Lankide:AsierYanez/Proba orria
ATSC estandarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Advanced Television Systems Committee (ATSC) estandarrak lur, kable edo satelite sareen bidez telebista digitalaren transmisiorako estandar amerikar multzoa dira. NTSC estandar analogikoaren ordezkoak dira neurri handi batean eta estandar hori bezala, batez ere Estatu Batuetan, Mexikon, Kanadan eta Hego Korean erabiltzen dira.[1]
ATSC estandarrak 1990eko hamarkadaren hasieran garatu zituen Grand Alliance-k, elektronika- eta telekomunikazio-enpresen partzuergoak, gaur egun HDTV izenarekin ezagutzen denaren zehaztapen bat garatzeko. Estandarrak Telebista Sistema Aurreratuen Batzordeak (ATSC) administratzen ditu orain.
Oinarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ATSCk definitutako bereizmen handiko telebistek pantaila zabaleko 16:9 irudiak sortzen dituzte, 1920×1080 pixelera arte (aurreko estandarraren bistaratze-bereizmena baino sei aldiz gehiago). Hala ere, hainbat irudi-tamaina ere onartzen dira. Banda zabaleraren eskakizunek definizio estandarreko sei "azpikanal" transmititzeko aukera ematen dute 6 MHz telebista-kanal bakarrean.
Dolby Digital AC-3 formatua audio-kode gisa erabiltzen dute. Maiztasun baxuko efektuetarako seigarren kanal bat erabiliz, bost soinu-kanal garraiatzeko aukera ematen du ("5.1" konfigurazioa deiturikoa). ISDB HDTV emisioek ordea, MPEG Advanced Audio Coding (AAC) erabiltzen dute audio-kode bezala, eta horrek 5.1 audio-irteera ahalbidetzen du.
Beste sistema batzuekin gertatzen den bezala, ATSC estandar ugariren menpe dago. Patentatutako hainbat elementu biltzen ditu eta lizentzia beharrezkoa da arauaren zati horiek erabiltzen dituzten gailuetarako. Horien artean MPEG bideo-kodeketaren, AC-3 audio-kodeketaren eta 8VSB modulazioaren elementuak.[2]ATSC estandarrek A/x izendapena daukate (x estandarraren zenbakia da) eta doan deskarga daitezke ATSC.org webgunean.
Bereizmena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ATSC sistemak pantaila-bereizmen, formatu-ratio eta fotograma-abiadura desberdinak onartzen ditu. Agertzen diren formatuak bereizmenaren, laginketa-formaren eta segundoko fotograma-kopuruaren arabera zerrendatuta daude. ATSCk MPEG sistemen zehaztapena eta garraio-korronte paketeak erabiltzen ditu datuak eramateko. Bideoaren deskodetzea gertatu aurretik, hartzaileak demodulatu egin behar du eta seinaleari akatsen zuzenketa aplikatu. Ondoren, garraio-korrontea korronte osagarrietan demultiplexa daiteke.
MEPG-2
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ATSCrako oinarrizko lau pantaila-tamaina daude eta orokorrean irudiaren altueraren lerro kopuruaren araberako izendapena daukate. NTSC eta PAL irudi-tamainak dira txikienak, 720ko edo 704ko zabalera eta 480ko edo 576ko lerro altuera dute. Hirugarren neurria 720 laginketa-lerro dituzten eta 1280 pixeleko zabalera duten HDTV irudiak dira. Tamaina handienak 1080 lerro altu eta 1920 pixel zabal ditu.
ATSC A/53 estandarrak MPEG-2 transmisioa beheko taula agertzen diren formatuetara mugatzen du.
Bereizmena | Itxura-erlazioa | Pixel-itxura erlazioa | Laginketa | Fotograma-abiadura (Hz) | |
---|---|---|---|---|---|
Bertikala | Horizontala | ||||
1080 | 1920 | 16:9 | 1:1 | progresiboa | 23,976
24 29,97 30 |
tartekatua | 29,97 (59,94 eremu/s)
30 (60 eremu/s) | ||||
720 | 1280 | 16:9 | 1:1 | progresiboa | 23,976
24 29,97 30 59,94 60 |
480 | 704 edo 858 | 4:3 edo 16:9 | SMPTE 259M | progresiboa | 23,976
24 29,97 30 59,94 60 |
tartekatua | 29,97 (59,94 eremu/s)
30 (60 eremu/s) | ||||
640 | 4:3 | 1:1 | progresiboa | 23,976
24 29,97 30 59,94 60 | |
tartekatua | 29,97 fotograma/s (59,94 eremu/s)
30 fotograma/s (60 eremu/s) |
Modulazioa eta transmisioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ATSC seinaleak NTSC telebista-kanal analogikoen 6 MHz-ko banda zabalera bera erabiltzeko daude diseinatuta. Behin bideo eta audio digitalaren seinaleak konprimatu eta multiplexatu direla, garraio-korrontea transmisio metodoaren arabera hainbat modutan modulatu daiteke.
- Lurreko emisoreek gehienez 19,39 Mbit/s transferitzeko 8VSB modulazioa erabiltzen dute. Transferentzia-abiadura hori nahikoa da bideo, audio-programa eta metadatu ugari eramateko.
- Kable bidezko telebistek, oro har, seinale-zarata erlazio altuagoan funtziona dezakete. ATSCk definitutako 16VSB modulazioa edo SCTEk definitutako 256-QAM-a erabil ditzakete, 38,78 Mbit/s-ko errendimendua lortzeko 6 MHz kanal bera erabiliz.
Telebista digitalaren modulazio-eskemetarako proposamenak, kable-operadoreek bereizmen estandarreko bideoa konprimatu gabeko seinale-analogiko gisa eramaten zutenean garatu ziren. Azken urteetan kable operadoreak bereizmen estandarreko bideoak kable-sistema digitaletarako konprimatzera ohitu dira. Horrela, zailagoa egiten da konprimatu gabeko "oinarrizko" kableetan tokiko igorleentzako 6 MHz kanal bikoiztuak aurkitzea.
ATSC satelite bidez transmititzeko estandar bat ere badago; hala ere, telebista sareek soilik erabiltzen dute[3]. Estatu Batuetatik kanpoko lur-estazio gutxik onartzen du ATSC satelite bidezko transmisio estandarra, baina estandarra baiezteko laguntza hobetzen ari da.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Advanced Television Systems Committee (ATSC)
- Digital Video Broadcasting (DVB)
- Integrated Services Digital Broadcasting (ISDB)
- Digital Terrestrial Television (DTT)
- OpenCable
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ATSC, DTMB, DVB-T/DVB-T2 e ISDB-T - Televisión Digital Terrestre (TDT)» es.dtvstatus.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
- ↑ «TV makers to fight royalties» www.chinadaily.com.cn (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
- ↑ (Ingelesez) «Análisis de la eficiencia de los estándares de transmisión de televisión digital por satélite en las bandas Ku y Ka» Ingeniería, Investigación y Tecnología 14 (3): 335–353. 2013-07-01 doi: . ISSN 1405-7743. (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).