Lepiota griseovirens
Lepiota griseovirens | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Lepiota |
Espeziea | Lepiota griseovirens Maire, 1928 |
Lepiota griseovirens Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1,2 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakotik lau-ganbilera, titiduna. Ertza soberakinekin, zurixka. Kapelaren azala belusatu-tomentuduna, gris ilun kolorekoa, marroi grisaxka edo oliba-grisaxka kolorekoa, erdigunea ilunagoa.
Orriak: Libreak, sabeldunak eta biribilduak oinaren ondoan, eta hor iduneko moduko bat osatzen dute; zuriak edo pixka bat krema kolorekoak, batzuetan tonu grisaxkekin, eta zahartzean arre-laranja kolorez zikintzen dira. Ertza fin flokosoa.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 20 eta 60 mm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 5 mm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa eta lodiagoa oinarrian, fistulosoa; goiko erdialdean, leuna, krema-arrosa kolorekoa, eta behealdean, zerrenda edo ezkata oso sakabanatuen bidez apaindua, gris-beltz edo gris-marroi kolorekoak; oinarrian, mizelio kordoi zuriekin.
Haragia: Zurixka-grisaxka, apur bat arrosa oinean. Gaztetan fruta usaina, gero kautxuarena. Zaporea gogorra eta desatsegina.[2]
Etimologia: Lepiota terminoa grezierazko "lepis" "lepidos" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen ondoa.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toxikoa den susmoa dago. Baliteke hilgarria izatea ere.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapelaren koloreagatik eta oinean ezkata ia beltz deigarriak dituelako nabarmentzen da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean eta neguaren hasieran. Oso urria. Pinuz eta artez osatutako baso mistoetan, lur hareatsu edo nutrienteetan aberatsak diren lohitsuetan. Taldekoia.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Europa, Thailandia.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 284 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
- ↑ Lepiota griseovirens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.