Lankide:Iosu Osa/Proba orria
Indiarrak lekualdatzeko legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indiarrak Nahitaez Lekualdatzeko Legea (edo Indian Removal Act)[1] [2] 1830eko maiatzaren 28an Andrew Jackson Estatu Batuetako presidenteak aldarrikatutako legea izan zen. Legeak baimena ematen zion presidenteari hegoaldeko tribu natibo amerikarrekin (Atlantiko Erdikoak barne) negoziatzeko Mississippi ibaiaren mendebaldean dagoen lurralde federalera kanporatzeko, antzinako lurren kolonizazio zuriaren truke.[3] [4] Andrew Jacksonek sinatu zuen Legea, eta gogor aplikatu zen haren eta Martin Van Burenen gobernupean.[5]
Legeak babes handia jaso zuen hegoaldeko eta ipar-mendebaldeko estatubatuarren aldetik, baina bertako tribuak eta Whig alderdia aurka agertu ziren. Txerokiek elkarrekin lan egin zuten birkokatze hori geldiarazteko, baina ez zuten arrakastarik izan; azkenean, Estatu Batuetako gobernuak indarrez kanporatu zituen, geroago Lágrimasko Senderoa izenez ezagutu zen mendebalderako martxa batean, genozidio-ekintza gisa deskribatu dena, asko lekualdaketetan hil zirelako.[6]
Testuinguru historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europarrak eta amerikar natiboak kolonialismo garaian, gaur egungo Estatu Batuetan lehen aldiz harremanetan jarri zirenean, europarrek beren zibilizazioa hobea zela uste zuten: idazketa, nabigazioa eta kristautasunagatik. Beraien zibilizazioa amerikar natiboekin partekatzea izan zen beraien konponbidea, nahiz eta beranduagora arte onartua ez izan. Hasieran George Washingtonek proposatu zuen XIX. mende hasieran. Hori dela eta, kristautak bihurtu behar ziren eta praktika "paganoak" alde batera utzi behar izan zituzten. Ingelesez hitz egiten eta irakurtzen ere ikasi behar izan zuten. Amerikar natiboek ezkontza heterosexual monogamoa onartu behar izan zuten eta ezkondu gabekoen arteko sexu harremanak alde batera utzi. Halaber, lurren eta beste ondasun batzuen jabetza indibidualaren kontzeptua onartu behar izan zuten, zenbait kasutan afrikar esklaboak barne.
Thomas Jeffersonen politikak ere berdinak izan ziren: indiarren eskubideak errespetatzea, Bost tribu zibilizatuak Mississippiren ekialdean geratzea onartu zuten, europako amerikarrekin bateragarriak ziren jokabideak eta praktika kulturalak onartuz.
Andrew Jackson presidenteak Indiar Lekualdaketa edo Indian Removal politika bultzatuko du, Mississippi ibaiaren ekialdean bizi ziren amerindiar tribuak ibaiaren mendebaldeko lurretara eramateko. Estatu Batuetako Independentzia Gerraren ondorengo hamarkadetan, herrialdeko populazioaren hazkunde azkarra dela eta, natibo amerikarren lurrak erosten hasi ziren. Ondorioz, Estatu Batuetako gobernua Indiako tribuak animatzen hasi zen beren lurrak saltzeko, mendebaldeko lurrak eskeiniz, garai hartako herrialdeko estatuen mugetatik kanpo. Prozesu hori azkartu egin zen 1830eko Indian Removal Act legearen onarpenaren ondorioz. Lege horrek funtsak eman zizkion Andrew Jackson presidenteari lurrak trukatzeko itunak egiteko. Kalkuluen arabera, 100.000 amerindiar inguru mendebaldera eraman zituzten politika horren ondorioz, eta gehienak 1830eko hamarkadan emigratu zuten, Indian Territory[7] izenez finkatuta.
Babespena eta aurkaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Removal legea oso ongi jasoa izan zen hegoaldean, Georgian batez ere, 1802an estatu handiena zen, eta Cherokee-kin izandako eztabaida jurisdikzional batean murgilduta zegoen. Jackson presidenteak Georgiako krisia konpontzea espero zuen. Bost Tribu Zibilez gain (Wyandot, Kickapoo, Potowatomi, Shawnee eta Lenape), kaltetu gehiago ere izan ziren.
Indiarren Lekualdatze Legea eztabaidagarria zen. Amerikar askok, garai hartan, haren igarobidearen alde egin zuten, baina aurkakotasun esanguratsua ere bazegoen. Misiolari kristau askok protesta egin zuten, Jeremiah Evarts misiolari antolatzaileak, batez ere. Kongresuan, New Jerseyko senatariak Theodore Frelinghuysen, Kentuckyko senatariak Henry Clay, Tennesseeko Davy Crockett diputatuak legaltasunaren aurka hitz egin zuten. Removal legea Kongresuan izandako eztabaida mingots baten ondoren bakarrik onartu zen, baina gerora bere aurkako kanpaina egin zuen 1832ko AEBko hauteskunde presidentzialetako Alderdi Errepublikanoaren txartelarekin Clayk.
Jacksonek saihestezintzat jo zuen Indiako herri tribalen heriotza, bizitza finkatua aurreratzea eta Amerikako ipar-ekialdean tribu-nazioen heriotza seinalatuz. Iparraldeko kritikoei hipokrita deitu zien, iparraldeak bere lurraldearen barruan zituen tribuei buruz kontatutako historiak seinalatuz.
“Gizateriak negar egin du maiz herrialde honetako aborigenen zoriaz, eta filantropia aspaldidanik ari da hura uxatzeko bideak asmatzen, baina bere aurrerapenak ez dira inoiz atxilotu, eta banan-banan leinu boteretsu asko desagertu dira lurretik... Baina benetako filantropiak egoera hauekin lotzen du izpiritua, belaunaldi baten iraungipenarekin gertatzen den bezala beste bati lekua egiteko... Mendebaldeko lurralde zabaletan hedaturiko herri ezezagun baten monumentu eta gotorlekuetan, garai bateko arraza boteretsu baten oroitzapenak ikusten ditugu, suntsitua izan zena edo desagertua izan zena, egungo tribu basatiei lekua egiteko… Filantropiak ezin izan zuen kontinente hori gure arbasoek aurkitu zuten egoerara itzuli nahi izan. Zein gizon zintzok nahiago izango luke basoz estalitako eta milaka basatik okupatutako lurralde bat gure hiriz, herriz eta etxalde oparoz hornituriko, eta arteak burutu ditzakeen hobekuntza guztiez apaindutako 12 milioi pertsona zoriontsu baino gehiagok okupatutzen duen eta askatasunaren, zibilizazioaren eta erlijioaren bedeinkapen guztiez betetako gure errepublika zabala baino?” A. Jackson[8]
H. W. Brands historialariaren arabera, Jacksonek zintzoki uste zuen bere populazio transferentzia politika "zuhurra eta gizatiarra" zela, indiarrak "erabateko deuseztasunetik" salbatuko zituena. Jacksonek gupida ekintza eskuzabal gisa erretratatu zuen.
Robert M. Keetonek dioenez, fakturaren proponenteek narrazio biblikoak erabili zituzten estatubatuar natiboen birkokatze behartuak justifikatzeko.
Lekualdatzea iparraldean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzinako Ipar-Mendebaldean kokatzen ziren iparraldeko Indietako tribuak askoz txikiagoak ziren eta “Bost Tribu Zibilizatuak” (Chickasaw, Txoktaw, Creek, Seminola eta Txerokiek) baino askoz zatituagoak zeuden. Horren ondorioz, tratamenduen eta emigrazioaren prozesua mailakatuagoa eta ez hain sistematikoa izan zen. Shawneetako bandak, Ottawak, Potawatomiak, Sauk eta Fox bandek beraien artean itunak sinatu zituzten eta Indiako lurraldeetara joan ziren. Baina 1832. urtean, Black Hawk-ek, Sauk tribuko buruzagiak, Illinoisera gidatu zituen Sauk eta Foxen talde bat. Urte berean, Black-Hawken gerran, AEBko ejerzitoak eta Illinoisko armada talde batek Black Hawk eta bere armada garaitu zituen.
Lekualdatzea hegoaldean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1830ean, Bost Tribu Zibilizatuek Europa-Amerikar kulturaren hainbat alderdi bereganatu zituzten, kristautasuna barne. Txerokiek beren hizkuntzan idazteko sistema bat zuten, Sequoyah-k garatua, eta cherokee eta ingelesezko egunkari batean argitaratua.
Akulturazio hori gorabehera, tribuen posizioa ez zen segurua. Batzuek sentitzen zuten tribuen presentzia bakea eta segurtasunerako mehatxu bat zela, Natibo Amerikar askok Estatu Batuen aurka borrokatu baitzuten aurretiko gerretan, askotan atzerriko estatuek armaturik, hala nola Britainia Handiak eta Espainiak.
Beraz, Estatu Batuetako hainbat estatutako gobernuek AEBetako mugetan zeuden tribu guztiak Estatuaren jurisdikziopean jartzea nahi zuten. 1830ean, Georgiako estatuak lege bat onartu zuen, zuriei indiar lurraldean bizitzea debekatzen ziena, 1831ko martxoaren 31tik aurrera estatuaren baimenik gabe. Lege hau indiarren lekualdatzeari aurre egiten laguntzen ari zitzaizkien misiolari zurien kanporatzea justifikatzeko egin zen. Jeremiah Evarts misiolari antolatzaileak kasua Estatu Batuetako Auzitegi Gorenera eramateko eskatu zion Txerokie-i. Marshall Gorteak ebatzi zuen tribu indiarrak nazio subiranoak ez ziren arren (Txeroki nazioa v. Georgia, 1831), estatuko legeek ez zutela botererik lurralde tribalen gainean (Worcester v. Georgia, 1832).
Andrew Jacksonek eta Alderdi Demokrata berriko beste hautagai batzuek 1828ko kanpainako helburu nagusi bihurtu zuten lekualdaketa. 1830ean, Kongresuak Indian Removal Act onartu zuen, eta Jackson presidenteak lege gisa berretsi zuen. Lekualdatze Legeak xedatu zuenez, gobernuak lekualdatze-itunak negoziatu behar zituen tribu guztiekin. Dancing Rabbit Creek eta choctawen arteko ituna ezarri zen lehen ituna izan zen; 7000 chocktaws Mississippin geratu ziren bitartean, 14 000 inguru Rojo ibaian zehar lekualdatu ziren. Beste itun batzuk, New Echotako itun susmagarria Cherokee-ekin, esaterako, Lágrimaseko bidezidorrean gertatu ziren.
Ondorioz, bost tribuak Indiako lurralde berrira lekualdatu zituzten, egungo Oklahoman eta Kansasko zati batzuetara. Indiar batzuek lekualdatzeari ihes egin zioten, eta beste batzuk, berriz, beren jabetzako banakako lurretan bizi zirenak (eremu tribalen ordez), lekualdatzetik salbuetsita zeuden. Atzean geratu zirenak, azkenean, tribu-erakundeetan bildu ziren, Ekialdeko Txerokien Batasuna bezala, Ipar Karolinan sortua.
Seminolei iruzurra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1835ean, Seminolek uko egin zioten Florida uzteari, Bigarren Seminola Gerrara eramanez. Gerrako liderrik garrantzitsuena Osceola izan zen, Seminolak gidatu baitzituen lekualdatzearen aurkako borrokan. Floridako Evergladeetan ezkutatuz, Osceolak eta bere taldeak ezusteko erasoak erabili zituzten gudu askotan Estatu Batuetako Armada garaitzeko. 1837an, Osceola tregoa batean bakea negoziatzen ari zenean engainatu eta harrapatu zuten. Espetxean hil zen. Seminolatarrek borrokan jarraitu zuten. Batzuk Evergladeen barrualdera bidaiatu zuten, eta beste batzuk mendebaldera. Bigarren Seminola Gerra 1842an amaitu zen, eta Estatu Batuak atera ziren garaile.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Doval, Gregorio. (2009). Breve historia de los indios norteamericanos. Nowtilus ISBN 978-84-9763-585-1. PMC 320966085. (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
- ↑ «Los servicios públicos de empleo en Europa y en los Estados Unidos; La inspección de trabajo y Seguridad Social en Europa y en los Estados Unidos; El contencioso laboral en Europa y en los Estados Unidos; La gestión de la Seguridad Social en Europa y en los Estados Unidos; El contencioso de la Seguridad Social en Europa y en los Estados Unidos» Fundamentos de dereho comunitario y comparado, europeo y norteamericano, del Trabajo y de la Seguridad Social. 2 ED (Netbiblo): 53–112. (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
- ↑ «<sc>francis paul prucha</sc>. <italic>The Great Father: The United States Government and the American Indians</italic>. In two volumes. Lincoln: University of Nebraska Press. 1984. Pp. xxxii, 608; 610–1302» The American Historical Review 1986-02 doi: . ISSN 1937-5239. (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
- ↑ Preston, Katherine K.. (2000-02). Reiff, Anthony, Jr. (11 May 1830?–06 October 1916), conductor, musical director, and composer. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
- ↑ Sanford, Victoria. (2004-10). «COMMENTARY: Inter-American Court Condemns Guatemalan Government» Anthropology News 45 (7): 25–25. doi: . ISSN 1541-6151. (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
- ↑ Laird, Donald A.. «People we like.» How to make people like you: Why we don't like people. (Blue Ribbon Books Inc.): 3–14. (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
- ↑ Jolly, R. D.; Thompson, K. G.; Winchester, B. G.. (1975). «Bovine mannosidosis--a model lysosomal storage disease» Birth Defects Original Article Series 11 (6): 273–278. ISSN 0547-6844. PMID 100. (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
- ↑ Mosher, John. (2003-01). «Andrew Jackson and His Indian Wars» History: Reviews of New Books 32 (1): 9–9. doi: . ISSN 0361-2759. (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Indian Removal Act. 2022-03-18 (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
- (Ingelesez) Indian Removal Act. 2022-04-01 (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
- (Ingelesez) AEBko historialarien webgunea