Edukira joan

Latsariak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Latsariak
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Ogibidealatsaria

Latsariak Euskal Mitologiako jeinu edo ireluak dira [1]. Euskal Herriko hainbat lekuetan agertzen omen dira irelu hauek, beti arropa garbitzen den lats edo errekei loturik.

Mitologiako pertsonai hauek, edo oso antzekoak, Europako beste hainbat lekuetan agertzen dira baita ere.

Hainbat iturriek latsariak laminekin lotzen dituzte, baina nahiko elementu daude izaki ezberdinak direla ondorioztatzeko. Euskal Mitologian sarritan gertatzen den legez, irelu hauen inguruko informazio gutxi jaso dugu, edo askotan ez oso era zehatz batean, eta honek nahasketa dakar irelu ezberdinen artean.

Latsariei buruzko elezaharrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Migel Barandiaranen Ihordiko informatzaile batek zera kontatzen zion 1936 eta 1937 urteren artean:

« Senbladi´ko errekaño batean xarta, xarta, xarta latsariak gauaz ari nihaurrek intzun nizin. »

Egun batean Ataungo neska bat etxeko lixiba egiteko gau betean egiten tematu omen zen. "Jaungoikoa esnatu baino lehen" bere lana aimaitzeko zin egin zuen. Lixiba putzuko harria aurreneko arroparekin jotzerakoan, harriari lotuta geratu omen zen.

Elezahar honetan argi ikusten da latsarien lotura Euskal Mitologiaren Gaueko ireluarekin. Irelu honek gauaren zaintzailea da eta berak eta berekin lotutako ireluek gaua profanatzen duten pertsonak zigortzen dituzte. "Eguna egunezkoentzat eta gaua Gaubezkoarentzat" [2]. esaera ezagunak laburbiltzen duen euskal sinismen zaharra.

Luzaiden Jose Maria Satrustegik jaso zuenez, gauero joaten omen dira latsariak Artxurieta errekara. Oso garbi aditzen zen arropa garbitzerakoan sortzen zuten zarata [3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) de Barandiaran, Jose Miguel. (1972). Obras completas de Jose Miguel de Barandiaran. Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 147 or..
  2. (Gaztelaniaz) de Barandiaran, Jose Miguel. (1972). Obras completas de Jose Miguel de Barandiaran. Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 93 or..
  3. (Gaztelaniaz) Satrustegi, Jose Maria. [file:///C:/Users/Usuario/Downloads/Dialnet-amiasYSirenasATravesDeLaSimbologia-308255.pdf Lamias y sirenas atraves de la simbologia. ] Dialnet, 9 or..

J.M. de Barandiaran, Fragments d´ethnographie basque. Bull. du Musée Basque, 14.ena. Baiona, 1937.