Lankide:Amaiurtxu/Proba orria
Astrobiologia edo exobiologia unibertsoaren jatorria, bizi goiztiarraren eboluzioa, banaketa eta biziaren etorkizuna aztertzen dituen zientziaren adarra da. Astrobiologiak galdera nagusitzat du ea Lurretik kanpo bizirik badagoen eta, egonez gero, gizakiek nola detekta dezaketen.[1][2]
Astrobiologiak beste munduetan bizia egoteko posibilitatea aztertzeko eta Lurraren biosferak dituen ezaugarriak ez dituzten biosferak aurkitzeko, hainbat arlo zientifiko baliatzen ditu, hala nola, biologia molekularra, biofisika, biokimika, kimika, astronomia, kosmologia fisikoa, exoplanetologia eta geologia[3]. Astrobiologiak datu zientifiko errealen interpretazioa egiten du; nahiz eta espekulazioa erabil daitekeen testuingurua ezartzeko, astrobiologiak dagoeneko existitzen diren teoria zientifikoen inguruko hipotesiak bakarrik egiten ditu. Zientziaren adar honek ikertzen du planeta-sistemen jatorria, espazioko konposatu organikoen jatorria, arroken, uraren eta karbonoaren arteko elkarrekintzak, Lurraren abiogenesia, planeten habitagarritasuna eta biziaren gaitasuna Lurreko eta kanpo-espazioko erronka ezberdinei aurre egiteko.[4] [5][6]Biokimika Big Bang gertatu eta gutxira hasi zela uste dute ikertzaileek, duela 13,8 mila milioi urte. Garai horretan unibertsoak 10-17 milioi urte besterik ez zituen.[7][8] Panespermia hipotesiaren arabera, Eguzki Sistemaren meteorito, asteroide eta beste gorputz txikiek sakabanatutako bizi mikroskopikoa unibertso osoan zehar egon daiteke.[9][10] 2015. urteko abuztuan argitaratu zen ikerketa baten arabera, galaxia oso handiak Esne Bidea bezalako galaxia txikiagoak baino egokiagoak izan daitezke planeta habitagarriak sortu eta garatzeko.[11] Lurra da, ordea, gizakiok ezagutzen dugun leku habitagarri bakarra.[12][13] Beste izarren inguruan bizitzeko baldintzak dituzten zonak aurkitzeko estimazioek,[14][15] "Zona zirkunestelar habitagarri" ere deritzenak,[16][17] aurkitu diren ehunka exoplanetekin batera, pentsarazten digute duela gutxi arte uste izan dena baino bizitzeko egokiak diren askoz ere leku gehiago egon daitezkeela unibertsoan.[18][19]Marte planetan Curiosity eta Opportunity rovers-en bidez egiten ari diren ikerketetan antzinako biziaren ebidentziak bilatzen ari dira, hala nola, antzinako erreka edo lakuen ondorio diren lautadak, habitagarriak izan zitezkeenak.[20][21][22][23] Marteko habitagarritasunaren ebidentziak fosilak (tafonomia) eta molekula organikoak dira bai NASAren eta bai ESAren helburu nagusiak.
Nahiz eta Lurretik kanpo bizirik ez existitu, astrobiologiari esker lortu diren ikuspuntu ebolutiboek onurak ekarri dituzte.[24]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astrobiologia hitza Gavriil Tikhov errusiar astrobiologoak proposatu zuen lehen aldiz 1953. urtean.[25] Astrobiologia etimologikoki grezierazko ἄστρον astron "konstelazio, izar-multzo", βίος bios "bizia" eta -λογία -logia "ikasketa"-tik dator. Astrobiologia hitzak hainbat sinonimo ditu eta sinonimo horiek astrobiologiaren garapenean inplikatuta dauden astrologia eta biologia zientzietan oinarrituta daude. Sinonimoetako bat exobiologia da, eta grezierazko Έξω "kanpo", Βίος bios "bizia" eta λογία -logia "ikasketa"-tik dator. Exobiologia hitza Joshua Lederberg biologo molekularrak proposatu zuen.[26] Exobiologia Lurretik kanpo dagoen bizia aztertzera mugatzen da; astrobiologiarena, aldiz, eremu zabalagoa da eta biziaren eta unibertsoaren arteko loturak ikertzen ditu; hau da, lurretik kanpoko bizia ikertzeaz gain, Lurrean dagoen bizia, Lurraren jatorria eta eboluzioa ere ikertzen ditu.
Astrobiologiaren elementuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astronomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astronomiarekin lotutako astrobiologia-ikerketa gehienen helburua exoplaneta berriak aurkitzea da, beti ere, hipotesi batean oinarrituta; bizia Lur planetan sortu baldin bada, antzeko baldintzak dituzten beste planetetan ere sortu zitekeen. Horretarako, Lurraren tamainako exoplanetak bilatzeko tresnak garatzeko proiektuak sortu dituzte, nagusiak NASA agentziaren Terrestrial Planet Finder (TPF) eta ESA espazio agentziaren Darwin programa izan dira; biak bertan behera geratu dira. NASA agentziak Kepler misioaren jaurtiketa ere egin zuen 2009ko martxoan[27], eta Frantziako Espazio Ikerketarako Zentroak 2006an COROT misio espaziala jaurtiki zuen[28].
Misio espazial horien helburua Lur planetaren tamainaren antzeko exoplanetak bilatzea ez ezik, espektroskopia bidez argia duten planeten azterketa egitea ere bada. Espektroa aztertuz, exoplaneta baten atmosferaren edo lurzoruaren osaera azter daiteke. Horrela, planeta horretan bizia egoteko probabilitatea kalkula daiteke.
Astobiologiako beste ikerketa-arlo aktibo bat planeta-sistemen sorrera da. Proposatu izan da Eguzki-sistemak dituen berezitasunak, Jupiter planeta ezkutu babesle bezala jokatzea[29] esate baterako, Lurrean bizi adimentsua egoteko probabilitateak handitu dituela.[30] [31]
Biologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biologiak ezin du ziurtatu matematikoki posible den prozesu edo fenomeno bat gorputz batean existitu behar denik.[32] Estremofiloen aurkikuntza, muturreko egoera edo inguruneetan bizitzeko gaitasuna duten organismoak, ikerketa zentro bihurtu zen astrobiologoentzat. Organismo horiek testuinguru planetario batean biziaren mugak zeintzuk diren ulertzeko balio dute; potentzial-panspermia, gizakiek bultzatutako esplorazioek eragindako kutsadura, gizakien planeta-kolonizazioa eta iraungitako eta ez iraungitako bizi estralurtarraren esplorazioa adibidez. [33]
70eko hamarkada arte bizia Eguzkiaren energiaren menpekoa zela uste zuten ikertzaileek. Lurreko landareak argi-energia bereganatzen dute fotosintesia egiteko. Prozesu horretan karbohidratoak eratzen dira CO2 eta H2O-tik abiatuta eta oxigenoa (O2) askatzen da. Askatutako O2-a arnasketa aerobioa egiten duten organismoek kontsumitzen dute eta, horrela, energia kate trofikora pasatzen da. Horretaz gain, ozeano sakonetan argia iritsi ezin den lekuetan dagoen biziak elikagaiak goiko geruzetatik jaitsitako materia organikotik lortzen zituela edo detritu hori jan zuten animalietatik lortzen zituela pentsatzen zen.[34] Beraz, bizia Eguzki argiaren menpe zegoela uste zen. 1977. urtean Galapagoetako rift gunean egiten ari ziren ikerketa batean, itsas azpiko ezaugarri bolkanikoak dituzten egituretan, iturri hidrotermaletan hain zuzen ere, zientzialariek askotariko animalia-espezieak aurkitu zituzten, hala nola, hodi itxurako zizare handiak, txirlak, krustazeoak eta muskuiluak.[34] Bizidun horiek nahiz eta Eguzki-argia lortzeko aukerarik ez eduki, aparteko ekosistema oso bat osatzen dute. Hala ere, oxigenoa beharrezkoa dute bizirauteko, eta O2 fotosintesi oxigenikoaren bitartez lortzen da; beraz, ez dira independenteak. Badira bakterio kimiolitoautotrofo batzuk uranioaren deskonposizio erradiaktiboa erabiltzen dutenak, inolako argirik erabili gabe. Horrek guztiak astrobiologia goitik behera aldatu zuen, ikusi baitzen bizia ez zela garatzen Eguzkiaren menpe, ura eta energia-gradiente bat behar du sortzeko.
Bizidun estremofiloak ingurune askotan aurkitu dira, izotzean, irakitako uretan, ingurune azidoetan eta alkalinoetan, erreaktore nuklearren uretan edo hondakin toxikoetan.[35][36] Horrek habitat-estralurtar posible ezberdinen kopurua handitu du, eta espezie horien ikerketak unibertsoaren beste lekuetan bizia nola garatu zitekeen aztertzeko ezinbestekoak dira.
Astroekologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astroekologiak planeta aztertzen duen zientziaren arloa, asteroideetan eta kometetan egon daitekeen biziaren eta espazioko inguruneen arteko elkarrekintzak aztertzen dituen zientziaren arloa da. Eskala handiago batean, arlo honek etorkizuneko bizia kuantifikatzea du helburu.
Arlo honek planeta-lurzoru ezberdinetako baliabideak aztertzen ditu, gaur egungo espazio-materialak erabiliz. Lortutako emaitzek indartzen dute biziak hasierako asteroide urtsuetan eta antzeko materialetan iraun zuela, eta horiek hautsak, kometek edo meteoritoek Lurrera garraiatu zituztela.
Astrogeologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astrogeologia arlo zientifiko planetarioa da, zeruko gorputzen geologia aztertzen duena. Diziplina honek planeta edo satelite naturalen potentziala neurtzen du bertan bizia garatu eta mantentzeko.
Diziplina honetan dagoen alor bat geokimika da, hainbat alderdi aztertzen dituena: Lurraren eta beste planeten osaera kimikoa, arroken eta lurzoruaren osaerek eragiten dituzten prozesu kimikoak eta erreakzioak, materia- eta energia-zikloak eta horien elkarrekintza hidrosferarekin eta atmosferarekin.
Bizia Eguzki-sisteman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikusi ere: Abiogenesia, Europa (satelitea) eta Bizia Marten
Lurretik kanpoko biziaren inguruan gogoeta asko egin diren arren, biokimikak muga argiak ezarri ditu bizia bermatzeko beharrezkoak diren baldintza fisiko-kimikoen inguruan.[37] Litekeena da Lurretik kanpoko bizia karbonoan oinarritua egotea, karbonoa taula periodikoko elementu ugarienetarikoa delako. Karbonoa eta Silizioa dira atomo naturalen artean informazio biologikoa garraiatzeko beharrezkoak diren molekula luzeak sortzeko gai diren bakarrak. Karbonoak, silizeak ez bezala, erraztasun handia du beste atomoekin lotura kimikoak sortzeko eta, hori dela eta, oso erraz ahalbidetzen ditu erreakzio biologikoak.
Eguzki-Sisteman bizia argi-izpien eta Eguzkiaren berotasunean oinarritzen da eta, beraz, lurrazalera mugatuta dago. Bizia sustengatzeko Eguzki-Sistemako hautagai probableenak dira Marte, Europa satelitea, Saturnoko Titan satelitea [38][39][40][41][42] eta Entzelado satelitea [43].
Marte, Entzelado eta Europa dira bizia aurkitzeko hautagai egokienak lur azpian ur likidoa dutelako. Izan ere, ura da zelulek bizitzeko ezinbestekoa duten molekula.[44] Marteko ur gehiena izozturik dago bere izotz-geruza polarretan; hala ere, lurrazalean egin diren azken laginketek erakutsi dute, ur-likidoa topatzeko aukera dagoela planetaren gainazalean.[45][46] Probablea da ura oso gazia izatea tenperatura eta presio baxuak direla eta.[47] Europa eta Entzeladori dagokienez, ozeano global handiak daude sateliteen kanpoko zarakar izoztuen azpian.[48][49][50] Hondo ozeanikoko haizebide bolkanikoen bitartez ura berotzen da egoera likidoa lortu arte. 2013ko Abenduaren 11n, NASA-k filosilikatoa aurkitu zuen Europa gainazal izoztuan. Filosilikatoak materia organikoari lotuta agertzen dira askotan. Mineral horren presentzia asteroide edo kometa baten talkari dagokioke.[51] 2018ko ekainaren 27an, konplexu makromolekular organikoak detektatu ziren Entzeladon, eta NASAren arabera, Lurretik kanpoko punturik egokiena da zibilizazio bat sortzeko.[52][53]
Saturnoko Titan satelitea ere Lurretik kanpoko bizitza mantentzeko gorputz planetario posiblea da.[54]Titanek Lur planetaren jatorrizko baldintzen antzekoak izan ditzakeela uste dute ikertzaileek.[55] Haren azalean laku likidoak aurkitu dituzte zientzialariek, lehenak lurretik kanpo, baina etanozkoak eta/edo metanozkoa direla dirudi.[56] Zientzialari batzuek uste dute hidrokarbono horiek uraren tokia har lezaketela zelula bizietan.[57] 2018ko martxoan, Cassini-ren datuak aztertu ondoren, Titanek ur likidoz eta amoniakoz osatutako ozeanoak izan zitzakeela ondorioztatu zen.[58]
Hidrogeno eta metano mailak Marten neurtzeak bizia planeta horretan posible den ikertzea ahalbidetzen du.[59][60] Zientzialarien arabera, "...H2/CH4 erratio baxuek agerian uzten dute bizi aktiboaren presentzia oso probablea dela".[61] Beste zientzialari batzuek adierazi dute badaudela hidrogenoa eta metanoa atmosfera estralurtarretan detektatzeko metodo berriak.[62][63]
Meteoritoetan dauden pirimidina bezalako konposatuak erabiliz, uraziloa, timina eta zitosina bezalako biomolekulak sintetizatzea lortu da espazioko baldintzak laborategietan erreplikatuta. Pirimidina, hidrokarburo polizikliko aromatikoak bezala, karbonoan aberatsena den unibertsoko konposatu kimikoa da.[64]
Ikerkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikusi ere: Bizi estralurtar
Lurretik kanpoko biziaren bilaketa jakintza-alor anitzeko adar zientifikoa da.[65] Gaur egun, astrobiologiaren aplikazio praktikoena zientzian oinarritutako hipotesien planteamendua izan daiteke, hipotesi eta iragarpen horiek askotarikoak izan daitezke. Proposatu da birusak beste planeta batzuetan ere ager daitezkeela nahiz eta bizirik ez egon.[66]
Ikerkuntzaren emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Momentuz ez da Lurretik kanpoko biziaren ebidentziarik aurkitu.1984. urtean Antartikan berreskuratu zen Allan Hills 84001 meteoritoa aztertu ondoren, David McKay eta beste zientzialari batzuek diote Martetik datorren meteorito horretan mikrofosilak daudela, baina oso interpretazio eztabaidatua da.[67][68][69]
Yamato 000593 meteoritoa 2000. urtean aurkitu zen Lurrean eta Martetik datorren 2. meteoritorik handiena da. Maila mikroskopikoan aztertuta, karbonoan aberatsak diren esferak aurkitu dira. NASA-ko zientzialari batzuen ustez, karbonoan aberatsak diren esferak aktibitate biologikoz sortuak izan daitezke.[70][71]
2011ko Martxoaren 5ean Richard B. Hoover ikertzaileak azaldu zuen zianobakterioen antzeko mikrofosilak topatu zituela karbono-meteoritoetan. Neil deGrasse Tyson astrofisiko amerikarraren esanetan: "Momentuz, Lurreko bizia da ezagutzen dugun unibertsoko bizi bakarra, baina argudio sendoak daude bakarrik ez gaudela pentsatzeko".[72][73]
Lurrean dauden muturreko inguruneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013ko martxoaren 17an ikertzaileek baieztatu zuten Marianetako itsas hobian forma bizi mikroskopikoak aurkitu zirela. Fondo ozeanikotik 580 metroko sakonerako arroketan izaki mikroskopiko estremofiloak aurkitu dira, 2600 metroko sakoneretan lur lehorretik.[74][75] Ikertzaile baten arabera, "Mikroorganismoak edonon aurkitu daitezke—edonon bizirauteko eta muturreko baldintzetara egokitzeko gai dira".[76] Aurkikuntza horiek ateak irekitzen dizkiote beste planetetako nitxo ekologikoei.
Metanoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004. urtean metanoaren (CH4) argi-espektroa detektatu zen Marteko atmosferan, Lurreko teleskopio eta Mars Express orbitadore espazialaren bidez. Erradiazio kosmikoa eta eguzki-erradiazioa direla eta, metanoa atmosferatik pixkanaka desagertzea espero da hurrengo urteetan.[77][78] 2018ko ekainaren 7an NASAk azaldu zuen aldaketak gertatu zirela Marten metano-atmosferiko mailetan prozesu geologikoek edota biologikoek eraginda.[79][80][81] Gaur egun oraindik ere aurrera jarraitzen dute metano mailen neurketek.
Planeta-sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baliteke exoplaneta batzuek bizirako baliagarriak diren satelite solidoak edota ozeano likidoak izatea. Eguzki-sistematik kanpo aurkitu diren planetak orain arte gasezko erraldoi bizigaitzak dira gehien bat. Detekzio-metodo berriek eta behaketa-tarte zabalek planeta-sistema berriak aurkitzera eramango gaituzte zalantzarik gabe. Adibidez, NASA-ren Kepler Misioak Lurraren tamainako exoplanetak bilatzea du helburu, eta izarren argiaren kurbaren aldaketak neurtzen ditu izarraren eta espazio-ontziaren artean.
Planeten habitagarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Planeten habitagarritasunaren inguruko galdera gehienek porrot egin dute erantzuna aurkitzeko orduan orain arte, nahiz eta Wobble metodoa erabiliz Eguzki-sistematik kanpo dauden planeta asko detektatu diren. Gliese 581 da lehenengoz topatu zen lurraren tamainako exoplaneta habitagarri posiblea.[82]
Misioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muturreko ekosistemen ikerketek aurrera jarraitzen duten heinean, hipotesi berriak plazaratzen dira. Eguzki-sistematik kanpoko planetak ikertzeko misio asko jarri dira martxan, besteak beste, Phoenix zunda, Mars Science Laboratory, ExoMars, Mars 2020 rover eta Cassini.
Ikusi ere
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Assessment of the NASA Astrobiology Institute. 2008-03-20 doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ Hargitai, H.I.; Gulick, V.C.; Glines, N.H.. (2019-09). «Evolution of the Navua Valles region: Implications for Mars' paleoclimatic history» Icarus 330: 91–102. doi: . ISSN 0019-1035. (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ Ward, Peter D. (Peter Douglas), 1949-. (2003, ©2002). The life and death of planet Earth : how the new science of astrobiology charts the ultimate fate of our world. Times Books ISBN 0805067817. PMC 50322946. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ Horneck, Gerda; Walter, Nicolas; Westall, Frances; Grenfell, John Lee; Martin, William F.; Gomez, Felipe; Leuko, Stefan; Lee, Natuschka et al.. (2016-03). «AstRoMap European Astrobiology Roadmap» Astrobiology 16 (3): 201–243. doi: . ISSN 1531-1074. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ «New York Times Survey, December 1985» ICPSR Data Holdings 1987-10-12 (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ «NAEA News October 2012» NAEA News 54 (4): 1–24. 2012-10 doi: . ISSN 0160-6395. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ Loeb, Abraham. (2014-09-09). «The habitable epoch of the early Universe» International Journal of Astrobiology 13 (4): 337–339. doi: . ISSN 1473-5504. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ «CBS News/New York Times Call-Back Poll, December 1998» ICPSR Data Holdings 1999-03-18 (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ Wickramasinghe, Chandra. (2010-06-10). «Bacterial morphologies supporting cometary panspermia: a reappraisal» International Journal of Astrobiology 10 (1): 25–30. doi: . ISSN 1473-5504. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ Stigler, Stephen M.. (2019-11-01). «Data Have a Limited Shelf Life» 1.2 doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ Claudi, Riccardo; Alei, Eleonora. (2019-09-29). «Biosignatures Search in Habitable Planets» Galaxies 7 (4): 82. doi: . ISSN 2075-4434. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ «Application of thermal life prediction model to high-temperature aerospace alloys B1900 + Hf and Haynes 188 (Report)Halford, G.R., Saltsman, J.F., Verilli, M.J. and Arya, V.K. NASA Lewis Research Center Technical Memorandum No NASA TM-4226 1990 12 pp» International Journal of Fatigue 13 (6): 503–503. 1991-11 doi: . ISSN 0142-1123. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ From fossils to astrobiology : records of life on Earth and the search for extraterrestrial biosignatures. Springer 2009 ISBN 9781402088360. PMC 304518848. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ Complete course in astrobiology. Wiley-VCH 2007 ISBN 9783527618996. PMC 214281461. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ «CBS News/New York Times Callback Survey, November #1, 2012» ICPSR Data Holdings 2013-07-08 (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ Garlick, Mark A.. «Earth – Goldilocks Planet» The Story of the Solar System (Cambridge University Press): 64–71. ISBN 9780511536540. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ Stuart-Buttle, Ros. (2016-07-28). «Does religious education matter? What do teachers say?» Does Religious Education Matter? (Routledge): 51–64. ISBN 9781315577883. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ «New York Times New York State Catholic Poll, November 1999» ICPSR Data Holdings 2000-04-18 (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ «Astronomers estimate 17 billion Earth-like planets in the Milky Way» Physics Today 2013 doi: . ISSN 1945-0699. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ Grotzinger, J. P.. (2014-01-23). «Habitability, Taphonomy, and the Search for Organic Carbon on Mars» Science 343 (6169): 386–387. doi: . ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ «Science Podcast: 24 January Show» Science 343 (6169): 441–441. 2014-01-23 doi: . ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ Drake, Nadia. (2011-08-16). «Atom & cosmos: NASA sets sights on Martian crater: Rover Curiosity to begin exploring rocky basin in 2012» Science News 180 (5): 15–15. doi: . ISSN 0036-8423. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ Grotzinger, J. P.. (2014-01-23). «Habitability, Taphonomy, and the Search for Organic Carbon on Mars» Science 343 (6169): 386–387. doi: . ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ Crawford, I.A.. (2017-04-17). «Widening perspectives: the intellectual and social benefits of astrobiology (regardless of whether extraterrestrial life is discovered or not)» International Journal of Astrobiology 17 (1): 57–60. doi: . ISSN 1473-5504. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ Cockell, Charles S.. (2001-02). «'Astrobiology' and the ethics of new science» Interdisciplinary Science Reviews 26 (2): 90–96. doi: . ISSN 0308-0188. (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
- ↑ Rummel, John D.. (1993-01). «Chapter 6: Exobiology» Space Biology and Medicine – Volume I, Space and Its Exploration (American Institute of Aeronautics and Astronautics, Inc.): 195–228. ISBN 978-1-56347-061-5. (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
- ↑ «Kepler Mission» web.archive.org 2008-10-31 (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ «Corot» web.archive.org 2008-11-08 (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ Horner, Jonti; Jones, Barrie W. (2008-02). «Jupiter: friend or foe?» Astronomy & Geophysics 49 (1): 1.22–1.27. doi: . ISSN 1366-8781. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
- ↑ «The Role Of Astrobiology in Solar System Exploration» www.spaceref.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
- ↑ &NA;. (2004). «Coming in the September/October 2004 Issue» Dimensions of Critical Care Nursing 23 (4): 189. doi: . ISSN 0730-4625. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
- ↑ «Books Received (September 2009-December 2010)» Conservation Biology 25 (3): 648–657. 2011-05-11 doi: . ISSN 0888-8892. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
- ↑ Merino, Nancy; Aronson, Heidi S; Bojanova, Diana; Feyhl-Buska, Jayme; Wong, Michael L; Zhang, Shu; Giovannelli, Donato. (2019-02-05). «Living at the Extremes: Extremophiles and the Limits of Life in a Planetary Context» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ a b Chamberlin, Ralph V.. (1920). Annelids, parasitic worms, Protozoan, etc. Part B Polychaeta /. T. Mulvey, (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ Levine, Allan E.. (2008-04). Johnson, Robert Emmett (20 February 1927–20 October 1990), soldier. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ Cavicchioli, Ricardo. (2002-08). «Extremophiles and the Search for Extraterrestrial Life» Astrobiology 2 (3): 281–292. doi: . ISSN 1531-1074. (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ Pace, N. R.. (2001-01-30). «The universal nature of biochemistry» Proceedings of the National Academy of Sciences 98 (3): 805–808. doi: . ISSN 0027-8424. (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ «20. Ravensbrook, Harold Frederic, Joseph Conrad: June–October 1897» Stephen Crane (Harvard University Press) ISBN 9780674419704. (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ McNeill, M.. (1908-08). «Planetary Phenomena for September and October, 1908» Publications of the Astronomical Society of the Pacific 20: 224. doi: . ISSN 0004-6280. (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ McNeill, M.. (1908-08). «Planetary Phenomena for September and October, 1908» Publications of the Astronomical Society of the Pacific 20: 224. doi: . ISSN 0004-6280. (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ Than, Ker. (2014-06). «Space rock strikes protected early life» New Scientist 222 (2975): 14. doi: . ISSN 0262-4079. (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ «Saturn: More Moon Madness» Science News 117 (11): 167. 1980-03-15 doi: . ISSN 0036-8423. (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ «Enceladus hits back at Saturn» Astronomy & Geophysics 52 (3): 3.09–3.09. 2011-05-20 doi: . ISSN 1366-8781. (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ Alilunas, Peter. (2016-08-23). «Smaller Than Life» Smutty Little Movies (University of California Press) ISBN 9780520291706. (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ «Palin's major energy speech, NASA still looking at possible cuts in a McCain administration, and voting technologies under the spotlight—week of 26 October 2008» Physics Today 2008-10-31 doi: . ISSN 1945-0699. (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ «Martian north pole consists of layers of dust and ice» Physics Today 2008 doi: . ISSN 1945-0699. (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ Landis, Geoffrey A.. (2001-06). «Martian Water: Are There Extant Halobacteria on Mars?» Astrobiology 1 (2): 161–164. doi: . ISSN 1531-1074. (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ Crusts, Crusting. Springer-Verlag (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ «20. Ravensbrook, Harold Frederic, Joseph Conrad: June–October 1897» Stephen Crane (Harvard University Press) ISBN 9780674419704. (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ «20. Ravensbrook, Harold Frederic, Joseph Conrad: June–October 1897» Stephen Crane (Harvard University Press) ISBN 9780674419704. (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ Page, Jason S.. (2013-06-04). Boildown Study on Supernatant Liquid Retrieved from AW-106 in December 2012. (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ Postberg, Frank; Khawaja, Nozair; Abel, Bernd; Choblet, Gael; Glein, Christopher R.; Gudipati, Murthy S.; Henderson, Bryana L.; Hsu, Hsiang-Wen et al.. (2018-06). «Macromolecular organic compounds from the depths of Enceladus» Nature 558 (7711): 564–568. doi: . ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
- ↑ «Enceladus hits back at Saturn» Astronomy & Geophysics 52 (3): 3.09–3.09. 2011-05-20 doi: . ISSN 1366-8781. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
- ↑ «Saturn: More Moon Madness» Science News 117 (11): 167. 1980-03-15 doi: . ISSN 0036-8423. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
- ↑ «Titan in the Solar System» Titan (WORLD SCIENTIFIC): 205–244. 1999-10 ISBN 9789810239213. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
- ↑ Lipin, Amanda. (2008-09-09). «Robotic Hovercraft for Surface Mobility on Titan A Moon of Saturn» AIAA SPACE 2008 Conference & Exposition (American Institute of Aeronautics and Astronautics) doi: . ISBN 9781624100024. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
- ↑ McKay, C.P.; Smith, H.D.. (2005-11). «Possibilities for methanogenic life in liquid methane on the surface of Titan» Icarus 178 (1): 274–276. doi: . ISSN 0019-1035. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
- ↑ Moon, Mary Ann. (2008-10). «A Colonoscopy Screen Every 5 Years May Be Safe» Family Practice News 38 (20): 24. doi: . ISSN 0300-7073. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
- ↑ Oze, C.; Jones, L. C.; Goldsmith, J. I.; Rosenbauer, R. J.. (2012-06-07). «Differentiating biotic from abiotic methane genesis in hydrothermally active planetary surfaces» Proceedings of the National Academy of Sciences 109 (25): 9750–9754. doi: . ISSN 0027-8424. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
- ↑ Bourke-White, Margaret, (14 June 1906–27 Aug. 1971), on staff of Life Magazine since 1936. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
- ↑ Oze, C.; Jones, L. C.; Goldsmith, J. I.; Rosenbauer, R. J.. (2012-06-07). «Differentiating biotic from abiotic methane genesis in hydrothermally active planetary surfaces» Proceedings of the National Academy of Sciences 109 (25): 9750–9754. doi: . ISSN 0027-8424. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
- ↑ Brogi, Matteo; Snellen, Ignas A. G.; de Kok, Remco J.; Albrecht, Simon; Birkby, Jayne; de Mooij, Ernst J. W.. (2012-06). «The signature of orbital motion from the dayside of the planet τ Boötis b» Nature 486 (7404): 502–504. doi: . ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
- ↑ «Fixed (wired) broadband penetration, historically leading OECD countries, June 2001-June 2011» dx.doi.org 2012-09-13 (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
- ↑ Witze, Alexandra. (2015-12-22). «NASA cancels March launch to Mars» Nature doi: . ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ Fine, Nigel. dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ (Ingelesez) Janjic, Aleksandar. (2018-12). «The Need for Including Virus Detection Methods in Future Mars Missions» Astrobiology 18 (12): 1611–1614. doi: . ISSN 1531-1074. (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ Crenson, Matt. (2010-12-23). «Science news of the year» Science News 179 (1): 18–18. doi: . ISSN 0036-8423. (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ McKay, D. S.; Gibson, E. K.; Thomas-Keprta, K. L.; Vali, H.; Romanek, C. S.; Clemett, S. J.; Chillier, X. D. F.; Maechling, C. R. et al.. (1996-08-16). «Search for Past Life on Mars: Possible Relic Biogenic Activity in Martian Meteorite ALH84001» Science 273 (5277): 924–930. doi: . ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ McKay, David S.; Thomas-Keprta, Kathy L.; Clemett, Simon J.; Gibson, Jr., Everett K.; Spencer, Lauren; Wentworth, Susan J.. (2009-08-20). «Life on Mars: new evidence from martian meteorites» Instruments and Methods for Astrobiology and Planetary Missions XII (SPIE) doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ «NASA tests inflatable Mars landing system over Hawaii» Physics Today 2014 doi: . ISSN 1945-0699. (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ «February 22–28, 2014» The Lancet 383 (9918): i. 2014-02 doi: . ISSN 0140-6736. (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ «ABC News Whitewater Poll, March 1994» ICPSR Data Holdings 1997-05-16 (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ deGRASSE TYSON, NEIL. (2016-09-12). «THE SEARCH FOR LIFE IN THE GALAXY» Welcome to the Universe (Princeton University Press): 146–170. ISBN 9781400883226. (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ Moore, Adm. Charles Henry Hodgson, (22 March 1858–17 March 1920). Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ Grain Transportation Report. March 14, 2013. 2013-03-14 (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ Grain Transportation Report. March 14, 2013. 2013-03-14 (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ Voosen, Paul. (2018-01-31). «Update: NASA confirms amateur astronomer has discovered a lost satellite» Science doi: . ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ Hirsch, H.. (1993-04-15). «Planetary Fourier spectrometer (PFS) for the MARS 94 mission» Lens and Optical Systems Design (SPIE) doi: . ISBN 9780819409591. (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ Nelson, Daniel. (2018-06-12). «NASA Rover Finds Organic Matter In Dried Lake Bed On Mars» Science Trends doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ Voosen, Paul. (2018-01-31). «Update: NASA confirms amateur astronomer has discovered a lost satellite» Science doi: . ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ Voosen, Paul. (2018-01-31). «Update: NASA confirms amateur astronomer has discovered a lost satellite» Science doi: . ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ «Diary - October 2008» Drug Discovery Today 13 (19-20): 907–907. 2008-10 doi: . ISSN 1359-6446. (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).