Edukira joan

Kratera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mizenasko akropolian aurkitutako kratera.

Kratera (grezieraz: κρατηρ) edukiera handiko ontzi bat da, ur eta ardo nahasketa bat edukitzeko erabiltzen zena Antzin Aroan. Nahasketa honekin betetzen ziren ardo kopak. Janariaren tokira eraman eta lurrean edo plataformatxo baten gainean uzten zen. Koparia (latinez pincerna edo pocillator), likidoa koilara batekin banatzen zuen (latinez cyathus) eta gonbidatuen kopak (pocula edo calice, azken hitz honetatik kaliz hitza datorrelarik) betetzen zituen.

Kraterak buztinez edo metal preziatuz egiten ziren, eta forma ezberdinetan modelatzen ziren artistaren nahiaren arabera. Beti, aho oso zabal bat izaten zuen. Formarik hedatuenak eta indusketetan aurkitu direnak honako hauek dira:

  • Zutabe kratera, helduleku bertikalekin fuste bezala, irtenune horizontal batekin amaituak. Hau da formarik antzinakoena.
  • Boluta kratera Izen hau, bere heldulekuek, ahotik gora irteten direnak, bolutak eratzen dituztelako hartzen du, hau da, espiral edo barraskilo forma
  • Kaliz kratera. Honen profilak, ia alderantzikatutako trapezio baten forma du. Hau, aurreko biak baino modernoagoa da.
  • Kanpai kratera helduleku irten eta gorantz jarritakoekin, alderantzikatutako kanpai formaduna. Erabilera berantiarreko mota da.
Kratera Zaragozako Museoan. K. a. IV. mendea

Irudian agertzen den kratera kanpai erakoa da. Buztinez egina dago eta K. a. IV. mendekoa da. Almeriako probintziako Villaricoseko nekropolian aurkitu zen, 48-I hilobian, eta gorpu errauste baten hautsak uzteko balio izan zuen. Satiroen irudiekin apaindua dago (landetako jainko lizunak) eta menadeenekin (Bakoren apaiz andereak) A aurpegian eta himationa (mantua) duten hiru gazterekin B aurpegian. Espainiako Arkeologia Museo Nazionalean dago ikusgai.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]