorren ez da proba oso baliagarria izaten hesteko aireak oztopatu egiten duelako. Hala eta guztiz ere, 2 motatako ekografia berezi daude gaixotasun honetarako:
    • Ekografia endoerrektala: zuzenean ondestean sartzen da ekografoa. Ondesteko paretan asaldurarik dagoen ikusteko erabiltzen da
    • Ekografia intraoperatoria: zirujauak abdomeneko pareta irekitzen duenean egin daiteke. Ekografoa gibelaren gainean jartzen da, batez ere organo honetara metastasirik gertatu den ikusteko.

2 ekografia mota hauek ezin dira koloneko minbiziaren diagnostikorako erabili, bakarrik honek eragindako ondorioak ikusteko.

Minbizi honen tratamendurako tratamenduen artean hurrengo teknikak dauzkagu[18]:

Konplikazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo aldiz diagnostikatzen diren gaixo askok heste lodiaren obstrukzio edo zulaketa izan dezakete.

  • KOLON ETA ONDESTE MINBIZIA OBSTRUKZIO AKUTUAREKIN: heste lodiaren oklusioak minbizia adierazten du, batez ere adineko populazioan. Paziente hauen distentsio abdominala, min abdominala (koliko motatakoa) eta gorotzak kanporatzeko ezintasuna aurkezten dute. Berehala tratatzen ez bada, hesteko zelulei ez zaie oxigenoa helduko eta iskemia edo nekrosia gertatu daiteke.

Zoritxarrez minbizi mota honek metastasi asko probokatzen ditu eta honek ondorio larriak eragin ditzake (gibel metastasiek ikterizia edo hazkura larria proboka ditzake)

Metastasi modu desberdinetan eman daiteke:

  1. ZUZENA: hesteko pareten bitartez emango da.
  2. LINFATIKOA: gongoil eta hodi linfatikoen bidez gertatuko da.
  3. HEMATIKOA: oso ohikoak gibelerako, birika, hezur, giltzurrun eta garuneko metastasietan.

Minbizia fase goiztiarretan harrapatzeko detekzio azterketak erabiltzen dira. Horretarako oso lagungarria da pazienteak edozein sintomaren aurrean medikura joatea.  

Amerikako Minbizi Elkarteak 50 urtetik aurrera, bai gizon zein emakumeetan, 50 urtetik aurrera hurrengo probak egitea gomendatzen du:

Aurrekari familiarrak dituen edozeinek adin gazteago batetan egin beharko ditu detekzio probak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Cancer» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  2. r01epd0122e4edf39923e0db0b11fff216b637726, r01eEF101135D3F04C4806230B827B80FC4755949557. (2019-04-29). «Kolon eta ondesteko minbizia» www.osakidetza.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
  3. (Ingelesez) Red meat 'linked to cancer risk'. 2005-06-15 (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  4. Park, Yikyung; Hunter, David J.; Spiegelman, Donna; Bergkvist, Leif; Berrino, Franco; van den Brandt, Piet A.; Buring, Julie E.; Colditz, Graham A. et al.. (2005-12-14). «Dietary Fiber Intake and Risk of Colorectal Cancer» JAMA 294 (22): 2849.  doi:10.1001/jama.294.22.2849. ISSN 0098-7484. (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  5. «Alcohol and Cancer - Alcohol Alert No. 21-1993» pubs.niaaa.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  6. (Ingelesez) Colorectal Cancer: Who´s at Risk?. .
  7. Longnecker, Matthew P.. (1995-03). «Alcohol consumption and risk of cancer in humans: An overview» Alcohol 12 (2): 87–96.  doi:10.1016/0741-8329(94)00088-3. ISSN 0741-8329. (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  8. Longnecker, Mathew P.; Orza, Michele J.; Adams, Miriam E.; Vioque, Jesus; Chalmers, Thomas C.. (1990-07). «A meta-analysis of alcoholic beverage consumption in relation to risk of colorectal cancer» Cancer Causes and Control 1 (1): 59–68.  doi:10.1007/bf00053184. ISSN 0957-5243. (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  9. «Alcohol Consumption and the Risk for Colorectal Cancer» Annals of Internal Medicine 140 (8): I. 2004-04-20  doi:10.7326/0003-4819-140-8-200404200-00002. ISSN 0003-4819. (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  10. a b Cho, Eunyoung. (2004-04-20). «Alcohol Intake and Colorectal Cancer: A Pooled Analysis of 8 Cohort Studies» Annals of Internal Medicine 140 (8): 603.  doi:10.7326/0003-4819-140-8-200404200-00007. ISSN 0003-4819. (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  11. «Alcohol, HRT may increase risk of breast cancer» PsycEXTRA Dataset 2002 (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  12. Su, Lihchyun Joseph; Arab, Lenore. (2004-11). «Report: Alcohol Consumption and Risk of Colon Cancer: Evidence From the National Health and Nutrition Examination Survey I Epidemiologic Follow-Up Study» Nutrition and Cancer 50 (2): 111–119.  doi:10.1207/s15327914nc5002_1. ISSN 0163-5581. (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  13. Anderson, Joseph C.; Alpern, Zvi; Sethi, Gurvinder; Messina, Catherine R.; Martin, Carole; Hubbard, Patricia M.; Grimson, Roger; Ells, Peter F. et al.. (2005-09). «Prevalence and Risk of Colorectal Neoplasia in Consumers of Alcohol in a Screening Population» The American Journal of Gastroenterology 100 (9): 2049–2055.  doi:10.1111/j.1572-0241.2005.41832.x. ISSN 0002-9270. (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  14. Ibáñez, Javier; Erro, José M.; Aranda, Francisca; Luz Almendral, María; Valenti, Carla; Echenique-Elizondo, Miguel. (2006-03). «Adenocarcinoma mucinoso en fístula perianal de largo tiempo de evolución tratado mediante QT-RT neoadyuvante y amputación abdominoperineal laparoscópica» Cirugía Española 79 (3): 184–185.  doi:10.1016/s0009-739x(06)70847-8. ISSN 0009-739X. (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  15. Carcinoma de células en anillo de sello del colon y recto en el Instituto Nacional de Enfermedades Neoplásicas. .
  16. «Colorectal adenocarcinoma» web.archive.org 2007-10-28 (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  17. Muñoz Muñoz, Ana María. (2016-06-10). «Feminización de la Universidad de Granada en el último cuarto del siglo XX: el acceso del profesorado» Cuestiones de género: de la igualdad y la diferencia (1): 155.  doi:10.18002/cg.v0i1.3858. ISSN 2444-0221. (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  18. «Protocolos de vigilancia sanitaria específica.» (http://www.zerbitzu-orokorrak.ehu.es/p258-shprevct/eu/contenidos/informacion/sp_legislacion/eu_leg_upv/adjuntos/Agentescitostaticos.pdf)+Comisión de Salud Pública de Consejo Interterritorial del Sistema Nacional de Salud (Noiz kontsultatua: 2003).
  19. «Oncogenes y cancer» (https://web.archive.org/web/20130923045158/http://bvs.sld.cu/revistas/onc/vol15_2_99/onc09299.pdf)+nstituto Nacional de Oncología y Radiobiología (Noiz kontsultatua: 1999).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]