Malpika dorretxea
Malpika dorretxea | |
---|---|
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Zamudio |
Koordenatuak | 43°17′05″N 2°52′03″W / 43.284776°N 2.86754°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XV. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
3 | |
Malpika dorretxea Zamudioko Arteaga auzoan dagoen Erdi Aroko eraikina da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hesirik gabeko lau angeluko oina eta kubikoaren itxura duen eraikina. Beheko solairuan tamaina ez erregularreko silarrixkaz aparejatua dena eta goi aldera silarrizkoa. Babeserako izaera duen eraikina, itxura sendoa duena eta bao baino horma gehiagoz itxia. Zamudioko San Martin Elizaren alboan dago kokaturik. Hormen lodiera da bere alderdi nabarienetako bat, 2'7 metrotaraino heltzen dela. XVI. mendearen hasierako eraikin bat da Malpika Dorrea, gotikoaren amaiera aldeko elementuak dituena eta errenazimendukoak ere bai. Patioska baten barrena sartzen da dorrearen barrura. Fatxada nagusia ekialdera begira dago, tapiatua izan zen sarrera bat zeukan eta oraingoa jarri zen. Lehenengo solairuan dago hori eta bere giltzarrian Zamudioko armarria daraman dobelatutako puntu erdiko arkuan dagoen bao bat da. Dorrearen bigarren oina XIX. mendean berreraiki zen eta, bere altuera nabarmenaz baliatuz, tarteko solairu bat eraiki zen. Azkenengo oina ondoen argitua da eta arku konopial bat nabarmentzen da fatxadan. Hormen gailurrean, mailakatutako errepisa zirkularretan apeatutako harburu eta garitoinezko friso bat ikusten da. Teilatua, lau isurkikoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Malpika dorretxea XV. mendeko hasieran eraiki zuten gotiko-pizkundetar estiloan. Butroe leinuak bere etsaiak ziren Zamudio leinua eraso ostean, 1443an berreraiki zuten. Berriro 1515 inguruan guztiz berreraikia izan zen.
XVIII. mendean Zamudiotarrek saldu eta Malpika markesak bihurtu ziren jabe berri[1]. Gero baserri bilakatu zen XX. mendera arte. Azkenean, Zamudioko Udalak erosi eta bertan udal-liburutegia kokatu zuen[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |