Marina Amaral
Marina Amaral | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Belo Horizonte, 1994ko irailaren 24a (30 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista eta artista bisuala |
Marina Amaral (Belo Horizonte, 1994ko irailaren 24a) brasildar artista da, zuri-beltzeko argazki historikoak koloreztatzeagatik ezaguna[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historialari baten alaba, Marina Amaral liburuz eta dokumentalez inguratuta hazi zen[2]. Nazioarteko harremanetak ikasi zituen unibertsitatean[3], baina 2015eko apirilean ikasketak utzi zituen lanaldi osoan artista moduan aritzeko[4][5].
Amaralen sormen-prozesuak zuri-beltzeko argazkiei kolorea gehitzea dakar Adobe Photoshop programaren bidez, ikerketa historiko zaindua jarraituz, irudikatutako objektu bakoitzaren koloreak zehazteko[1][6]. Argazki bat koloreztatzeko prozesuak ordubete edo hilabete bat baino gehiago iraun dezake[7][5][8][9], eta koloreztatutako argazki bakoitzak ehunka geruza izan ditzake[10].
Marina Amaral hainbat enpresa, argitaletxe, museo eta erakunderekin aritu da elkarlanean, hala nola History Channel, PBS, People Magazine, Tatler Magazine, English Heritage, New Regency, Pan MacMillan, Auschwitz-Birkenauko Museoa eta Bakearen eta Justiziaren Memorial Nazionala Alabaman[11].
2017an, Dan Jones historialariaren The Colour of Time: A New History of the World, 1850–1960 liburua ilustratu zuen[12][13].
2018an, Auschwitz kontzentrazio-esparruko presoen hogei argazki koloreztatu zituen Faces of Auschwitz proiektuaren izenburupean[14][15].
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020an, Marina Amaralek iragarri zuen autismoa diagnostikatu ziotela[16][17].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Morrison, Jenny. «Fresh light shed on historic black and white photos as artist transforms iconic images of war» Daily Record 2016-08-21 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Portugesez) Pinheiro, Roberta. «Brasileira Marina Amaral destaca como se tornou conhecida pelo talento da colorização de imagens icônicas» Correio Braziliense 2021-02-18 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Ingelesez) Jones, Dan. «No Color Photos of Jazz Singer Mildred Bailey Existed… Until Now» Smithsonian 2019-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Ingelesez) Lee, Dami. «Brazilian artist makes history feel like the present with beautiful colorized photos» The Verge 2016-08-29 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Barifouse, Rafael. «Las fascinantes imágenes históricas de una artista que colorea nuestras memorias» BBC Mundo 2016-09-24.
- ↑ (Ingelesez) «Meet Marina Amaral a historical colourist» Sky History (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Ingelesez) Mallonee, Laura. «Travel Back in Time With the Master of Photo Colorization» Wired 2016-08-25 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Portugesez) Oliva, Daigo. «Mineira Marina Amaral resgata cenas históricas ao colorir fotografias em pb» Folha de S. Paulo 2016-09-04 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Ingelesez) Taylor, Joshua. «Historic moments brought brilliantly to life as artist uses Photoshop skills to turn iconic black-and-white photos into colour» Mirror 2017-01-24 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Ingelesez) Kanter, Jake. «These historical black-and-white photos have been transformed into colour masterpieces by a 21-year-old Brazilian artist» Business Insider 2017-03-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Ingelesez) «About Marina» Marina Amaral (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Ingelesez) «The Colour of Time: Extraordinary book brings historic black and white photos into colour before your very eyes» The Standard 2018-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Ingelesez) DeGroot, Gerard. «Review: The Colour of Time: A New History of the World 1850-1960 by Dan Jones and Marina Amaral — the past in full colour» The Times 2018-08-04 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Ingelesez) Mallonee, Laura. «Auschwitz Photographs Hidden from the Nazis Are Given New Life in Color» Artsy 2018-11-26 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Ingelesez) Chernick, Ilanit. «Colorized picture of Nazi victim pulls at heartstrings of Twitter users» The Jerusalem Post 2018-03-21 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Portugesez) «“Minha vida fez sentido”, diz Marina Amaral ao descobrir autismo» Veja 2021-03-12 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Portugesez) Granchi, Giulia. «Marina Amaral: "Autismo explicou minha obsessão pela colorização digital"» VivaBem 2020-08-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).