Nahiz eta sarbideak irisgarriak izan, nasa eta trenaren arteko tartea eta nasen arteko ibilbidea dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea», eta «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ez du nasa batetik bestera gurutzatzeko elementu mekaniko edo eraikuntza elementurik.»[2]
Geralekua 1888koirailaren 27an inauguratu zen, Bilbo-Santurtzi burdinbide tartea irekitzearekin batera, geroago Santurtzira helduko zen linean.[3] Lanak Bilbotik Portugaleterainoko Burdinbide Konpainiak egin zituen. 1889. urtean geltokiari Bizkaiko Foru Aldundiaren esku zegoen Trianoko Burdinbidea batu zitzaion, hasiera batean zamak garraiatzeko zena, eta geroago bidaiarientzako zerbitzua eskaintzen hasi zuena.[4]
Geltokia antzinako Bizkaiko Labe Garaietatik gertu dago, eta labeak martxan egon ziren bitartean horietara joaten ziren langileei zerbitzu ematen zien. Gaur egun ArcelorMittal talde siderurgikoaren esku dagoen ArcelorMittal Sestao lantegia, ACB izenez ezaguna, bertan kokatzen da. Hala, lehen izan zen moduan, geltokia langileen eta auzotarren zerbitzura dago.
Arcelor taldeko ArcelorMittal Sestao eta Bizkaiko Labe Garaien ondoan dago. Gaur egun, geralekuak altzairutegiko langileei eta auzoko bizilagunei ematen die zerbitzua. Alboko bi nasa ditu, eta bertara bi bide iristen dira. Izan ere, ekaitz-tangaren makineria dauka.
Kultura Ministerioak zutik mantentzen den labe garai bakarra zaharberritzen ari du, Sestaon Siderurgia Museoa egiteko asmoz. Museo berriari zerbitzu emateko, geltokia mugitzeko planak egin dira.