Edukira joan

Krimeako Khanerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Krimear Khanatoa» orritik birbideratua)
Krimeako Khanerria
قريم يورتى
Qırım Yurtu
1441 – 1783
Jaraunspenezko monarkia
Krimeako khanerriko bandera

Krimeako khanerriko armarria

Krimeako khanerria 1600ean.
Geografia
HiriburuaBahçeseray
Kultura
Hizkuntza(k)Krimeako tatarera, otomandar turkiera
ErlijioaIslama
Historia
Aurrekoa
Urrezko Horda
Ondorengoa
Tauridako Gobernazioa

Krimeako Khanerria (Krimeako tatareraz: Qırım Hanlığı; errusieraz: Крымское ханство, Krýmskoye janstvo; ukraineraz: Кримське ханство, Krimskie janstvo; turkieraz: Kırım Hanlığı) Krimeako tartariarren Estatua izan zen 1441etik 1783raino. Urrezko Hordaren oinordeko izan ziren khanerri turkiarren artean denbora gehien iraun zuena izan zen.

Krimeako Khanerria euren ohitura nomadak alde batera utzi eta Krimean finkatzea erabaki zuten Urrezko Hordako klan batzuek sortu zuten. Arerio bat gonbidatu zuten Chingizid (Hordaren jauna) tronura, Haci Giray, Lituaniako erbestetik itzuli zena. Estatu berria, honela, 1441ean sortu zen, Krimeako penintsula (hegoaldeko kostaldea, hau Otomandar Inperioaren mende baitzegoen, eta Ukrainaren Itsaso Beltzeko kostaldea Kherson, Mikolaiv, Zaporizhia eta Donetskeko Oblastetan izan ezik.

Haci Giray hil ondoren gertatu zen barne banaketak otomandarren parte-hartzea eragin zuen, Meñli I.a Giray jarri zuena tronuan, Haciren semeetako bat. 1475ean, Gedik Ahmetek gidatutako armada otomandarrak Genovako errepublikak Cembalon, Soldaian eta Kaffan zituen enklabeak hartu zituen. Khanerria protektoratu otomandar bihurtu zen. Sultanak hegoaldeko kostaldea bereganatu zuen arren, Krimeako khanek barnealdeko estepen kontrola mantentzen zuten.

Tartariarren basailutza nahiko onbera izan zen, aliatu tratua jasoz, eta ez mendekoa. Istanbulek khanei subiranotasuna errekonozitu zien gainontzeko lurraldean eta eskualdean euren politika propioa egitea baimendu zien. Turkiarrek, gainera, ez zuten khanen izena txanponetatik kentzea, ostiraletako otoitza (islamiar munduan otoitz hauek subiranoaren izenean egiten ziren) edo zergarik ordaintzea exijitu. Tartariar tropen zerbitzua otomandar armadan ekonomikoki saritua zen eta ez zen obligazio feudal bat.

Tartariar zalduneria Otomandar Inperioaren baliabiderik hoberenetako bat bihurtu zen Persia eta Hungariako kanpainetan, irabazi handiekin zaldunentzat. Hain garrantzitsua izan zen, ezen otomandar armada huts egiten hasi zenean Krimeako ekonomiak kalte handiak jasan zituela.

1502an Meñli Girayk Urrezko Hordako azkeneko khana garaitu zuen, Moskoviako soldaduek lagunduta hauen aurkako guduetan iparraldean, azken honek Krimeari buruz egiten zituen aldarrikapenei amaiera emanez eta bere independentzia ziurtatuz. XVI. mendean zehar Krimeako khanek euren burua hauen oinordekotzat hartu zuten, Kaspiar Itsasoa eta Volga ibaiaren arteko lurraldearen burujabetza aldarrikatuz, Kazan eta Astrakango khanerriek okupatutako lurraldea.

Politika honek Moskuko Dukerri Handiaren aurka borrokatzera eraman zuen Errusiaren kontrolagatik. 1571n Devlet I.a Girayk Mosku erre zuen, Moskuk Volgaren lurraldea kontrolatzea eragotzi ez zuena, hurrengo urtean Molodiko guduan garaipena lortu ondoren.

1532an hiriburutza Salaçıqetik Bahçeserayra pasa zen.

Politika eta ekonomia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sultanek emandako autonomiari esker, estepetako tradizioa mantendu zen otomandar autokrazia hartu beharrean. Girayk bere jatorria Gengis Khaneraino eraman zuen gainontzeko klan nobleen gainetik egoteko, estepetako tradizioan erregea Ghengisen leinu inperialaren kide bezala legitimatzen baitzen (Tsarrak berak ere halakotzat hartzen zuen bere burua).

Horregatik, Girayk beyen parte-hartzearekin gobernatu zuen, klan nobleetako buruzagiak zirenak, Şirindarrak, Barındarrak, Arğındarrak, kumanoak eta beranduago baita Mansuroğlandar eta Sicavutak ere.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]