Edukira joan

Miren Artetxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Artetxe

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiren Artetxe Sarasola
JaiotzaLasarte-Oria1985eko ekainaren 6a (39 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (2021eko urtarrilaren 4a -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaNOR ikerketa taldea

Inguma: miren-artetxe-sarasola

Miren Artetxe Sarasola (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1985eko ekainaren 6a) euskal bertsolaria eta ikerlaria da.

Lasarten jaio arren, Hendaian bizi izan zen txikitatik.[1] Euskal Filologian lizentziatua da eta soziolinguistikan ikerlaria. Haren aita eta aitatxia bertsozaleak izan zirenez, bertsoen mundua hurbiletik ezagutu zuen txikitatik. Horrela, Hendaiako bertso eskola sortu zenean, izena eman zuen. Oso gazte zelarik, sariak irabazten hasi zen. Urte batzuk pasa izan ditu Euskal Herritik kanpo.[2]

2018an AEBetara joan zen Renoko Euskal Ikerguneak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolaturiko ekimenei esker Maialen Lujanbiorekin, Oihana Iguaranekin eta Jone Miren Hernandezekin batera eta Cowboy Poetry Gathering jardunaldietan parte hartzera.[3] Etxepare Euskal Institutuaren babespean eta Maialen Lujanbiorekin batera, halaber, eskolak eman zituen Amhersteko Unibertsitateko (Massachusetts) William Douglass Katedran.[4][3]

2018tik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.[5]

Argia eta Jakin hedabideetako kolaboratzailea da.[6][7] Bertsolaritza sexu-ikuspegitik aztertu duen bertsolari eta ikerlaria da.[8]

  • Finalista (4): 2008, 2010, 2014, 2016, 2021
  • Iparraldeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (1999): txapelduna.

Bat-bateko sariketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Xalto saria (1998): finalista.
  • Mattin saria (2000): finalista.
  • Oiartzungo taldekako sariketa (2000): txapelduna (taldeka).
  • Oiartzungo taldekako sariketa (2001): txapelduna (taldeka).
  • Xenpelar saria (2002): txapelduna.
  • Osinalde saria (2003): entzulearen saria.
  • Lizardi saria (2004): txapelduna.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Miren Artetxe Sarasola - Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-21).
  2. «Miren Artetxe — Euskal kultur erakundea» www.eke.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-21).
  3. a b Berria.eus. «Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe "euskal poetak" Renon» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-10-21).
  4. Euskal Irrati Telebista, EiTB. «Bertsolaritza AEBra, Maialen Lujanbioren eta Miren Artetxeren ahotik» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-21).
  5. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. «Miren Artetxe - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-21).
  6. «Argiako egilea: Miren Artetxe Sarasola» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-10-21).
  7. «Miren ARTETXE - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-21).
  8. Miren Artetxe Sarasola: “Kolektibotasuna giltzarria da edozein eraldaketa sozial sustatzeko” – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]